EPE Ertzaintza XXIX Promozioa

Aurreikuspenen arabera, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako (EPE) deialdia egingo da azaroan. Hori dela-eta, ELAn lanean ari gara proba horietara aurkeztu nahi duten gure afiliatuei informazio eta formaziorik onena eskaintzeko.

Betekizunak hauek dira:

  • Espainiako nazionalitatea izatea.

  • 18 urte beteta eta 38 urte bete gabe izatea.

  • Eskatzen den titulazio akademikoa: Batxiler-titulua edo baliokidea.
  • Gutxieneko altuera izatea: gizonezkoek, 1,65 m; eta emakumezkoek, 1,60 m.

  • Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza-araudia onartzen duen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan agertzen diren baztertzeko osasun-kasuen taulako kasuren batean ez egotea.

  • Ezintasuneko legezko motibo batean sartuta ez egotea, indarrean dagoen araudian ezarritakoa kontuan izanik.

  • Turismoentzako B motako gidabaimena.

ELA-Ertzaintza Atal Sindikala lurralde guztietan argibideak ematen eta prestakuntza-ikastaroak eskaintzen hasiko da. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren ebazpena argitaratu baino lehen hasiko dira ikastaro hauek; ondorioz, aldaketaren bat egotekotan ikastaroak ere egokituko ditugu, gure afiliatuek ikas-materiala hobeto ulertu dezaten, eta erraztasun handiagoak izan ditzaten (garaiz adieraziko ditugu tokiak, datak eta orduak).

ELAtik garaiz iragarriko ditugu hainbat bidetatik pertsonala hautatzeko prozesu horren denborak eta epeak: deialdiaren oinarriak argitaratzea; parte hartzeko eskariak aurkeztea; gainditu beharreko probak; eta antolatuko ditugun prestakuntza-saioak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, edo zalantzaren bat argitu nahi izanez gero, helbide honetara idatzi dezakezue: elaertzaintza@ela.eus  edo gurekin harremanetan jarri nahi duzuen moduan.

AFILIATE A ELA – AFILIA ZAITEZ

  

1. Ikastaroa eta gaitegia

Egin klik hemen ikastaroetan izena emateko eta gaitegia deskargatzeko

* Ikastaroak gauzatuko dira lurralde bakoitzean gutxieneko partaide kopurura heltzen bada.

* Ikastaroan landuko diren gaiak:

  • Administrazio Zuzenbidea.
  • Zigor Zuzenbidea. 
  • Trafikoa.
  • Prestakuntza psikoteknikoa.

Lekuak: Bilbo, Gasteiz eta Donostiako ELA egoitzak. 

Datak eta ordutegia:

  • Irailak 30
  • Urria: 1, 2, 3, 4, 7, 8, 9, 10, 11.
  • Ordutegia:
  • Bizkaia 09:00 a 13:00.
  • Gipuzkoa 15:30 a 19:30.
  • Araba 09:00 a 13:00.

Ikastaro bakoitzak 60 ordu presentzial izango ditu eta norberaren laneko.

  • Ikastaroetan parte hartzen dutenei 60 ordurengatik 6 kreditu baliokidetza duen UNEDek ziurtaturiko agiria emango zaie. Ziurtagiria lortzeko gutxienez saioen %80an parte hartu beharko da eta beharrezkoa izango da lehen egunean bertan izatea.
  • Ikastaroaren prezioa 80€ izango da pertsonako.
  • Izen-emate epea: 2019-09-30 arte.

Izena emateko baldintzak:

  • Afiliatua izatea.
  • ELAren web orrian izena ematea.
  • Ikastaroa hasi aurretik ordainketa egitea.

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako:

  • Bilbo: Barrainkua, 13. Telf.: Telf.:  944 03 77 00.