Guraso bakarreko familietako seme-alaben diskriminazioarekin amaitzeko bidean

ELAk guraso bakarreko familiei amatasun-baimenagatik 24 aste aitortzen dizkien epaia irabazi du, hau da, amaren 16 asteak eta beste gurasoaren baimeneko 8 aste gehigarriak, nahiz eta beste gurasorik ez egon. Auzitegiaren epaia adingabearen beharrezko babesean oinarritzen da.

Zuriñe Quintana ELAko abokatua da. 2019ko ekainean alaba bat izan zuen, guraso bakarreko familia bat osatuz. Amatasun-baimena hartu ondoren (gaur egun honela esaten zaio: adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko baimena), Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (INSS) beste gurasoaren 8 asteko baimena eskatu zion, eta ukatu egin zioten.
Urrian Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Zuriñe Quintanaren errekurtsoa onetsi zuen; eta beraz, alabaren jaiotzagatik eta zaintzagatik 8 aste gehiagoko prestaziorako eskubidea aitortu zion, eta INSS eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia aitorpen hori onartzera eta dagokion prestazioa ordaintzera kondenatu zituen.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia adingabearen babesean oinarrituta dago; izan ere, kasu honetako adingabeari (guraso bakarreko familiakoa) ematen zaizkion arreta, zaintza eta garapena nabarmen murritzagoak izango lirateke, bi gurasoko familia-ereduaren baitan hazitako adingabeei ematen zaiena baino. 2019an bi gurasoko familietako adingabeek beren gurasoen zaintza 24 astez (16+8 aste) hartzeko eskubidea zuten bitartean, guraso bakarreko familietakoek guraso bakarraren zaintza (16 aste) hartzeko eskubidea zuten.
Epaian azpimarratu denez, amatasuna babesteko arauak interpretatzerakoan, guraso zaintzaile bakarrarekin edo guraso biekin familia-nukleoan integratzen den adingabearen interes gorenaren printzipio orokorra hartu behar da aintzat, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenean ezarritakoaren arabera. Gainera, epaiaren arabera, diskriminaziorik ezaren aterki orokorraren ikuspegitik, eskatzaileari nahi duen moduko prestazioa ukatzen bazaio, urratu egiten da Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioak aitortzen duen berdintasun-eskubidea.
Pozik eta haserre, aldi berean
“Ama eta abokatua naizen aldetik, pozik nago epaiarekin, azkenean guraso bakarreko familietako seme-alabek jasan duten diskriminazioa amaitutzat jo delako. Baina haserre nago, Espainiako Fiskaltzak helegitea jarri duelako. Eta, errekurtso horrek aurrera egiten badu, nire alabak eta guraso bakarreko familietako gainerako haurrek diskriminazio hori jasango dute berriro“. Izan ere, azken finean, Zuriñek azpimarratu duenez, ez da ohikoa Fiskaltzak epai baten aurkako helegitea aurkeztea. Eta are harrigarriagoa da, epaiak genero-ikuspegi argia duelako, gizartearen iruditeria kolektiboa eraldatzeko ahalmena izan lezakeena, eta adingabeak zaindua izateko duen eskubidea lehentasunezkoa delako.

 

Hacia una jurisprudencia con perspectiva de género

Jone Bengoetxea, del Area de Igualdad de ELA, destaca que esta sentencia presenta una lectura de género clara ya que la inmensa mayoría de las familias monoparentales están encabezadas por mujeres. “A pesar de haber sido recurrida por el ministerio fiscal, lo que nos parece una barbaridad, es un paso importante hacia la creación de una nueva jurisprudencia con perspectiva de género o feminista”. Ser una mujer, hoy por hoy, supone un factor de vulnerabilidad social y económica ya que son las mujeres las que presentan los peores datos socio económicos y laborales de un mercado de trabajo basado en la división sexual del trabajo y en un reparto desigual de los cuidados.
Bengoetxea ha insistido en la necesidad de comenzar a cambiar el modelo de protección social de un sistema enfocado únicamente en el derecho de conciliación de la persona cuidadora, hacia un sistema que garantice también a la persona dependiente el derecho a ser cuidado o cuidada. Esta sentencia también supone ampliar el foco de la protección social de un único modelo de familia nuclear hacia una concepción más amplia de modelos familiares y la consecuente transformación de imaginarios sociales.