Hamaika arrazoi grebarako

2011 eta 2013ko erreformetan ONETSItako pentsio-murrizketak indargabetzea:
*Erretiroa 65 urte betetzean.
*Erretiro aurreratua 61 urte betetzean, 30 urteko kotizazio-aldia edukiz gero. Koefiziente murriztaileak arintzea.
*Erretiro-adina jaistea beste sektore batzuetara hedatzea; hau da, bereziki nekagarriak eta arriskutsuak diren sektoreetara (esate baterako, garraio-sektorea).
*Pentsioa kalkulatzeko 15 urteko aldia kontuan hartzea.
*Pentsioen eroste-ahalmena bermatzea (gutxienez KPIren pareko igoera).
*Pentsioen jasangarritasun-faktorea kentzea.

Beste neurri batzuk Pentsioei buruZ:
*Gutxienezko pentsioa 1.080 eurokoa izatea.
*Pentsioen sistemaren finantzazioa bermatzea, kotizazio sozialen eta zergen bidez.
*Lanaldi partzialeko kontratuetan kotizazioak zenbatzerakoan zigorrik ez aplikatzea. Egun bat lan eginda, egun bat kotizatuta.
 

Zapateroren eta Rajoyren lan-erreformak BERTAN BEHERA UZTEA:
*Hitzarmen kolektiboen indarraldiaren aurrera-eragin mugagabea.
*Lurralde-hitzarmenen aplikazioa lehenestea estatu-hitzarmenen aurretik.
*Esparru beheragoko hitzarmen batek esparru goragoko baldintzak okertzerik ez izatea.
*Lan-eskubideen murrizketak lehengoratzea.


Beste neurri batzuk EnpleguARI eta pentsioei buruz:
*Gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala eta pentsio-arrakala ezabatzea.
*Gutxieneko soldata hilean 1.200 eurokoa izatea.
*Enplegu egonkorra sustatzea eta oraingo kontratazio-iruzurra zigortzea.
*Lanaldia 35 ordura murriztea, soldata gutxitu barik.
*Lanaldi partzialak kentzea. Horren eraginpean emakumeak egon ohi dira.
*Azpikontratetan enpleguaren subrogaziorako eskubidea bermatzea.
*Zerbitzu publikoetako murrizketak lehengoratzea, eta gehiago garatzea.
*Kontratazioan diskriminaziorik egingo ez dela bermatzea; sexua, jatorri-lekua, ideologia, sexu-nortasuna, aniztasun funtzionala edo ekonomia-jarduera kontuan hartu gabe.
*Prekarizazio-formula oro kentzea kontratuetatik (etxeko enplegatuen araubide berezia, sasi-autonomoak, uberizazioa...).
*Klausula sozialak ezartzea administrazioko azpikontratetan.
*Lanera bizirik itzultzeko eskubidea. Lan Ikuskaritzako plantillak ugaltzea, Europako Batasunekoekin parekatu arte, eta lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen aurkako plan zorrotz bat egitea.
*Etxeko lanak eta zainketa-lanak duintzea, eta gainerako enpleguetan dauden eskubide berberak ematea.


Eskubide sozialen bermea:
*Menpekotasun-egoeran dauden pertsonei laguntza-zerbitzu publiko, unibertsal eta doakoa legez bermatzea.
*DSBE eta BE %100ean parekatzea LGSarekin, eta LGS %50 igotzea bi pertsonaren ohiko unitateetan, eta beste %50eko igoera bat 3 edo pertsona gehiagoren unitateetan.
*Alokairu sozialeko etxebizitza bat eskuratzeko eskubidea legez bermatzea, EHko Eskubide Sozialen Kartaren Legegintzako Herri Ekimenean ezarritako baldintzetan.


Lan HarremanEN eta Babes SOZIALAREN BERTAKO ESPARRUA:
*Euskal Herriko langileek eskubidea izango dute pentsioen sistema publikoa eta pentsio duinak bermatzeko modurik onena erabakitzeko.
*Lan-harremanetarako gure eredua erabakitzeko eskubidea onartzea, eta baita negoziazio kolektiborako gure esparrua ere, kanpoko esku-sartzerik izan gabe.


EAEko eta Nafarroako erakundeak premiatzea zeinek bere erantzukizunak hartzera, eta beharrezko neurriak hartzera; aipaturiko bidetik aurrera egitearren. Eskatzen diren neurriak honako hauek izan daitezke:
1. Gutxieneko pentsioa 1.080 eurora legez igotzea, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aurrekontuen kontura.
2. Enplegu publikoari dagokionez (zuzenekoa nahiz azpikontratatua): gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea, eta gehieneko lanaldia 35 ordukoa. Kasuan kasuko lurraldeko sektore-hitzarmena aplikatuko delako bermea emango da, eta baita beste klausula sozial batzuk ere.
3. Eskubide Sozialen Kartak sustaturiko Legegintzako Herri Ekimena, DSBE eta etxebizitza-eskubidearena, onestea.
4. Lege bat onestea, lan-arloko soldata-arrakalaren, diskriminazioaren eta indarkeria matxistaren aurka.

Halaber, EAEko eta Nafarroako patronalari eskatzen diogu lan-baldintzak prekarizatzeari uko egiteko, eta baita dokumentu honetan jasotako lan-eskakizunak onartzeko ere.