10 urte UPN gabe, Nafarroan aldaketa ote?

Erreportajea Testua: Iván Giménez -- Argazkiak: Iñigo Uriz (Foku)
10 urte UPN gabe, Nafarroan aldaketa ote?
Hamar urte igaro dira UPNk Nafarroako gobernua utzi zuenetik. Hamarkada honetan gauza asko gertatu dira; horietaz hausnartzeko Manu Robles-Arangiz Fundazioak jardunaldi bat antolatu zuen berriki Iruñako Katrakak-en. Hona hemen egunak eman zuenaren laburpena.

Dagoeneko hamar urte igaro dira UPN Nafarroako Gobernutik kanporatua izan zenetik. Gertaera hori milaka nafarren memorian iltzatuta dago, gertakari ahaztezin moduan. Une hura pozez bizi izan zen, baita ilusioz ere, aro berri bat irekitzeagatik. UPN boteretik kanporatzeak, ia mende laurdenean gobernuan egon ondoren, espektro instituzionalaren berrantolaketa ekarri zuen.

2015ean, lehen aldiz, posible izan zen PSNren menpe egon gabe gobernu alternatibo bat osatzea. Geroa Bai, Podemos, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerraren arteko akordioari esker sortu zen Uxue Barkos buru zuen gobernua.

Urralbururen garaitik ustelkeriak markatua, elite ekonomikoen interesekin lerrokatua eta etengabe euskararen normalizazioaren aurka egin duen PSNren menpekotasunik gabe jarduteko aukera hura, ordea, ez zen baliatu UPNk eta PSNk utzitako politikak atzera botatzeko. Horregatik, lehen legealdi hark frustrazio eta aukera galduaren sentsazio sakona utzi zuen.

2019ko hauteskundeen ondoren, Maria Chivite bihurtu zen lehendakari, Geroa Baiekin eta Contigo Zurekinekin koalizioan, EH Bilduren kanpoko babesarekin. Hamar urte igaro ondoren, une aproposa da gobernuaren jarduera eta bultzatutako politikak baloratzeko. Denbora nahikoa izan dute aurreko politikak atzera botatzeko, eta, beraz, ezin dute erregimenaren urteetan jasotako legatua aitzakiatzat erabili.

Jakina da gobernua aldatzeak ez dakarrela, berez, politiken aldaketarik. Hamar urte hauen balantze irekia egiteko, Manu Robles-Arangiz fundazioak jardunaldia antolatu zuen urriaren 18an Iruñeko Katakrak gunean. Saio horren emaitza, ondoko lerroetan irakurgai. 

 

Patxi Zamora (Periodista, miembro de la asociación Kontuz!)

“Necesitamos crítica constructiva y movilización”

“Ya es hora de debatir seriamente sobre estos diez años; no basta con opinar en los bares. 2015 fue un éxito, tras décadas de lucha que cristalizaron en movilizaciones y en un resultado electoral. Si algo prendió la mecha fue el escándalo de Caja Navarra, y la unidad de acción social y política obró un cambio de paradigma: se demostró que sin UPN y PSN, se podía. Ahora bien, el cambio llegó por 200 votos: Navarra sigue siendo Navarra. Por eso subrayo lo de la unidad de acción”.

“Evidentemente, necesitamos victorias, pero cuando se gobierna, llegan las contradicciones: muchos objetivos no se consiguen, y muchas cosas ni se intentan. Un error: el PSN ha pasado de ser considerado un pilar de aquel régimen a ser parte del progresismo, del cambio. El PSN lleva en sus genes la traición, la corrupción y la sumisión a Madrid. Por eso, no basta con lo de ‘UPN está fuera’. Yo también me alegro, pero con eso no vale, aunque al menos hemos ganado en pluralidad”.

“Vivimos una época acelerada de cambios, y necesitamos crítica constructiva, movilización y diálogo. Y, sobre todo, hay que seguir cuestionando a las elites, de forma pública, notoria y constante. Enrique Goñi, José Antonio Asiáin y aquellos que hundieron Caja Navarra están ahora en la Plataforma Pro-TAV, por ejemplo”.

“Enfrentarse al poder se paga caro, que me lo cuenten a mí, que me echaron del trabajo. ¿Quién va a querer hacer esa denuncia ahora? Les hicimos daño, pero las elites siguen ahí: Mira, ahí tienes a un constructor, Osés, que era muy progre, fumaba canutos y todo: se jubiló y se fue a cotizar a Madrid, y otros a Suiza”.

