Martxoak 25, denok kalera

Bizi dugun pandemia eta pobretze egoera orokorrean, langileriaren egungo premia are larriagoada”,azpimarratzenduELAkoidazkari nagusi Mitxel Lakuntzak. Kontua da: nola erantzun premia horri?

“Helburua bikoitza da: alde batetik, Euskal Herriko langileok gure lan baldintzak hemen negoziatzeko eskubidea izatea da, Estatutik inposatu gabe; eta beste alde batetik, ERTEen amaieraren aurrean neurri berriak hartzea eta kaleratze kolektiboak saihestea. Helburu gehiago egon daitezke, eta egon badaude, baina aliantza estrategiko eta soberanista batean,bihauekezinbestekoakdira”.

Orain dela egun batzuk, ELA, CIG eta CSC sindikatuek agenda soziala bultzatzeko konpromisoa eta pentsioen erreformak eta lan erreformak bertan behera uzteko mobilizazioak iragarri zituzten. Mitxel Lakuntza, Paulo Carril eta Sergi Perelló hiru sindikatuetako idazkari nagusiek Euskal Herria, Galizia eta Kataluniako langileen aldarrikapenak mahaigaineratu zituzten agerraldi batean.

Noiz hasiko da kanpaina hori? Martxoaren 25ean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Galizian zein Kataluniako hainbat lekuetan mobilizazioak hasiko dira, aldarrikapen zehatz hauek medio: lan

erreformak indargabetzea eta gure herrialdeetan lan baldintzak negoziatzeko eskubidea bermatzea. Jakina denez, Zapatero eta Rajoyren erreformek lan harremanen estatalizazioari
ateak ireki zizkioten eta prekaritatea eta soldata baxuak larriagotu zituzten. Ildo horretan, Euskal Herrian, Galizian eta Katalunian negoziazio kolektiboa garatzeko eta zentralizazioarekin amaitzeko aitzakiarik ez dago. Ildo horretatik, gure herrialdeetako alderdi politikoek ere aintzat hartu beharko lukete eta Madrilgo Kongresuan modu koherentean jokatu.

SanchezenGobernukobozeramaileek erreforma bertan behera utzi beharrean - oposizioan zeudenean agindu zuten bezala-, aldaketa puntualak egitearen alde egindako adierazpenek sendotasun falta erakusten dute eta itxuragabekeria hutsa dira. Lan erreformak bertan behera uzteko benetako borondatea badute, Madrilgo Kongresuan botoak badaude. Pandemiak ezin du murrizketak egiteko aitzakia izan: krisitik nola atera dago jokoan.

Enplegua salbatzeko ezinbestekoa da
neurri ausartak hartzea: lanpostu publikoak kontsolidatzea, eta Administrazioetan eta euren azpikontraten prekaritate tasa murriztea. ELAk proposamen zehatza dauka, eta konponbide hori bultzatzeko hitzordua egin du: martxoaren 25ean, beraz, denok kalera!