“Lana egin behar da, baina ez dugu zertan onartu behar lana egiteko modu hau”

Naiara Puertas Donostian jaio zen 1984. urtean. Kazetaritza ikasi zuen, eta berriki ‘Al menos tienes trabajo’ liburua argitaratu du Antipersona argitaletxearekin. Bertan, lan munduaren argazki zorrotza egiten du, sarri askotan entzuten den esaldi hori ardatz hartuta. Gainera, sare sozialetan lan-munduaren inguruan idazten duen pertsonarik ezagunenetakoa da. Bere twitter kontua, –‘Domingos en Chandal’ @enchandal_–, ezinbesteko erreferentzia bilakatu da milaka lagunentzat.

Zer pentsatzen duzu “Al menos tienes trabajo” esaldia entzuten duzunean?
Ez didate askotan esan, baina gazteagoa nintzenean esaten nuen. Garai hartan bazegoen errepikatzen zen datu bat: ‘bi gaztetik bat langabezian dago’. Sentsazioa daukat esaldi horren atzean muga bat ezarri nahi dela, noraino borrokatu dezakezun. Esaldi horrek kontziente egiten zaitu muga non dagoen eta zeintzuk jartzen duten. Desahalduntzeko tresna gisa erabiltzen da, pribilegiatu bat zarenaren sentsazioa emateko. Liburuaren helburua muga horiek aztertzea izan da, begiratzea bertatik atera ahal izateko zirrikituak.
Lan merkatua deitzen duten horren argazki bat egin duzu. Zein da argazki hori?
Lana sozialki igotzeko aukerari lotu izan diogu, kontsumo objektu bat bezala. Demagun zure gurasoak etorkinak direla eta nekazaritzan edo industrian lan egiten dutela. Zu, seme-alaba, unibertsitatera heltzen bazara suposatzen da mailaz igotzen zarela. Gero, ordea, konturatzen zara eros-ahalmena gurasoek zutena baina txikiagoa dela. Hala ere, badirudi maila altuagoan zaudela, sozialki beste estatus batekin aurkeztu dezakezula zure burua, kazetari edo abokatu bezala, esaterako. Zure gurasoak, ordea, lanean sufritzen zuten jazarpenaren aurrean antolatzeko gai ziren, argi zuten lan harremanetan zein aldetan zeuden. Seme-alabok, berriz, ‘team building’ edo talde eraikuntza egiten dugu: nagusia gure laguna ere izan daiteke, helburu komun batzuk omen ditugu...
Lan-mundua gutxi landu den generoa da. Liburuak hutsune hori estali nahi du?
Lana errutinazko gauza bat da, badakigu zer dagoen lan-munduaren barruan. Normalean, zinemara bazoaz edo liburu bat hartzen baduzu, ebaditu egin nahi duzu. Errutinaz betetako elementu batek ez du parada ematen arte obra bat sortzeko. Isaac Rosa idazleak lan-munduaren inguruko liburu bat idatzi zuen, ‘La mano invisible’. Irakurtzen duzunean konturatzen zara pasarteak errutinaz beteta daudela, ez dela ezer pasatzen. Narratibaren ikuspuntutik planteatzen badugu, lanean gauza asko gertatzen dira, baina film baten hizkuntza hartzen badugu, gertatu-gertatu ez da ezer gertatzen. Gauzak gertatzen dira etxera zoazenean eta zure bikoteari esaten diozunean zure nagusia kabroi bat dela. Lan munduan ekintzak bultzatzeko eremua oso txikia da.

“Detrás de la frase ‘al menos tienes trabajo’ se quiere imponer un límite, hasta dónde puedes luchar. Te hace ser consciente de que hay un límite y de quién lo pone. Se utiliza como herramienta para desempoderar, para hacerte sentir que eres una privilegiada. No estoy en contra del trabajo, pero sí del modo en que trabajamos. Trabajar hay que trabajar, pero no tenemos por qué aceptar este modo de hacerlo” .


