PRINTZIPIOEN BERRITZEA
ELA aldatzen ari da... ELA izaten jarraitzeko

ELAk Eibarren egin zen 1976ko III. Kongresuan onartutako printzipioak eguneratzeko aprobetxatu du XVI. Kongresua. Azken urte eta erdian, ELAk 1976an onartutako Printzipioen Adierazpena eguneratzen lan egin du. Adierazpen hura bere garaian sindikatuaren 1911ko sorrera-aktaren eta lehen estatutuen berrikuspena izan zen, gaur egun ere definitzen gaituzten funtsezko ezaugarriak ezarriz: euskal sindikatua, abertzalea, sozialista, independentea eta afiliazioak finantzatua.
Hala ere, printzipio haiek beren testuinguru historikoa islatzen zuten, bai edukiari bai hizkuntzari dagokienez. Igarotako ia bost hamarkada hauetan, ELAk bilakaera sakona egin du, eta bere printzipioek eraldaketa hori islatu behar dute.
Adierazpen berri horrek argi eta garbi laburbiltzen ditu ELAk urteetan zehar finkatu dituen balioak, helburuak eta eredu sindikala. Gure borroka feministak, ekologistak, internazionalistak eta klasekoak jaso ditu, baita Euskal Herri burujabe eta euskaldunaren aldeko apustua ere. Epe luzerako ikuspegia proiektatzen duen testua da, ELAren nortasun kolektiboa eguneratzen eta indartzen.
Azken batean, printzipio berri horiek azaltzen dute zer den ELA gaur egun, zer defendatzen duen eta norantz jo nahi duen, bere nortasuna indartu eta bere balioak partekatzeko, erakundearen barruan zein kanpoan.
Ekainaren 3ko egitaraua
8:30 - 9:00 Ordezkarien akreditazioa
9:00 -9:50 Ponentziaren aurkezpena
9:50 - 11:00 Zuzenketen Eztabaida eta bozketa. Ponentzia osoaren bozketa
11:00 - 11:30 Ebazpenen aurkezpena eta bozketak
Gonbidatutako erakundeen hitzartzeak tartekatuko dira
11:30 - 12:30 Batzorde Eragilea aurkeztea eta hautatzea
12:30 – 13:00 Kafea hartzeko atsedenaldia
13:00 - 13:30 Batzorde Eragilearen aurkezpena eta Idazkari Nagusiaren hitzaldia
13:30 - 14:00 Kongresuaren amaiera-ekitaldia