EPE OSAKIDETZA 2018-2019 (2022an egingo dira azterketak)

OPE OSAKIDETZA:

Osakidetzak martxan jarri du 2018/2019 EPEa. Deialdia bi blokeetan egingo da:

⦁ Lehenbiziko blokeari dagokionez, izena emateko epea bukatuta dago eta azterketak aurreikusita daude ekaina eta uztailerako.

⦁ Bigarren blokeari dagokionez, izena emateko epea irekita dago iadanik eta azterketak aurreikusita daude 2022ko azken hiruhilabeterako.

ELAtik, honako tresnak jarri ditugu martxan afiliatuek EPEa prestatu dezaten:

IKASTAROAK:

⦁ Lehenbiziko blokeari dagokionez, Administrari kategoriako ikastaroa prestatu dugu. Martxan dago iadanik eta izena emateko epea itxita dago.

⦁ Bigarren blokeari begira, honako kategorietako ikastaroak eskainiko dira: Administrari Laguntzailea, Zelaria, Erizain Laguntzailea eta Zerbitzuetako Langilea. Online ikastaroak eskainiko dira. Gaiak aurretik grabatuta daude, eta aldez aurretik ezarritako egutegi baten arabera emango dira. Egutegi horrek ordutegi malgutasuna ahalbidetuko du. Prestaketa-testak ere eskainiko dira.

⦁ Prezioa:

⦁ Administrari Laguntzailea: 175 euro.
⦁ Zelaria: 120 euro.
⦁ Erizain Laguntzailea: 270 euro.
⦁ Zerbitzuetako Langilea: 130 euro.

⦁ Plazak: izen-ematea plazak bete arte edo emanaldiak hasi arte egongo da zabalik.

⦁ Emanaldiak: Osakidetzak helarazi zigun egutegiaren arabera, azterketak azarorako eta abendurako aurreikusita zeuden. Duela 10 egun eskas, Osasun Sailburuak, alde bakarrez, publikoki esan zuen azterketak urrian eta azaroan izango zirela, eta horrek esan nahi du aurreratu egin direla eta EPEaren prestaketa zaildu egin duela Osakidetzak. Izan ere, aurrerapen horrek, prestakuntzarako denbora gutxiago uzteaz gain, azterketak udan prestatu behar izatea dakar. Osakidetzarekin azterketen datak zehazteko zain gaude, baina aurrerapena baieztatzen bada, ikastaroen hasiera uztaila eta abuztua bitartean izango litzateke. Informatzen joango gara.

Klikatu hemen izena emateko

GAITEGIAK:

Gaitegiak eskatzeko, klikatu hemen

ELAREN GAITEGIAK:

ELAtik honako gaitegiak prestatu ditugu:

⦁ Lehenbiziko blokeko kategorietarako, honakoak dauzkagu eskuragarri: Administrariaren gaitegi osoa; A Taldeko gaitegi komuna; B Taldeko gaitegi komuna; C Taldeko gaitegi komuna. Prezioa 20 eurotakoa da kasu guztietan.

⦁ Bigarren blokeko kategorietarako, honakoak dauzkagu eskuragarri: Zelarien gaitegi osoa; Administrari Laguntzailea gaitegi osoa. Prezioa 20 eurotakoa da kasu guztietan.

Eskaera eta ordainketa: ELAko web orrialdearen bitartez egin behar da eta kargua egingo da kontu korrontean.

Jasotzeko tokia: gaitegiak ez dira etxera bidaliko, honako tokietan eta ordutegietan jasoko dira. Horretarako, ordainketaren ziurtagiria aurkeztu behar da (kargua egingo da afiliazioa kobratzen den kontu korrontean):

ELA BILBO

Barrainkua, 13
48009 Bilbo

Ordutegia: astearte eta ostegun 9.30 - 14.00.

Telefonoa: 944037795

ELA DONOSTIA

Kontsulatu kalea, 8
20011 Donostia

Ordutegia: astelehen, astearte eta ostegun 9.30 - 14.00.

Telefonoa: 943005027

TXAGORRITXUKO ELA SINDIKATUKO ATAL SINDIKALA

Gasteiz

Ordutegia: astearte eta ostegunetan, 10etatik, 14ak arte.

Telefonoa: 945007368

CEP ETA MAD EDITORIALEN GAITEGIAK:

Aurreko deialdietan bezala, ELAren afiliatuek CEP eta MAD argitaletxeek kategoria bakoitzerako argitaratzen dituzten gai-zerrendak eskuratu ahal izango dituzte, deskontu batekin. Horietako asko prestatzen ari dira oraindik, eta eskuragarri daudenean eskainiko ditugu.

Eskaera ELAko web orrialdearen bitartez egingo da eta ordainketa egingo da materiala jasotzeko momentuan. Bidalketa gastuak eskariaren prezioaren baitan egongo dira.

Klikatu hemen gaitegien eskaintza ikusteko:

*CEP Gaitegiak
*MAD Gaitegiak

Edozein zalantza edukitzekotan:

-CEP EDITORIALA:
Telefonoa: 951 178 802
Posta elektronikoa: info@editorialcep.com

-MAD EDITORIALA:
Telefonoa: 954784411
Posta elektronikoa: colectivosmad@7editores.com