Liburuan hainbat mito apurtzen saiatu zara. Adibidez, aukera berdintasunarena.
Igoera sozial horretatik kezkatzen nauena da ez dugula kuestionatzen zertarako izan nahi dugun aukera berdintasun hori. Berdin zait banku baten arduraduna nagusiaren alaba den –Ana Patricia Botín, adibidez– edo auzo marjinal batetik etorri den norbait, istorio oso kementsua kontatuko didana, ‘American Dream’ edo Amets Amerikarraren tankerakoa. Kezkatzen nauena da zer egingo duten bankuko jabeak diren neurrian.
Irlandan bizi nintzenean, prentsa anglosaxoi ‘progrea’, –The Guardian, esaterako–, oso enfokatuta zegoen aukera berdintasun horretara. Ikerketa batek ondorioztatu zuen langile-auzoetako umeek futbolariak edo abeslariak izan nahi zutela, ez zutelako beste erreferente famaturik. Hau da, Londreseko auzo txiro edo ghettoetatik ez ziren zientzialari eta bankuko nagusi ezagunak ateratzen. BBCk ere dokumentalak egiten zituen, oso kezkatuta zeuden gaiarekin. Agintariak erreferente falta horregatik zeuden kezkatuta, baina niri ez zait garrantzitsuena iruditzen. Ez zen diskutitzen pertsona horiek zein funtzio izango duten. Familia bat desjabetzen badu, niri berdin zait zein den bankuko arduradunaren jatorria.
Produktibitatearekin gauza bera gertatzen da. Produktiboak izan behar dugu, baina zertarako? Zer eta zertarako produzitzen den ez da auzitan jartzen. Kontzeptu hau norberaren bizitzan ere barneratu dugu. Beti eman beharra dago gehiago. Gimnasiora goaz bizkortu eta lanean gehiago eman ahal izateko. Eta hau ona dela pentsatzen dugu. Produktiboa izateko gauzak egin eta ondo sentitzen zarenean, asimilazio baten baitan sartzen zara, zure helburu bakarra enpresari gehiago ematea da.
Kolektibo izaera ahultzen ari gara norbanakoaren mesedetan?
Autonomoa banaiz, hau da, enpresa ni banaiz, dena emango diot ‘enpresari’, nire auto-errealizaziorako ona delako. Autonomo bati galdetzen badiozu, beti erantzungo dizu: ‘soldatapeko langilea banintz gehiago irabaziko nuke’. Baina, ‘bere’ proiektua da, eta hori ‘nitasun’ baten baitan kokatu behar da. ‘Ni’-aren inguruko proiektuak ugaltzen doaz: maratoi bat korritzea, enpresa bat sortzea... ‘Nitasunean’ kokatutako eredu batean demokraziak ez du parada handirik, kolektiboki ahultzen zarelako.
Demagun Euskal Herrian elikadura subiranotasunaren alde egiten dela, bertan ekoiztuko dela erabakitzen dela. Igogailu sozialaren perspektibatik, ordea, ikasketak baliatu egin behar dira. Gazteok oso txertatuta dugu hau. Esaterako, esan honakoa gazte bati: ‘etxe bat eta diru-sarrera finko batzuk emango dizkizugu landa eremu hau lantzen baldin baduzu’. Unibertsitate ikasketak dituen gazte horrek baietz esango luke? Askok ezetz esango lukete. Izan ere, oraindik txertatuta daukagu ikasi genuen hori lan munduan baliatu behar dugula, bestela gizartea ez dela zuzena izan eurekin. Askok nekazaritza lan hori degradazio moduko bat bezala hartuko lukete.
Lana gora, lana behera. Zertarako egiten dugu lana?
Ez nago lanaren aurka, bai, ordea, lana egiten dugun eraren aurka. Lana egin egin behar da, baina ez dugu zertan onartu behar lana egiteko modu hau. Liburuarekin auzitan jarri nahi izan dut ‘hau lana da eta hau ez’ esaten duen sistema hau, lana izan arren ‘hau lana ez dela’ esaten duten horiek. Edo, besterik, gauza askori lana zergatik deitzen diogun auzitan jarri nahi izan dut. Adibide bat jartzearren, agureei timo baten bidez aseguruak saltzen ibiltzea. Badakit formalki lana dela lan-merkatuan, baina hau ez zait zuzena iruditzen definitzeko lana zer den. Jeneralean lan egiten dugu gizartea transformatzeko, baina botere batzuek lana zer den eta zer ez den definitzen duten neurrian, gizartea ezin da eraldatu nahi dugun eran.

