Indar Betean ELAren ohiz kanpoko kongresua

Mitxel Lakuntza da Nazio Batzordearen hautagaia eta zuzendaritza berriko 736 ordezkariek bozkatuko dute; bestalde, Maialen Aranburu Gizarte Ekintzako arduraduna izateko hautagaia izango da. Kongresuaren aurkezpenean etorkizuna baieztatuta dagoela azpimarratu du Muñozek; izan ere, azken urteotan sindikatura gazteak eta emakumeak etengabe hurbildu dira. Nabarmendu duenez, urte hauetan zehar ELAk aurpegia eman du defendatzen dituen horien eskubideengatik. "Gure asmoa ez da mundu osoaren gustukoa izatea, langile-sindikatu batentzat ezinezkoa delako hori. Botere politiko eta ekonomikoei aurka egin diegu" adierazi du. Donostiako Kursaalean izango da idazkari nagusi berria hautatzeko ez ohiko kongresua.