“Askok eskola hautatzeko eskubidea kohesio sozialaren gainetik jartzen dute”

Elkarrizketa IVÁN GIMÉNEZ
Amelia Barquínek, Mondragon Unibertsitateko Kulturarteko Hezkuntzako irakasleak, sare publikoan eta pribatuan arrazoi sozioekonomiko edo kulturalengatik dagoen bereizketa handiaren arrazoiak eta irtenbide posibleak aztertu ditu

-Datuak jakinak dira, eskola eredu segregatzaile bat dugu, baina zeren arabera aztertu behar da? Maila sozioekonomikoa ala gurasoen jatorria (Eusko Jaurlaritzak erabilitako faktorea)?
-AMELIA BARQUÍN. Datu argiak eta ulergarriak (eta aurreko urteko datuekin konparatzeko modukoak) lortzea ez da erraza segregazioa salatzen duen gizarte zibilarentzat. Hezkuntza administrazioa ez dago desiratzen datuak emateko, urteetan zehar egindako hezkuntza politika segregazionista nabarmen uzten dutelako. Segregazioaren datuak erakundeetan eskatzen dira askotan, parlamentuan adibidez, lortu ahal izateko, eta gerta daiteke, hala ere, denbora asko pasatzea eman arte, eta gainera formatu nahasgarrian eskaintzen dira. Baina errealitatea ikusten da eta segregazioren dinamika areagotzen ari da. Eta duela 15 urte hasi zen salatzen!
Maila sozioekonomikoa eta gurasoen jatorria aipatzen dituzu, eta bi faktoreak hartu behar dira kontuan nire ustez, biak direlako diskriminaziorako ardatzak gure gizartean, eta, gainera, intersekzioa egiten dute ikasle eta familia askoren bizitzan (baina ez guzti-guztietan). Badakigu familien maila sozioekonomikoa faktore erabakiorra dela eta ikasleen errendimenduari lotuta dagoela. Esango nuke ikastetxe eta irakasle ugarik desberdinkeria horrekin sentsibilitate handia garatu dutela eta haien jardueran saiatzen direla desabantaila hori gainditzen laguntzen. Beste batzuk (ez gutxi), berriz, ez daude ahalegin horretan inplikatuta inondik inora, eta horrek ondorioak dauzka desberdinkeria jasaten duten pertsona horientzat.

“Parte del profesorado sigue preguntando a algunos alumnos, con toda naturalidad: ¿De dónde eres?, solo por su forma de vestir, su nombre o su color de piel. La mayoría han nacido aquí, pero con esas preguntas se les transmite que no les consideramos como nosotras, que de alguna manera, no son de aquí”.


Bestalde, hainbat ikasle ari dira diskriminazioa pairatzen, ez soilik desabantaila sozioekonomikoarengatik, baizik eta atzerritar edota “arrazialitatu” moduan ikusiak direlako. Baina ez soilik atzerrian jaio direlako, baizik eta hala iruditzen zaigulako besteoi, edo gurasoak atzerritarrak direlako. Izan ere, agian ume eta gazte horiek hemen jaio dira, baina haien izen-abizenak, janzkera, erlijioa edo ezaugarri fisikoen arabera atzerritartzat hartuak dira hemen edo “arrazializatu” moduan, eta diskriminatuak izaten dira horregatik. Gazte batzuk ez dira taberna edo diskoteka batzuetan onartuak, adibidez, haien ezaugarri fisikoengatik, nahiz eta dirua izan sarrera edo tragoak ordaintzeko. Halakoa da gure gizartea. Irakasle batzuek ere behin eta berriz galdetzen diete ikasle batzuei ea nongoak diren, zein den euren izena eta edo ezaugarri fisikoak. Hala, mezu argia transmititzen diete: ez zaituztegu bertoko gisa ikusten, eta ez zaituztegu inoiz hala ikusiko. Adibide pare bat jartzeagatik.