“La derecha gobierna sin complejos. La izquierda, en cambio, no para de buscar datos y argumentos para justificar cualquier cosa. Hay que cambiar el chip. ¿Qué pasaría, por ejemplo, si para solucionar el tema de la vivienda la izquierda impusiera un impuesto del 80% a las herencias? La derecha diría barbaridades. ¿Y luego, qué? Pues nada. Ese tipo de medidas habría que imponerlas sin complejos, sin dar muchas explicaciones, como hace la derecha. Hay que pasar a la ofensiva. Tal vez el mensaje no debería ser ‘queremos un salario mínimo’, sino ‘queremos que vosotros, los millonarios, sufráis’. Sin complejos”.


Zein alternatiba daude espiral horretatik ateratzeko? Bermeen Errenta Unibertsala bezalako tresna bat egokia izan liteke?
Beno, Silicon Valley-tik ere promozionatu dituzte horrelako ekimenak... Kontua ez da gutxieneko diru-sarrera bat ezartzea, baizik eta nork eta zein helbururekin egiten duen. Sillicon Valley-tik proposatzen badute, helburua argi dago, eurei ez molestatzea. Hau da, gutxieneko errenta batekin jendea ez da matxinatuko, gutxieneko diru-sarrera batzuk dituelako, eta, bitartean, nagusiek izugarrizko dirutzak pilatzen jarraituko dute.
Europako ikuspuntu batetik eskubideen gaia ere sartuko genuke eztabaidan. Antonio Escohotado filosofoak esaten zuen, eta arrazoia dauka, eskubideen alorretik aztertu arren, anestesiatzaile bat izan daitekeela. Escohotadok esaten duen bezala, “Netflix, porroak eta gutxieneko errenta”. Horrela, gazteek ez dute ezer egingo. Netflix-ekin aisialdia dute, dirua izango dute janaria erosteko eta drogak ebaditzeko. Eta, horrela, gizartean ez da ezer gertatuko.
Bestalde, noski, egia da zenbait egoeratan alternatiba bat izan daitekeela. Tratu txarrak jasaten dituen emakume batek etxetik joateko aukera izango luke, eta hau eskubideen alorrean txertatuko genuke. Anestesiaren eta eskubideen arteko oreka bat bilatu beharko litzateke.
ELA milaka langileren lan eta bizi baldintzak negoziatzen dituen sindikatua da. Askotan hitzarmen bat ona edo txarra den baloratzeko soldata igoerari erreparatzen diogu. Egia da 900 euro irabaztetik 1.300 euro irabaztera tarte handia dagoela bere bizi baldintzetan. Baina lana ez da soldata bakarrik...
Ohiko adibide bat. Hitzarmen bat. Soldata hilean 100 euro igotzen dizkizute, eta ondo dago. Baina zer gertatzen da lanpostuan haurtzaindegia izango bagenu? Bakoitzari soldata 100 euro igotzea baina askoz gehiago suposatuko luke. Askotan beste erremediorik egon ez delako, hitzarmenak soldata igoeretan zentratu dira. Non kokatu langileon bizi-baldintzak hobetzen dituzten neurri horiek? Zenbait kasutan dirua baino garrantzitsuagoa izan daitezke zenbait eskubide, jakinda horrela dirua aurrezten duzula. Izan ere, bestela zure seme-alaba senide bati edo haurtzaindegi batean utzi beharko duzu.
Orain emakume gehiago daude lan munduan, eta argi dago zaintza lanek langileak beharko dituztela datozen urteetan. Langile hauek zeintzuk izango dira? Nondik etorriko dira? Zein behar izango dituzte? Gipuzkoako Erresidentzietako gatazkan oso argi ikusten da. Zentzu honetan, funtsezkoa da zerbitzu publikoak lan-baldintzen eztabaidaren erdigunean sartzea. Izan ere, zerbitzu publikoen erabiltzaile nagusiak sektore ahulenak dira, eta, bereziki, emakumeak. Donostian garraio publikoaren autobusak hartzen badituzu, erabiltzaileen %80 emakumeak dira, batez ere nagusiak, euren zaintzaile edo alabarekin doazenak.
Askotan, “ezker” eta “eskuin” eztabaida aberastasunaren banaketa hutsean zentratu da. Hemen sindikatuok autokritika egin beharko genuke? Izan ere, alienazioaz, lanaren zergatiaz eta abar gutxi eztabaidatzen dugu.
Eztabaida ez da bakarrik aberastasuna nola banatzen den, nola sortzen den baizik. Gezur asko esaten dira, baina behin eta berriz errepikatzen direnez badirudi balio dutela. ‘Turismoak aberastasuna sortzen du’; ‘Mehatza honek aberastasuna sortzen du’... Denak sortzen du aberastasuna, baina errealitatea da nik gero eta diru gutxiago dudala. Ardatza aberastasunaren sorreran jarriko nuke, banaketan baino.
Boterean dagoenean eskuinak konplexurik gabe agintzen du. Ezkerrak, ordea, edozein gauza justifikatzeko mota guztietako datuak eta argudioak bilatzen ditu. Etxebizitzaren gaia, adibidez. Zer gertatuko litzateke herentziek %80eko zerga izango balute? Eskuinak izugarrizko gauzak esango lituzke, eta zer? Ezkerrak horrelako neurriak konplexurik gabe ezarri beharko lituzke, eskuinak egiten duen bezala, azalpen askorik eman gabe.
Txipa aldatu beharra dago. Podemoseko hainbat ordezkari ezagutzen ditut, eta beti gauza bera esaten diet. Aberatsen aurka joango zirela zirudienean emaitza hobeak lortzen zituzten. Ofentsibara pasa behar da. Agian mezua ez litzateke izan behar ‘gutxieneko soldata bat nahi dugu’, baizik eta ‘zuek sufritzea nahi dugu’. Horrela, gordin, konplexurik gabe.

