2019ko Aberri Eguna

2019/04/15
ELAren Batzorde Nazionalak 2019ko Aberri Egunaren adierazpena onartu du. ELAk borroka sindikal eta sozialen balioa goraipatu nahi ditu; izan ere, hor dugu duela gutxi izandako martxoaren 8ko greba feminista, edota pentsiodunen borroka luzea, Hego Euskal Herrian oihartzun handia duena. ELAk aliantzen inguruko debatea hiru oinarriren gainean kokatzen du: lehena, mugimendu sindikalaren autonomiak ezker guztia indartzen duela, horrek kontraesanak eragingo baditu ere; bigarrena, aliantzak aliatu guztiak sendotzen dituela, eta lehiak, aldiz, ahuldu; hirugarrena, egungo fase neoliberalean ekintza sindikalak greba-kutxaren moduko interbentzio tresnak behar dituela, horiek gabe ezin baita prekarietatearen aurkako zinezko borrokarik egin. Sindikalismo abertzaleak borroka-narratibaren ekarpen egin dezake; mugatua izango da, baina oso positiboa.