ANTOLAKUNTZA
Zergatik berritu behar dira 1976ko Printzipioak?

Hala ere, printzipio haiek beren testuinguru historikoa islatzen zuten, bai edukiari bai hizkuntzari dagokienez. Igarotako ia bost hamarkada hauetan, ELAk bilakaera sakona egin du, eta bere printzipioek eraldaketa hori islatu behar dute.
Adierazpen berri horrek argi eta garbi laburbiltzen ditu ELAk urteetan zehar finkatu dituen balioak, helburuak eta eredu sindikala. Gure borroka feministak, ekologistak, internazionalistak eta klasekoak jaso ditu, baita Euskal Herri burujabe eta euskaldunaren aldeko apustua ere. Epe luzerako ikuspegia proiektatzen duen testua da, ELAren nortasun kolektiboa eguneratzen eta indartzen.
Azken batean, printzipio berri horiek azaltzen dute zer den ELA gaur egun, zer defendatzen duen eta norantz jo nahi duen, bere nortasuna indartu eta bere balioak partekatzeko, erakundearen barruan zein kanpoan.
Proposamena ekainaren 3an aurkeztu eta bozkatuko da XVI. Kongresu Konfederalean.
1976ko eta 2025eko Printzipioak irakurri