-Zein papera jokatzen du eskolak gizartea egituratzen? Adiskidetasun sareak, auzo eta herrietako pertsonen arteko harremanak…
-Eskolak rol handia jokatzen du. Alde batetik, hezkuntza sistema gizartearen isla eta produktua da, baina alderantziz ere bai: eskolan gertatzen denak gizartean eragin zuzena du. Gure hezkuntza sistema binarioa da momentu honetan: eskola batzuek aniztasun sozioekonomiko, kulturala eta jatorrikoari erantzuna ematen diete (batzuetan pobre, arrazializatu eta atzerritarren kontzentrazioak izateraino) eta beste batzuek soilik zuri autoktono eta klase ertaineko edo altukoak hartzen dituzte geletan, eta gizarte klasista, xenofoboa eta aporofoboaren isla dira.
Bitartasun horrek ondorioak ditu: ume eta gazte batzuek haien ezaugarri sozialak dituztenak baino ez dituzte ezagutzen; pribilegioa dutenek ez dute inoiz tratatu pribilegio horiek ez dituen beste bat. Desabantailan dauden askori antzeko zerbait gertatzen zaie. Gizarte kohesioari begira galera handia da. Bestalde, literatura zientifikoak azaldu du behin eta berriro desabantailan dauden ikasleen kontzentrazioetan ikasle horiek garatzen duten errendimendu akademikoa txikiagoa dela, ingurune heterogeneoago batean lortuko zutena baino. Eta ingurune horretan, abantaila egoeratik abiatzen direnen errendimendua ez litzatekeela horregatik txikiagoa izango. Beraz, ekitatearen kontra jotzen du segregazioak, argi eta garbi. Baina denboraren poderioz areagotzen ari bada, txikiagoa izan beharrean, izango da gizartearen parte handi batek –eta ordezkari politikoek– dagoen sistema ez dutelako aldatu nahi.

“Ha habido un montón de planes de acogida para el alumnado inmigrante, y la segregación escolar no ha hecho sino aumentar; hacen falta más políticas comprometidas y menos planes y papeles”.


-Zein elementuk ahalbidetzen dute segregazio hori?
-Eskola batzuek familiak aukeratzeko moduak badituzte: nagusia kuota da, alegia, familiei hilero kobratzen zaien diru kopurua. Legeak dio derrigorrezko hezkuntza doakoa izan behar dela, baina legea ez da betetzen ari eta bere “zaindari” politikoek ez-ikusiarena egiten dute. Eta hiritarrok erabat naturalizatuta daukagu ordainketa hori, “normala” balitz bezala. Sare kontzertatuen eragile batzuek azaltzen dute jasotzen duten dirua ez dela nahikoa eta falta den kopurua familiei kobratu behar zaiela. Kontu hori ganoraz argitu behar da. Bestalde, eskola batek zerbitzu osagarriak jartzen baditu abian, eta kobratu behar baditu, argi dago zer gertatzen den: modu ederra da zerbitzua aberasteko, familiei kobratzeko eta geruza sozial oso bat kanpoan uzteko. Erlijioaren trataera ere izan daiteke familia batzuk uxatzeko modu bat: katolikoak ez diren familiak ez dira ikastetxe kristau guztietan ondo hartuak. Baina ikastetxe publikoen artean ere badago zer hobetu: denek ez dute jarrera berbera eta eskola batzuek kultura inklusiboagoa dute beste batzuek baino.
Hizkuntzen trataera ere segregazio iturri izan daiteke, ikusten dugunez. Nafarroan, ingelesezko eredua kritika handiak jasotzen ari da, ez soilik ikasleak orokorrean ez direlako ingeles maila on bat lortzen ari eta administrazioa hein batean euskara baztertzeko erabiltzen ari delako; sozialki ere ondorioak dauzkalako eta atzerritar familien seme-alabentzat ez delako egokia ez inklusiboa.


-Eskolen arteko lehiakortasuna, ikasle berriak lortzeko ahaleginetan. Nola atera dezakegu eskola logika horretatik? Zergatik ez da hau gertatzen hiri bateko Osasun Etxeetan (anbulatorioak)?
-Anbulatorioen zerbitzua ez dugu aukeratzen: dagokigun anbulatoriora goaz. Eta ez zaigu gaizki iruditzen. Zergatik? Anbulatorioek eskaintzen duten zerbitzuak antzeko kalitatea duelako. Hori da, azken finean, Finlandian gertatzen dena, ezta? Auzo honetako eskolek eta beste auzo batekoek antzeko kalitatea eskaintzen dute eta orduan zure auzoko eskolara joatea da ohiko jokaera. Gure hezkuntza sisteman ez da hori gertatzen eta eskolek ospe edo irudi desberdina dute. Neurriak hartu behar dira eskola guztiek antzeko kalitate eta izen ona izateko. Ikastetxe bakoitzaren egoera aztertu behar da, baina aniztasunari bizkarra emateak ondorioak izan beharko lituzke ikastetxe horientzat. Eta alderantziz, pobreak, arrazializatuak eta atzerritarrak baino ez dituzten ikastetxeak ez lirateke egon beharko.

 

“La ley ya decía hasta ahora que la educación obligatoria debe ser gratuita, pero quien debe vigilar eso no lo hace; cobrando cuotas se deja a toda una capa social fuera de determinados colegios. ¿Acaso hace falta otra ley para decir lo mismo, o de verdad hay que hacerla cumplir?”.


