Albisteak
Hego Euskal Herriko 541.000 langile prekarioen egoera iraultzeko egitasmoa jarri du martxan ELAk
“ELA sindikatuak duen zereginik garrantzitsuena da lan prekaritateari aurre egiteko antolatzea eta ekitea”. Hala ziurtatu du Mitxel Lakuntza sindikatuko idazkari nagusiak gaur prekaritatearen aurkako sindikatuaren egitasmoaren aurkezpenean, Amaia Muñoa idazkari nagusi albokoarekin batera egindako prentsaurrekoan.
Prekarietate kanpaina Loiuko aireportuan
Abenduaren 6an Loiuko aireportuan izan ginen, bertako prekarietatea salatzeko.
Zergatik zigortu langileonganako balizko tratu ona?
Bere eta enpresaren izena eman nahi izan ez duen langilearen testigantza bildu dugu jarraian. Enpresan bizi duten prekarietatea eta ustez "langileen alde" egiten zuen gerentearen kaleratzea hartu du hizpide. Prekarietate orokortuaren beste adibidetako bat.
Errepideak greban eta kartelak kalean
#errepideakgreban martxoaren 1etik, Gipuzkoako Foru Aldundiari soluzio eske. Hori dela-eta, ELA sindikatua kartelak atera eta kaleak josten hasi da beraiekin.
Dantxarinean prekarietatearekin lehian
Espainiako Itzuliko kronikan ez zen Dantxarineako prekarietateari buruz hitz egingo, baina ELAkideek bertaratutakoei argi erakutsi nahi izan zieten zein den benetako egoera.
Dantxarineako lan-prekarietateari itzulia kenduko diogu
Espainiako Itzuliko etaparen amaierarekin bat etorriz, ELA mobilizatu egingo da Dantxarineako merkatalgunean bihar, irailaren 2an. Prekarietatea salatzea eta lan baldintza duinak aldarrikatzea izango du ardatz ekintzak.
#TMBgreban 100 egunez - Iñigo Goiri
UTE TMB Arraizko langileek 100. eguna bete dute greban, borrokan. Bizkaiko Foru Aldundiaren parean borrokaren erakusketa jarri zuten hilaren 12an, gatazka berriz ere kalera eramateko. TMB Arraizko Iñigo Goirirekin izan ginen.
Busturialdeko Mankomunitateko etxez etxeko langileen greba
Lan baldintzak hobetetzearen alde Busturialdeko Mankomunitateko etxez etxeko langileak aste honetan greban daude. Hiru egunetako lanuzteari amaiera emateko, manifestazioa egin dute gaur, Gernikako Foruen Plazatik. Hemen manifestazioko argazkiak
Osakidetzako lan-prekarietatearen aurkako protesta
ELA Osakidetzako lan-prekarietatea salatzeko kanpaina bat burutzen ari da. Gaurkoan protesta ekintza bat egiten ari da Basurtoko Ospitalean, bertan Ospitaleko Prekarietate Mapa inauguratu du.
UTE TMB Arraiz greban
UTE TMB Arraizko langileek laster beteko dituzte 100 egun greban. Iñigo Goiri ELAko kideak honako bideoan langileen aldarrikapenak azaltzen ditu.
Prekarietatea eta greba Bilboko Arte Ederretako Museoan
Ekainaren 7tik greba mugagabean dira Bilboko Arte Ederretako Museoko Manpower enpresako langileak. ELAko ordezkari den Juanjo Capetillok kontatu digu zergatik dauden greban. Era berean, agintariei dagokien erantzukizuna hartzeko deia egiten die.
Prekarietatea eskoletako sukaldetan - Jorge Mendia
Jorge Mendia eskolan sukaldaria da. Sektoreko langileek pairatzen duten prekarietatea eta lan baldintzen okertzea azaltzen du honako bideoan, duten lan karga deskribatuz.
UTE TMB Arraizko langileen greba
UTE TMB Arraizko langileak greba mugagabean daude apirilaren 4tik. Langileen bozeramale Enrique Álvarez-ek azaldu zigun zergatik dauden greban.
Prekarietatea irakaskuntzan - Mikel Kerejeta
ELAk EAEko irakaskuntzan egindako murrizketak salatu berri ditu. Murrizketon ondorioetako bat laneko prekarietatea da, eta Mikel Kerejetak lehen pertsonan azaldu digu. Bera lehen hezkuntzan irakaslea da, eta honako bideoan prekarietateari eta eman beharreko erantzunari buruzko iritzia ematen du.
Prekarietatea lan osasun eta segurtasunean
Lan Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunean ekitaldia eta manifestazioa egin genuen Bilbon. Jarraian egun horretako argazkiak eta Leire Herediaren adierazpenak jaso ditugu.