“Otro ejemplo es el consejero de Educación del PSN, Carlos Gimeno, que es parte del régimen, claramente; con él no echamos en falta las actitudes de UPN con el euskera. O podemos hablar de la inclusión social: tenemos un alto porcentaje de alumnado de origen extranjero, y se hace muy poco, todo queda en manos de la voluntariedad”.

“Tenemos que seguir cuestionando y criticando al poder, ese papel de los sindicatos es clave. No vale eso de ‘como están los míos’… No pasa nada por profundizar en nuestras contradicciones: ¿Quién no se bebe una Coca-Cola? Hay que empujar. ¿Hacia dónde? Por aportar algo: necesitamos una sociedad que base su sistema en lo público. Y para eso necesitamos soberanía. ¿Qué batalla transversal plantearía yo ahora? La de la República, por ejemplo, porque el pilar de la negación de la soberanía es la monarquía española, la borbonada. Y ahí vamos a pillar a pie cambiado a UPN y a PSN”.

“En resumen, vamos a quitarle los apellidos y los interrogantes al cambio, y vamos a luchar para seguir avanzando, porque viene una ola fascista tremenda”.

 

Amaia Zubieta (militante feminista)

“Greba feminista ondoren, erantzun politikoa oso mingarria izan da”

“Aurrerapausoak egitea oso neketsua da, baina atzerapausoak oso erraz gertatzen dira. Aurrerapenak ez dira izan nahi genituen hainak, ezta nahi genuen bezain azkarrak, baina UPNrekin pentsaezinak ziren. Nire ustez, lan mardula egin da azken hamar urteetan feminismoaren ikuspuntutik. Estatu mailan, LGTBI legea 2017an onartu zen, 2019n Berdintasun Legea eta abar”.

“Baina hutsune garrantzitsuak daude. Legeak zoragarriak izan daitezke, baina baliabideak behar dira. Adibidez, Lizarraldean hiru hilabeteko itxaron zerrenda dago emakumeentzako arreta integrala jasotzeko. Beraz, arreta espezifikoen gabeziak daude, bai formakuntzan bai osasun arloan”.

“Nafarroako aurrekontuak ezinbesteko tresnak dira, eta partida bakoitzak genero inpaktua duen ala ez aztertu beharko genuke, ea baliabideak benetan ezartzen diren ala ez… Ildo horretan, nik aipamen positibo berezia egingo nuke Skolae programarekin. Aitzindaria izan zen martxan jartzea, profesional onenek hartu zuten parte”.

“Beste gai nagusia zaintza da. Pandemia garaian, eta ondoren ere, mugimendu feministak zentralidadea eman zion zaintzari, sistema krisian zegoelako. Eragile ezberdinekin aliantzak bilatzen hasi ginen: sindikatuak, pentsionistak, etxeko eta erresidentzietako langileak… Horri esker, 2023ko azaroaren 30eko greba feminista orokorra posiblea izan zen. Hala ere, feministontzat erantzun politikoa oso mingarria izan da, Nafarroan zein EAEn. Egindakoa goraipatu zuten, baina ez zuten baliabiderik jarri. Bi urte eta erdi pasa dira, eta hemen gaude. Gobernua beste aldera begiratzen ari da”.

“Azken hamarkadan feminismoak indar handia hartu du Nafarroan, eta feminismo historikoaren eta gazteen interesak eta proposamenak uztartzen ari dira, une bakoitzaren erronkei aurre egiteko. Bestalde, indarkeria sexistarekin aurkako borroka dago, emakume guztiak eta adin guztietakoak batu gaituena. 2016an, Manadaren kasua inflexio puntua izan zen, ez bakarrik Nafarroan, baina hemengo erantzuna eredugarria izan zen. Hala ere, oraindik ere asko kostatzen da indarkeria sexista identifikatzea: erasoen % 90 eremu hurbilean gertatzen dira: familian, lagun artean, lanean…”.

“Eta ezin ditugu ahaztu beste gaiak: aukerak lan eremuan, desberdintasunak eta soldata arrakala; LGTBI eta mugimendu feministaren arteko aliantza, arrazakeriaren aurkako borrokak… Aliantzak eta sareak oso inportanteak dira. Oso erraz galtzen dira lorpenak, etengabeko tentsioa eta borroka ezinbestekoak dira”. 

