Alemania lotan

Da la sensación de que Alemania está dormida y que no está visualizando problemas importantes a los que hay que dar respuesta a corto plazo

Kolpe ederra hartu du behatzean, apurtu egin duen beldur da. Errenka doa hurrengo egunean eskolara eta arratsaldean ortopedialariarengana darama amak. Pantaila handi bat dago han. Itxarongelan telebistako edukiak ez dira haurrentzat, baina tira, arreta jarri dio: 120.000 hezitzaile falta dira Alemanian. Kezkatzeko modukoa iruditu zaio.

Hain zuzen ere, Alemania bezalako herrialde aberats batean, ardura sortzen du hezkuntza sektorearen egoerak. Hezitzaileez gain, 2025 urterako lehen hezkuntzako zentroetan 35.000 irakasle faltako direla kalkulatzen da. Azken urteetan jaio diren umeen eta hurrengo urteetan erretiratuko diren irakasleen kopurua kontutan hartzea besterik ez zegoen egoera hobean egoteko. Nola kudeatu hau praktikan? Esaterako, hurrengo kurtsoan hiriburuko zentroan, Mitten, lehen mailako 800 ikaslerentzat lekua falta da, eta over-booking sistematikoa ezarriz.

Behatza ondo baina oin kirasdunak dituen haurraren eskolan %80ak baino gehiagok ez du alemana lehen-hizkuntza. Auzoan erdiak baino gutxiagok du migrazio-historia. Eskoletako segregazioa ez zen hasi 2015-16an heldutako iheslari uholdeekin; lehenagokoa da. Etorkinak eta diru-laguntza sozialen jasotzaileak bizi diren auzoetan, jatorri alemaniarra edota unibertsitate ikasketak dituzten guraso gehienek bizkarra ematen diote eskola publikoari. Hiri handietako auzo txarrenetan (alemanez, erretze-gune sozialak) are kezkagarriagoa da hezitzaile eta irakasle falta. Zentro horietan dabiltza lanean, preseski, beste ikasketa batzuetatik datozen eta artean irakasle ez diren hasiberriak. Koktela eztandagarria da.

LANPOSTU PUBLIKO ESKASAK

Zenbakiak maite dituen haurraren eskolan berrikuntza lanak egiten ari dira. Zorte handia du. Aurreztu beharraren beharraz, usteltzen utzi diren eraikinetan daude eskola-ume asko. Berlinek urgentziaz eraiki (51) eta berriztu (67) behar ditu eskolak. Hamar urteko epean burutzeko ofentsiba bat jarri da martxan: 5,5 mila milioi euroko aurrekontuarekin, hiriak bere historian izan duen inbertsio programarik handienetakoa da. Dimentsioaren ideia bat egiteko: Duela zazpi urte (!) ateak ireki behar zituen aireporturako hasiera batean kalkulatu zenaren bikoitza. Administrazioan ere langileak falta direnez (90 lanpostu bete gabe), formalki, sektore pribatuak hartuko ditu bere gain lanak.

Kezkatzeko zenbakiak bazter guztietatik: 10 urteko bost umetatik bat analfabeto funtzionala da, ez du irakurtzen duena ulertzen. Etorkizuneko helduak dira haur horiek.

Afaritan umeak galdetu du zer den ingurumenarentzat lagungarria eta amak erantzun dio:

-Autoak esaterako, ez dira.

-Auto nazkagarriak! Debekatuta egon behar zuten.

-Horretaz hitz egiten ari dira azken boladan, aire zikinegia duten hirietan autoz ibiltzea debekatu beharko ote litekeen.

-Airea zikin dagoela?

-Bai, eta autogileek tranpa egin dute. Autoek benetan zikintzen zutena baino gutxiago zikintzen zutela sinestarazi dute.

-Eta orain?

-Horixe ba. Merkelek oraingoz ez ditu enpresa handi horiek piezak aldatzera behartu.

-Baina engainatuak izan direnek ez dute ordaindu beharko, ez?

-Horrenbeste zikintzen duten autoekin ere ezingo dute ibili.

En un país rico como Alemania la situación del sector de la educación es preocupante. Además de las educadoras, se calcula que en 2025 faltarán 35.000 docentes en los centros de educación primaria. Hubiese bastado con tener en cuenta la cantidad de nacimientos de los últimos años y de lo/as profesores/as que se retirarán para que la situación fuese otra.

2015ko udazkenean Volkswagenek gas isurien legeak eta araudiak hautsi zituela jakin zenetik, galera izugarriak espero ziren VW-en irudian eta irabazietan, baina hara non, VW-ek 2017an errekor berria lortu zuen: Aurreko urteko irabaziak bikoiztuz eta fakturazioa 230,7 mila miliotara handituz. Irakurri dudanez, Portugaleko BPG-aren parekoa eta Greziakoa baino heren bat handiagoa.

El cártel entre VW, Audi, Porsche, Daimler y BMV hizo posible la manipulación de las emisiones de gas. El escándalo les ha pillado haciendo trampas en un momento que requiere visión de futuro: cuando tienen que hacer frente a la realidad de los coches eléctricos y automáticos.

VW, Audi, Porsche, Daimler eta BMWren arteko kartelak egin zuen posible gas isurien manipulazioa. Tranpatan harrapatu ditu aferak, etorkizun-sena eskatzen duen une batean: Elektro autoen eta auto automatikoen errealitateari aurre egin behar diotenean.

Kutsadura maila handia duten hirietan diesel autoak erabiltzeko debekuei bidea egin diete auzitegiek. Debekuok saihesteko adituek gobernuari eman dioten gomendioa: Manipulatutako autoen isuriak %90 gutxituko lituzketen
katalizatzaileak jartzera behartzea VW eta besteak.

-Baina Merkelek zergatik ez ditu behartu nahi?

-Autoak egiten dituztenak oso boteretsuak dira Alemanian.

-A bai? Zergatik?

-Jende askok egiten du lan autoak egiten. Sektore honetako krisiak kalte handiak izan litzake enpleguan eta errentetan. Automobil industriaren elkartearen arabera, errekuntza motorrak debekatuko balira, industriako 600.000 lanpostutik gora egongo lirateke arriskuan.

-Baina hezitzaile ere izan daitezke!

-Egia, hezitzaileak behar dira.

-Oso garrantzitsuak dira. Musikariak bezala.

-Musikariak ere garrantzitsuak al dira?

-Noski, nork egingo zuen bestela Star Warsen musika? Seguru Merkelek ere noizean behin musika entzuten duela, ez?

BELDURRA ETORKIZUNARI

Autoaren mundua eta hezkuntzarena lotu ditu 8 urteko umearen buruak. Horrela konturatu da bere ama batean gizonak eta bestean emakumeak direla nagusi batez ere. Mundu bati babesa ematen zaio, baita bere trapu zikinenak eguzkitara atera direnean ere. Besteari laguntzeko egin zitezkeenak ez dira egiten.

Beste lotura batzuk ere posible dira. Heilbronn hirian AFD eskumako alderdiak izan zuen boto kopurua (%16,4) esplikatu nahi zuen tesi honek: Auto-industriatik bizi den inguru horretan, etorkizunaren beldur dira, eta hor ere, segurtasun falta haserre bihurtu da, kanpotarren aurka bideratuko haserrea.

Alemaniako etorkizuna lemapean irten dira AFD-koak Berlinen kalera. Kontra manifestatzera atera dira bost aldiz gehiago. AFD ez den norbaitek etorkizunerako erantzunak jarri beharko ditu mahai gainean. Lo geratu direla dirudi, baina ezin dute lotan jarraitu.