ETXEKIDE: prekarietate kasu garbia

2015/12/15
Prekarietate eta zapalketa enpresarialaren kasu garbia da ETXEKIDE, langileekiko tratu txarren kasu historikoetakoa izan daitekeena. ELAko kide eta ETXEKIDE enpresaren arduradun sindikala denak kontatu digu.

 

90 langile, etorkinak, diru beltza, kontzeptu guztien ordainketa aleatorioa.

Lan jardun osoan dauden langileek, 1850 orduren truke 800 euro gordineko soldata jasotzen dute.

Ordainketak faltan, lan egutegirik ez, aparteko ordainsaririk ez.

Baina Bilboko Gran Vía kaleko 8. zenbakian gorbata asko, baita irrati eta prentsan iragarkiak ere.

Egoeraren aurrean, orain del 2 urte hauteskundeak deitu genituen enpresan. Argiak izan ziren, eta enpresaren ordezkari izango zen Concesiones Obreras sindikatua aurkeztu zuten hauteskundetan. Ordutik sindikatu moduan ofizialki desagertu da. Mozorroa kendu eta enpresa soilik defendatzen dute orain.

2 urteotan ETXEKIDEk ez du gurekin hitz egin nahi izan, CEBEKen gomendioz. Behin eta berriro eskatu diegu, ikuskaritzara hainbatetan jo dugu, PRECOra... baina ez dugu ezer lortu.

Ikuskaritzarekin lanean hasi gara, hamaika konturekin epaiketetara joan gara, eta hainbat garaipen izan ditugu. Garrantzitsuena estatu mailako hitzarmena aplikatu behar izatea da. Miseria piska bat arindu da. Baina miseria izaten jarraitzen du. Hori ikusirik, enpresak CCOO sindikatuarekin hitzarmena sinatu du: soldatak jeitsi eta lanaldiak luzatu dituzte. Epaiketara jotzekotan egon gara, aldaketa batzuk ilegalak baitira.

Baina konturatu gara langileen gizarte segurantzako kotizazioa (ere) ez dela zuzena.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalera jo, eta bertan 90.000 euroko isuna jarri zaio enpresari. Zer egin duten beraiek? Hartzekodunen konkurtsoa deitu. Enpresa itxi nahi dute eta sortu duten beste "txiringito" batean hutsetik hasi.

Langile batzuk (plantilaren erdia baino gehiago ELAkoa da) hau guztia garaipen bezala bizi dute, eta beste batzuk lasaitasun gisa. Horietako asko 400 eurorekin bizi baitira, ordainketa faltekin, etab. luze bat.

Horregatik, astearte honetan, 13:30ean Gran Vía 8 zenbakian kontzentrazioa egingo dugu, ahalik eta zarata handiena ateraz.