Rubén Lasheras (Profesor de la UPNA e investigador sobre pobreza)

“Los inmigrantes nos roban, sí; nos roban la precariedad”

“La pobreza en Navarra ya era un problema antes de 2015, pero en realidad el problema reside en la desigual distribución de la riqueza. Siete personas tienen en Navarra 1.865 millones de euros, cifra que triplica el presupuesto anual de Derechos Sociales. Otro dato: en 2015, 59 ricos navarros se llevaron el dinero a Suiza; ese fue el primer efecto del cambio”.

“Y lo cierto es que en estos diez años, los siete indicadores de desigualdad respecto al Estado han empeorado en Navarra. Y en algunos casos, el empeoramiento es de más del 50%, frente a la mejora del 20% en los indicadores estatales. Navarra desciende posiciones en el ranking de CCAA. Hay datos objetivos, por tanto”.

“Eso choca con una especie de posverdad. A veces pesa más lo que queremos creer que los hechos objetivos. Así, el Gobierno de Navarra suele decir que estamos en mejor situación que otras CCAA, pero antes de 2015 Navarra ya estaba ahí. ¿Eso responde a la pregunta del vaso medio lleno o medio vacío? Vale, yo también quiero verlo medio lleno, pero sobre todo lo veo desigual”.

“¿Cuáles son las brechas que se han agrandado? Ahí ya estaba la población gitana, con una marginación de siglos, pero ese campo se ha ampliado. La brecha que se amplía es por el país de nacimiento: la dimensión migratoria es muy grave. El riesgo de pobreza se multiplica por cinco respecto a las personas con nacionalidad española. Un 33% frente al 6,8%”.

“¿E, ideológicamente, qué es lo más triste que está pasando? Que cada vez más gente cree que la solución a la desigualdad que padece no es combatirla, sino que haya más gente debajo. Se extiende el estigma social de las personas migradas como amenaza. Sí, es cierto, nos están robando. Soy un poco provocador, quizá, pero lo que no están robando es la precariedad”.

“Se están conformando dos Navarras, desde el punto de vista del origen. Y lo más grave, eso atrapa también a su descendencia: La pobreza se hereda, partiendo de que el 60% de las personas con nacionalidad extranjera están en riesgo de pobreza, eso es inasumible”.

“Hay otras desigualdades, como la de género, pero en el aspecto meramente económico al menos no ha ido a más en estos años. En cambio, el desequilibrio territorial en Navarra es creciente, esa fractura Norte-Ribera es tremenda, y la rural-urbana, también”.

“Además, la pobreza ya no está tan ligada a la ausencia de empleo: ahora tenemos los ‘trabajapobres’, por culpa de la precariedad laboral. En este sentido, hay que acudir a las razones últimas de la pobreza, a ver quién está aguas arriba, como en la metáfora de Saul Alinsky. Y los creadores de pobreza son el capitalismo, las élites, el patriarcado y la propiedad. Y ahí tenemos que trabajar con perspectiva de clase. La urgencia nos lleva a rescatar a las personas que se están ahogando, pero alguien tiene que subir aguas arriba para ver quién está tirando a gente al río. Eso es la lucha contra el capitalismo”. 

 

Iker Narbona (Iruñerriko Etxebizitzaren Sindikatu Sozialista)

“Etxebizitza lege guztiak egin dira negozioa hauspotzeko”

“Azken 10 urteetan etxebizitzaren sarbidea okertu da. Nafarroako Gobernuak egoera larrienak arintzeko neurriak hartu ditu, baina oinarrizko egiturak aldatu gabe. Adibidez, 2015tik 2.806 etxegabetze egon dira. Gaur egun 2007ko burbuilaren egoeran bezala gaude. Egoera lazgarrienak pairatzen ari direnak atzerriko gazteak (ezin ditugu ahaztu Arantzadin edo Jason dauden gazteak) eta ama bakarrak dira (batez ere indarkeria matxistaren biktimak)”.

