Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako lanetan langileak esplotazio egoeran daude

2015/11/20
Kanpainaren hasieran kontzentrazioa egin genuen Azkoitian. Eusko Jaurlaritzak esletitutako lanak izan arren, Ikastolaren lanetan diharduten azpikontratetako langileak 10 lanordu egiten dituzte egunean, ordua 5-7 eurotan.


Prekarietatearen aurkako kanpaina azken hileotan zeresana eman duen gunera hurbildu zen: Azkoitiko Ikastolako obretara. Honakoa da maiatzaren 18an ELAk argitaratutako mezua:

Azkoitiko Ikastola berriko eraikuntzan gaur egun dauden irregulartasunak oso larritzat jo ditu ELAk. Eraikuntza honetan lan egiten ari diren langile gehienei ez zaie aplikatzen Gipuzkoa eraikuntzako hitzarmenak adierazten duena. Langile hauek hitzarmen honek esaten duena baino askoz gutxiago kobratzen dute eta egiten dituzten gehiegizko lan orduak (larunbata eta jai egunak barne), jasaten ari diren presioa, esplotazioa eta lan segurtasun faltak, konponbide azkar eta zehatz bat behar du.

Horregatik ELAk egoera larri hau konpondu nahian, bai Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultur sailari eta baita Azkoitiako Udaletxeari bilera baterako deia luzatu diogu. Pausuak eman dezaten horrelako arazo eta irregulartasunik gerta ez dadin, ez Azkoitiako ikastolako eraikuntzan eta ez beste inon.

Eraikuntzako datuak:

ENPRESAREN IZENA

VIAS Y CONSTRUCCIONES

AURREKONTUA

7.678.000 €

ESLEITUTAKO PREZIOA

4.519.000 €

PREZIO JEITXIERA

% 41

LAN-EPEA

18 HILABETE