ELAk Entelgi Ibai enpresan dagoen prekarietatea salatu du

2015/12/22
ELAk Entelgi Ibaiko zuzendaritzak ageri duen sindikatuaren aurkako jarrera nabarmendu nahi du. Izan ere, ELAkide baten aurka jo du enpresa honetan aritzen diren langileen baldintza prekarioak salatzeagatik. ELAk eskatzen dio Entelgi Ibai enpresako zuzendaritzari atzera egin dezala bere mehatxuetan eta, bide batez, langileen batzordearekin negoziatzeari ekin diezaiola prekarietatearekin amaitzeko.