-Askatasuna eta eskubideak denon ahotan daude. Eskola aukeratzeko eskubidea daukagu gurasook? Ala seme-alabak eskolatzeko betebeharra?
-Eragile eta guraso batzuk ari dira “aukeratzeko eskubidea” beste eskubide guztien gainean jartzen, ekitatearen eta kohesio sozialaren gainetik, hain zuzen. Eskubide indibidual eta pertsonala da, nire umearen interesa lehentasun moduan, gizarte neoliberal honetan. Eskubide hori aldarrikatzen dutenak dira, nagusiki, eskola segregatzaileak aukeratzen dituztenak, noski, eta haien ordezkari politikoak. Diru nahikorik ez duen familiak aukeratzeko eskubiderik badauka? Batzuen askatasuna besteen desabantailaren gainean eraikitzen den pribilejio bat da.


-Mundu guztiak ez du eskola publikoan sinisten, eta askok horrekiko mesfidantza erakusten dute.
-Batzuetan badirudi sare bakoitzaren buruentzat norberaren sarea defendatzea dela lehentasuna. Posizioak ari dira hartzen, datorrenari begira indar jarrerak erakusteko. Zerbait aldatu behar badela esaten badute, sare hori bere horretan mantentzeko helburua du. Ulergarria da, noski. Sare publikoaren kasua, bestalde, apur bat etsigarria da, sarearen burua Hezkuntza Saila delako eta berari hezkuntza sistema osoa dagokiolako; izan ere, eskola publikoari batzuetan ez zaio iruditzen Hezkuntza Sailaren lehentasuna eskola publikoa denik ezta desabantailan dauden familien eta ikasleen babesa denik ere. Ea LOMLOErekin zer gertatzen den. Badirudi lege berri horrekin lotuta badagoela gaiari heltzeko asmoa, baina ikusi behar da benetan noraino heltzen den asmo hori eta, batez ere, euskal administraziotik nola kudeatuko den. Une honetan bertan kuotak kobratzea ez da legala, eta euskal administrazioak ez-ikusiarena egiten du.

 

“El centro de salud no lo elegimos, vamos al que nos toca, y nos parece bien. ¿Por qué? Porque todos los ambulatorios ofrecen una calidad muy similar. Eso sucede en la educación finlandesa, por ejemplo”.


Abian dauden lege-proiektu ezberdinetan (Estatukoa, EAEkoa, Nafarroakoa…), zein neurriak har daitezke segregazioa murrizteko?
-Ikusiko dugu. EAEn hezkuntza lege berri bat egingo zela iragarri zen eta baliteke datozen urteetan ateratzea. Indarrean dagoen legeak dio derrigorrezko hezkuntza doakoa izan behar dela. Beste lege bat behar dugu gauza bera esateko? Gertatzen ari dena da ez dela legea betetzen ari gure agintariek –eta gizartearen parte batek– ez dutelako nahi. Ikasle etorkinak artatzeko hainbat plan egin dira (EAEn bosgarrena dugu, tituluan bigarrena dela esan arren) eta begira zertarako balio izan duten plan horiek guztiek: segregazioa areagotu da, segregazioaren kontra hitz egiten duten planak indarrean zeuden bitartean. Segregazioari dagokionez, garai honetan hezkuntza politika konprometituak behar ditugu; paper, txosten, dokumentu eta letra gutxiago eta ekintza gehiago. Nik neuk planei ez diet kasurik egiten jada, paperak dena aguantatzen baitu; errealitateak esango digu politikak egiten ari diren ala ez.

 

La educación es un derecho y debe ser igualitaria, en pro de una sociedad más justa y de personas más formadas. Hay pocas afirmaciones que puedan reunir un consenso más unánime. Y sin embargo, a partir de ahí la educación se convierte en un elemento de debate interminable, que se acentúa en las épocas en que se aprueban sus famosas leyes: las estatales (LOGSE, LOMCE, LOMLOE…) y autonómicas. De hecho, la Ley Vasca de Educación es un proyecto del Parlamento Vasco para esta legislatura, y el Gobierno de Navarra tiene en marcha una comisión para estudiar la segregación en las aulas por motivos socioeconómicos o culturales.

En cualquier caso, los datos son incontestables. El ISEC (índice que mide el nivel socioeconómico de la familia del alumnado) revela una anomalía que va agravándose con los años en toda Euskal Herria. Los datos de finales de 2018 (publicados en Berria, 11 de noviembre de ese año) señalan que el 81% del alumnado del modelo A-Público se situaba en el nivel bajo, por tan solo un 6% en el modelo A de la red concertada (el dato aumenta al 15% en el modelo D-concertado). Cuanto más se acerca la lupa por barrios, la segregación todavía es mayor.

ELA participa en este debate y quiere profundizar en las posibles soluciones, dando a conocer análisis como el de Amelia Barquín. Con una dilatada experiencia en el estudio del problema, esta profesora de Educación Intercultural en la Universidad de Mondragón aporta un punto de vista muy cualificado.