PONENTZIA | Benetan garrantzitsuak diren gauzak; lo esencial, lo más importante

2021/10/04
ELAren XV. Kongresuak helburu argia izango du: langile klasea eta gizarte osoa aktibatzea. Leloak berak ondo laburbiltzen du ideia hori: 'Benetan garrantzitsuak diren gauzak; Aktibatu, lortu, zaindu'. Hori da, hain zuzen ere, datozen urteetarako sindikatuaren ibilbide-orria markatuko duen ponentziak jasotzen duen helburu nagusia: langileen bizi eta lan baldintzak hobetzeko borroka egitea, elkar zainduz.

Ponentziak pandemia garaiak irakatsitakoa laburbiltzen du, baina, batez ere, ELAren programa jasotzen du, alegia, hurrengo urteetarako sindikatuaren helburu estrategikoak jasotzen ditu -aldaketak eta etorkizun hurbilean baliabide berriak eskatuko dituena-; erakundeak bereziki zaindu behar dituen gai garrantzitsuak, haien jarraipena eta langileriarentzat duten erabilgarritasuna jokoan daudelako; eta oraingo eta etorkizuneko eztabaidak, hurrengo urteetan berariazko lana eskatuko dutenak.

Irakurri ponentzia osoa