“Nafarroan, lau Foru Lege onartu dira azken urteetan:2016, 2018, 2022 eta 2025). Baina, laburbilduz, lege guztiak egin dira negozioa hauspotzeko, eta printzipio hori partekatzen dute eskuineko eta ezkerreko alderdiek. Ez dira berdinak, jakina, baina logika bertsuarekin aritzen dira. Nortzuk dira konstruktoreak? Ba betikoak, abizenak ez dira aldatu. Eta horiei ematen dizkiete diru-laguntzak eta berme publikoak, beti ere errentagarritasun tasa ez galtzeko. Irabaziak errespetatu behar dira, horrela daude gauzak. Marko horrekin apurtu behar da”.

“Gaur egun badaude baliabide nahikoak mundu guztiarentzako etxebizitzak egoteko. Zein da helburu finala? Kalitatezko etxebizitza doakoa eta unibertsala. Batzuk esango dute flipatuta gaudela, eta guk asumitzen dugu hori ez dela posible epe motz batean, baina perspektiba horrekin lan egin behar da”.

“Etxebizitza merkatuaren logikaren baitan dagoen bitartean, ez da konponbiderik egongo mundu guztiontzako. Ez dut esan nahi besoak gurutzatuta geratu behar garenik. Langile klasearen posizioa indartu behar dugu espekulatzailearen aurrean, baina hori lortzen dugun bitartean, transformazio handia lortu arte, neurriak hartu behar dira, noski”.

“Baina neurri horiek hartu behar dira negozioaren kontura, enpresarien irabazien kontura, eta ez haien irabaziak babestuz, inkluso diru publikoaren bitartez. Hala ere, kontuan hartu behar dugu neurri horiek beti partxeak izango direla, egiturazko arazoa ez dutelako konponduko. Marko horretatik ez da konponbidea etorriko, baina aldi berean umiltasunez onartu behar dugu: etxebizitza sindikatuan gauza asko egiten ditugu, baina ez dugu hau konponduko”.

“Zer esan nahi du horrek? Langile klasearen antolakuntza independentea eraiki behar dugu, konponbide faltsuekin apurtzeko. Ezin gara geratu jarrera defentsiboetan, eta beste helburu batzuk elikatu behar ditugu, batez ere despolitizazio garai hauetan. Gizartearen erabateko eraldaketa helburua izanik, eguneroko borrokarekin aurrerapausoak eman behar ditugu”.

 

Ainara Gorostiaga (Torturatuen Sareko kidea)

“Nafarroan 1.403 kasu egon dira; berriro ez gertatzeko bermea lortu behar dugu”

“Azken hamar urte hauetan, Nafarroako Gobernuak egin duen bidea positiboki baloratzen dugu, 2015ean zein puntuan geunden ikusita. Torturaren gaiaren inguruan ez zen hitz egiten, negazionismoa bete-betean zegoen. Gertatutako guztia etxean eduki behar genuen. Hala ere, aurrerapausoak ematea kosta egin da. Legearen lehen saiakera PPk errekurritu zuen eta Auzitegi Konstituzionalak atzera bota zuen, esanez batzorde batek ezin zuela tortura ikertu eta ezin zirela erantzukizunak egotzi”.

“Bestalde, 2023an indarrean jarri zen legea aurreko legearen bertsio deskafeinatua da. Ez da egiaren batzorde bat, ez dira erantzukizunak egozten. Bai, torturatuak izan garela aitortzen digute, baina aitortza administratibo hutsa da. Aitortza ematen denean, arduradunek, –segurtasun indarrek, forentseek, epaileek edo hainbat komunikabidek–daukaten ardura ez da inon agertzen”.

“Gaur egun, ofizialki 56 torturatuen kasu aitortu dira Nafarroan, baina hasiera batean, bakarrik ikertu ahal ziren 1960tik 1978ra arteko salaketak. Nafarroan ez da bakarrik torturatu 1978. urtera arte. Egin zen beste saiakera ikerketaren epea luzatzeko, eta 2022an lortu genuen ikerketa zientifiko eta profesional bat abian jartzea”.

“Horri esker eman ziren lehen datu ofizialak. Nafarroan 1.403 kasu egon dira, eta 916 pertsona torturatuak izan dira. Ikerketa martxan dago, eta 2027ko uztailera arte badago epea kasuak aurkezteko. Patroi batzuk agertzen ari dira: tortura ez da modu isolatu batean eman, baizik eta modu sistematikoan, bai frankismo garaian, bai Konstituzio garaian. Orain, Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu behar du, benetako erreparazio eta memoria inklusibo baten bidean”.

