Prekarietatea albisteak

Osakidetzako lan-prekarietatearen aurkako protesta

2016/07/05
ELA Osakidetzako lan-prekarietatea salatzeko kanpaina bat burutzen ari da. Gaurkoan protesta ekintza bat egiten ari da Basurtoko Ospitalean, bertan Ospitaleko Prekarietate Mapa inauguratu du.

 

ELA Osakidetzako Zuzendaritza eragiten ari den izugarrizko lan-prekarietatea salatzen ari da. 2015Eko urriaren 31an Osakidetzak 35.371 pertsona zeuzkan plantillan kontratatuta. Hala ere, 25.800 lanpostu estruktural soilik onartzen ditu, eta hauetatik 23.000 bakarrik daude langile finkoz hornituta. Horrek suposatzen du Osakidetzak 12.371 langile prekario behar dituela bere lana burutzeko, plantilla guztiaren %24,97, bere etorkizuna ziurtaturik ez duten behin-behineko langileak hain zuzen.

Behin-behinekotasun tasa hauek udan zehar izugarri hazten dira oporren ordezkapenen ondorioz, ezinbestekoak diren ordezkapenak egiteko oheak itxi egiten dituzten arren (azken Gabonetan 701 ohe itxi zituzten).

Zenbaki hauei gehitu beharko genieke lanaldi partzialaren igoera, lan-kargak hazi izana 3.000 lanpostu suntsitzearen ondorioz edo aparteko orduak ordaintzeko gastua igo izana.

Egoera hau ez da aurrekontu arazoen ondorioa, Osakidetzako langileen lan-baldintzak eta, ondorioz, gure osasun sistemaren kalitatea okertu duten erabaki politikoen ondorio da.

Hala ere, Giza Baliabideetako Zuzendaritza ez da Osakidetza funtzionatzearen ardura duten pertsona hauekin akordatzen. Horregatik ELAk pertsona hauen lana goraipatu nahi izan du. Basurtoko Ospitaleko pabiloiei izen berriak jarri dizkiegu, lan-prekarietatea sinbolizatzen duten izen eta egoerekin, zentroaren mapa berri bat eratu dugu, prekarietatearen mapa.

Soilik Osakidetzako Zuzendaritzak prekarietate egoera hauei aurre egiten dienean sinistu ahal izango dugu Eusko Jaurlaritzaren lema berria, “Pertsona helburu”.

Bien bitartean ELAk langileak mobilizatzen jarraituko du Osakidetzarengandik borondate oneko negoziaketa bat lortu arte.

 

 

Osakidetza