“Siempre se usa es el mismo argumento. ‘Los ricos se irán’. ¡Si ya se van! ‘Se llevarán el dinero a Suiza’ ¡Si ya se lo llevan! Los empresarios españoles no son muy internacionalistas, no son las personas más listas del mundo, y con estos temas enseguida se ponen nerviosos. No deberíamos tener mucho miedo. Quien tiene una PYME en España no se va a llevar el dinero fuera, porque no sabe. Tienen su pequeño cortijo, porque hacen tratos con éste o aquél concejal, pero no son cerebros muy lúcidos, no se irán a ninguna parte. No saben inglés, no saben gran cosa... Cualquier estudiante de universidad tiene un nivel de estudios superior. A mi no me dan ningún miedo. Tal vez si montaran una fuerza parapolicial pues si, pero a nivel de conocimiento, ninguno”.


Nola gauzatu dezakegu helburu hori?
Esaten ari naizenaren aurka beti argudio bera erabiltzen da: ‘aberatsak joan egingo dira’; dirudunak joan egiten dira. ‘Dirua Suitzara eramango dute’; dirua Suitzara eramaten ari dira. Espainiako enpresaburuak ez dira oso internazionalistak, ez dira munduko pertsonarik argienak, eta gai hauekin segituan urduritzen dira. PSOE-Podemos gobernu akordioa sinatu zenean bost minutu baina gutxiago behar izan zituen CEOE patronaleko arduradun Antonio Garamendik gobernu berriaren esanetara zegoela adierazteko.
Ez genuke beldurtzeko arrazoi handirik izan behar. Espainian Enpresa Txiki Ertain bat duenak ez du dirua kanpora eramango, ez dakielako. Beren kortijo txikia dute, honako edo halako zinegotzirekin tratuak dituztelako, baina ez dira maila handiko buruak, ez dira inora joango. Ez dakite ingelesa, ezer gutxi dakite... Unibertsitate irakasle bati irakurri nion bere ikasleek Espainiako enpresa-buruak baina askoz ikasketa maila altuagoa dutela. Ni, behintzat, ez naiz beldur. Beno, indar para-polizial bat antolatuko balute agian bai, baina bestela, jakintza aldetik ez... (barreak).