“Urte hauetan, zailtasun ezberdinak topatu ditugu. Torturatu askok ez dute honetaz inoiz hitz egin, edo ez dute euren burua torturatu gisa identifikatzen, beste asko hil dira jada… Askok testigantza bakarrik familian kontatu dute, edo uste genuen inork ez zigula sinistuko. Hala ere, konturatu ginen guk ez bagenu gertatutakoa kontatu, inork ez lukeela kontatuko. Horrela hasi ginen, eta oraingoz inork ez digu esan gezurretan gabiltzala. UPNekin ere izan ditugun harremanak errespetuzkoak izan dira, baina eskuinak jarraitzen du negazionismoan: arlo horretan pedagogia handia egin behar da”.

“Zirrikitu guztiak probestu behar ditugu, mundu guztiarekin lan egin behar da egia bere osotasunean jakiteko eta, garrantzitsuena dena, hau berriro ez gertatzeko bermeak lortzeko”. 

 

Pablo Lorente (Sustrai Erakuntza)

“La política medioambiental se deja al albur de intereses empresariales y privados”

“Llevamos más de 16 años trabajando en cuestiones medioambientales, y los últimos diez años han sido un deja vù y una continuación de los años anteriores, cuando no gobernaban los mismos de ahora... salvo en el caso del PSOE, que como muy bien sabéis vale lo mismo para un roto que para un descosido. En 2015 nos ilusionamos porque algunos partidos tuvieron en cuenta al movimiento popular para sus programas electorales… Pero en las siguientes legislaturas, al menos a Sustrai Erakuntza, ya no nos han tenido en cuenta para eso”.

“Con el medio ambiente valdría la fórmula que usa el movimiento de pensionistas: gobierne quien gobierne, el medio ambiente se defiende: no nos podemos casar con ningún partido, aunque algunos, a título personal, hayamos pedido el voto para alguna sigla”.

“El primer fiasco de estos diez años llegó con el primer acuerdo de Geroa Bai, EH Bildu, Podemos e I-E. Y no estaban ni PSN ni UPN… Acordaron estudiar la eliminación de la ley de los PSIS (Plan de Incidencia Supramunicipal que el Gobierno de Navarra usa para quitar competencias municipales). Diez años después no solo sigue vigente, sino que el Gobierno la utiliza para defender intereses especulativos, determinados modelos industriales (minas, alta tensión, TAV…). Al PSN no le vamos a pedir nada, porque no esperamos nada de ese partido… Está bien que se negocie, que haya acuerdos, pero hay cosas que no se pueden negociar”.

“En lugar de aprovechar estos diez años para mejorar el transporte público, se ha dado un impulso aún mayor al TAV, e incluso partidos que apoyan al Gobierno propician proyectos urbanísticos en favor de los intereses del cemento, como la estación de Etxabakoitz o la de Tudela. A partir de 2015, un vicepresidente que luego tuvo que dimitir actuó con una misión muy clara: acelerar las obras del TAV para defender los intereses de la oligarquía de la CAPV, muy vinculada en esto a la de Navarra”.

“Ha habido un boom especulativo de energías renovables, bien por acceder a las ayudas económicas o por el puro negocio, hasta el punto de que en Navarra hay 200 proyectos que pugnan por engancharse a la red, sin un estudio ni una planificación democrática que determine qué necesidades hay. Se deja al albur de los intereses económicos y privados”.

“Un ejemplo de todo esto son las macrogranjas. Por ejemplo la de Caparroso, un proyecto devastador para el sector primario y para el medio ambiente, que ha incumplido repetidamente la normativa en vertidos y en explotación animal.  Los diferentes gobiernos no tenían una planificación sobre la cuestión y además han dejado a las empresas campar a sus anchas”.

“¿Y quién es uno delos mayores compradores de leche de la macrogranja de Caparroso? Pues el gran Eroski. A Eroski le hemos advertido por activa y por pasiva de que deje de comprarles leche, pero sin resultado.”

“Hace poco estuvimos en Caparroso y comprobamos que han vuelto a efectuar vertidos ilegales… Y nos encontramos con que el Gobierno de Navarra no vigila lo suficiente, y lo que es peor, cuando inspeccionan Guarderío de Montes o Turismo, la dirección política no continúa con los expedientes. Es así de duro”.

