ELAko 16. KONGRESUA

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia izango da beste lau urteetarako, bozen % 90,37 lortuta

2025/06/03
ELAren 16. Kongresuan parte hartu duten ordezkariek Mitxel Lakuntza Vicario hautatu dute datozen lau urteetan sindikatuko idazkari nagusi izateko, aldeko bozen %90,37 lortuta. Lakuntza buru zuen zerrenda izan da aurkeztu den bakarra. Gainera, Bilbon bildu diren ordezkariek hurrengo lau urteetan sindikatuaren lan-ildoak ezartzen dituen ponentzia onartu dute aho batez.

Hainbat dira onartu den Batzorde Eragileak jasotzen dituen berrikuntzak. Hiru dira bertako kide berriak: Ane Bilbao Alzelai (Zerbitzu Juridikoak), Luis Fernández Centeno (Sindikalizazioa. Militantzia. Ekintza konfederalak) eta Unai Oñederra Egaña (Prestakuntza. Iparralde. Estrategia soberanista).

 

Hau izan da bozketaren emaitza

BAI 629 boz (%90.37)

EZ 37 boz (%6,75)

Zuriak 18 boz (%2,58)

Baliogabeak 2. boz (%0,28)

 

Gauzak honela, horrela gelditzen da ELAren Batzorde Eragile berria:

- Mitxel Lakuntza Vicario (Idazkari Nagusia)

- Amaia Muñoa Capron-Manieux (Idazkari Nagusiaren albokoa. Nazioartea)

- Ane Bilbao Alzelai (Zerbitzu Juridikoak)

- Luis Fernández Centeno (Sindikalizazioa, Militantzia, Ekintza Konfederalak)

- Leire Gallego Lopez de Goikoetxea (Ekintza Soziala. Migrazio Politikak. Genero berdintasunerako politikak)

- Iván Giménez Gil (Komunikazioa)

- Pello Igeregi Santamaria (Negoziazio Kolektiboa. Lan Osasuna. Euskara)

- Alazne Mantxola Mintegi (Diruzaintza)

- Aitor Murgia Esteve (Politika Sozialak. Azterketa Bulegoa. Ingurumena)

- Unai Oñederra Egaña (Prestakuntza. Iparraldea. Estrategia Soberanista)

- Leire Txakartegi Iramategi (Antolakuntza)

- Ane Miren Zelaia Arieta-Araunabeña (Afiliazioa, Hauteskunde Sindikalak, Informatika, Kudeaketa Sistema eta Genero Ekitaterako Plana).