Araceli Llano Fernandez: prekarietatea garbiketan
Araceli garbiketako langilea da. Prekarietatea eta maiatzaren lehena izan dugu berbagai berarekin.
Bizkaiko erresidentzietako mobilizazioak
Bizkaiko erresidentzietan mobilizazioak bultzatzen ari dira. Beraien testigantzak jaso nahi izan ditugu, prekarietate egoerak azaltzeko eskatu diegu.
Lurdes García. Prekarietatea eta emakumeen borroka
Lurdes García Ordiziako egoitzako langilea da, egun ELAn liberatua. Hurrengo bideoetan deskribatzen du zer den beretzako prekarietatea, langile eta emakume gisa. Era berean, sektoreko prekarietatea azaldu eta emakumeen borrokari buruz aritzen da.
Zaintzailea zaindu? (Txema Kortabarria)
2016ko apirila eta oraindik Aita Menniko langileak hitzarmen barik gaude. Ez dugu daukaguna berritu negoziaketan gabiltzan parteetako batek hala nahi ez duelako. 2014 amaieran esan ziguten orduan eskainitakoa hartu ezean, hitzarmen barik geldituko ginela, eta mehatxua egi bihurtzeko gutxi falta zaigu.
Iban Alonso: prekarietatea eraikuntzan
Iban Alonso eraikuntzako sektoreko langilea da. Eraikuntzako egoera prekarioa azaltzen du honako bideoa, baita Herri Ekimen Legegilearen garrantzia ere.
Prekarietate kanpaina EAEko Administrazio orokorrean
EAEko Administrazio Orokorrean ere prekarietatea nabaria da. Hala azaleratu dute EAEko 3 lurraldeetan ELAk aurrera eraman dituen 3 jardunaldietan parte hartu duten EAEko Administrazio orokorreko 100 langile inguruk.
Celia Heras: prekarietatea sektore publikoan
Celia Herasek sektore publikoan egiten du lan. Herri Ekimen Legegileari buruzko ekitaldian elkarrizketatu genuen, eta sektore publikoan dagoen prekarietateari buruz hitz egin zuen.
Azu Serranori elkarrizketa (Osakidetzako langilea)
Azu Serrano ELAko ordezkaria da, Osakidetan. 2016ko martxoaren 8an Donostian egindako ekitaldian elkarrizketa egin genion. Emakume aurpegia duen prekarietateaz buruz hitz egiten du Azuk, baita borrokaz ere.
Fatimaren testigantza (ostalaritzako langilea)
Fatima ostalaritzako langilea da, ELAko ordezkaria. Lan egutegirik gabe egon dira urte eta erdiz, baina lortu dute egoerari aurre egitea. Testigantza hunkigarria.
Joseba Villarreal HELa ez onartzeari buruz
Martxoaren 15ean kontzentrazioa egin genuen Eusko Jaurlaritzaren atarian, alderdi politiko gehienek Herri Ekimen Legegilearen aurrean hartutako jarrera salatzeko. Jarraian, Joseba Villarreal ELA sindikatuko negoziazio kolektiboko kideari egindako elkarrizketa.
Jone Bengoetxea emakumeen prekarietateari buruz, Hamaika telebistan
ELAko emakume saileko arduraduna den Jone Bengoetxea Hamaika Telebistako Gurean Gaur saioan izan zen. Martxoaren 8ak utzitako hainbat hausnarketa lan merkatuaren ikuspegitik landu zituen bertan, baita sindikalgintzak berak subjektu batzuei (etorkinak, etxeko langileak, pentsiodunak) erantzuna emateko duen erronkaz ere. Jarraian Hamaika Telebistako webgunetik hartutako bideoa txertatu dugu.
Prekarietate kanpaina Osakidetzan
Prekarietate kanpainak Osakidetzan ere hartu du protagonismoa. ELA zentroz zentro aritu da lan-prekarietatearen aurkako kanpaina aurrera eramaten. Denera 10 Jardunaldi egin ditugu 240 langilerekin, eta beste hainbeste protesta ekitaldi izan ditugu.
Emakume sindikalistak XXI. mendean
Bideo honetan 9 emakume sindikalistek azaltzen dute nola dituzten gizonek baina lan baldintza okerragoak emakume izate hutsagatik, eta egoera hori hobetzeko sindikatua erreminta baliagarria nola izan zaien.
Patriarkatua lan munduan prekarietatea da
GEHIAGO BALIO DUZU. Sindikatua prekarietate kanpaina batean murgilduta egonda, lojika osoz, martxoak 8 honetan ere, prekarietateak leku zentrala du. Prekarietateaz hitz egin nahi dugu, honen testigantza eman, baina kasu honetan emakumeon begietatik abiatuz. PREKARIETATEA EZ DELAKO NEUTROA EDO NEUTRALA GENEROARI DAGOKIONEZ.