 

Iker Tubia (kazetaria, Labako kidea)

“Euskara arloan, PSNren xantaiarekin apurtzeko garaia iritsi da”

“Euskararen inguruko pertzepzio soziala aldatu egin da. Duela 15 urte Euskal Herrian Euskarazek Iruñeko sarrerako seinaleak ezabatu behar izaten zituen, eta gaur egun normalizatuago dago elebitasuna hizkuntza paisaian, nahiz eta oraindik ere hutsune nabarmenak egon. Gogoan dut Uxue Barkos lehendakari zela hasi nintzela eraikuntza enpresa batzuen kartelak elebiz ikusten, ordura arte pentsaezina zena. Beraz, nolabait normaltasun bat eman zaio euskarari, edo behar bat ikusi dute batzuek euskara ere erabiltzeko“.

“Euskararen ofizialtasuna bazen aldarri nagusia UPNren garaian, eta aldaketaren gobernuarekin zonifikazioa hautsiko zela pentsatu zuen jende askok. Ez zen hala izan. PSNren botorik ez zen behar orduan, baina ezker espainiarra arduratu zen ametsa zapuzteaz. Aski egin ote zen? Ez dakit. Argi dago xantaia egon dela hasieratik. Lehen –’Hau marra gorria da, Gobernua eraitsiko dizut’– eta orain –’Hau marra gorria da, ausartu zaitez nire gobernua eraistera eta ikusiko duzu zer datorkizun’–. Okerrena da arrazoia dutela, okerragoa izanen baita UPNren gobernu bat euskararentzat”.

“Baina zein dira gure marra gorriak? Euskara ez da marra gorri bat ez EH Bildurentzat ez eta Geroa Bairentzat, hori argi geratu da. Agian orain egoera aldatu da; PSNri duela sei urte agian ez zitzaion hainbeste inporta UPNren makulu izatea balizko gobernu batean; gaur egun nahiko traumatikoa litzateke lehendakaritza utzi eta makulu izatera pasatzea. Beraz, agian hurrengo legegintzaldian euskararen kontuan gehiago eskatu dezakete alderdi abertzaleek gobernua babestearen alde”.

“Gobernu honek ez du euskara normalizatzeko helburua, ez estrategiarik ez gogorik. Beraz, diru poltsa puztuta, Txibitek esanen digu horrek euskararen aldeko apustu garbi bat erakusten duela. Eta inportantea da, dirua behar da gauzak egiteko, baina arriskua ere hor dago: diru hori jasotzen dugun elkarteek horrekin konformatzeko edo horrekin kontentu egoteko, eta beraz, euskara gatazka eremutik aldentzeko. Nik uste dut elkarte euskaltzaleek diru laguntza publiko horiek baliatu behar dituztela, gureak egin, baina kontziente naiz arrisku horretaz. Dirua eta estrategia, biak behar direlakoz”.

“Bestetik, asko kezkatzen gaitu faxismoaren gorakadak. Adibidez, Katalunian Aliança Catalanaren fenomenoa dago. Hori hona etorriko da seguruenik, eta gure inguruko euskaldunak izan daitezke haien boto-emaile potentzialak. Beraz, Ongi etorri Iruñera proiektua sortu dugu, alde batetik ikusten genuelakoz gure lagun gehienak euskaldunak edo erdaldunak baina zuriak direla, eta nolabait badelako modu bat elkar ezagutzeko, gure hizkuntza eta kulturaren berri emateko, haien hizkuntzen eta kulturen berri izateko, eta aliantzak josteko gure artean”.

“Nik ez nuke diskurtso ezkor bat egin nahiko. Uste dut momentu polit batean gaudela, Iruñea leku interesgarria da euskarazko kulturgintzarako eta euskarazko produkziorako. Eta oso interesgarri zait Taupak abiatutako lana erdal erakundeetara gerturatzeko. Eta uste dut gerturatu behar garela, azaldu behar diegula nor garen, zer garen eta zer egiten dugun, argi utzita haientzat ere ari garela, nahi baldin badute. Normaldu behar dugu harreman hori. Uste dut hori klabea dela. Eta elkar uler dezakegula poliki-poliki. Guk, adibidez, lortu genuen Zurekin Nafarroa alderdiak Gobernuaren eta Labaren arteko hitzarmena babestea”.