Lakuntza: “Jende xehearen arazoak agenda politikoan agertu behar dira”

“Queríamos romper el silencio y lo hemos logrado. El silencio que existe sobre nuestros problemas, los de la gente corriente. Pasar a la ofensiva. Una nueva oportunidad de unir diferentes luchas que se han avivado los últimos años: la lucha feminista, la de las pensionistas, la del cambio climático o la lucha sindical en muchas empresas y sectores. Son todas una única lucha”. “La huelga es política porque es social, sindical, feminista, antirracista, antifascista, ecologista... La huelga es todo eso y más, pero, sobre todo, la huelga es necesaria”. “Nos han acusado de romper la unidad del movimiento de pensionistas. ¿Quién la rompe? ¿Los que hemos decidido continuar con las movilizaciones o los que han decidido parar, quedarse quietos? La unidad no puede tener como punto de encuentro la inacción”. “La huelga nos da una oportunidad para colocar nuestras reivindicaciones, para poner nuestros problemas y las condiciones de vida en el centro. Nos da aire, ilusión y nos hace protagonistas a las y los miles de huelguistas que hoy tomamos las calles y plazas de Euskal Herria”. “El Lehendakari no dice la verdad cuando afirma que su gobierno no puede hacer nada ante las reivindicaciones de esta huelga. Su gobierno puede complementar las pensiones, su gobierno puede mejorar las condiciones de miles de trabajadores y trabajadoras de la administración y de las cientos de subcontratas. Es el principal empleador del país. ¡Que no nos tomen el pelo! Pueden, pero no quieren”. “El papel de la izquierda no puede limitarse a maquillar presupuestos antisociales. La izquierda debe tener una alternativa a las políticas que se hacen hoy y tiene que hacer suyas las reivindicaciones de la huelga; no relativizarlas, sino defenderlas”. “Y mañana, ¿qué? Seguiremos aún con más fuerza. La gran huelga y movilización de hoy no es la meta sino el punto de partida”.

Enpresak hustu eta kaleak bete. Hori zen urtarrilaren 30eko greba orokorra deitu zuten sindikatu eta eragile sozialen helburua, eta bete zen. Izan ere, Urtarrilaren 30eko greba orokorrak eragin zabala izan zuen Hego Euskal Herrian. Lanuztea oso handia izan zen Bizkaian eta Gipuzkoan, baita Arabako eta Nafarroako zenbait eskualdetan ere. Goizean goiz esan zitekeen industrian greba oso handia zela, eta orduak igaro ahala egiaztatu zen hezkuntzak, zerbitzu publikoek oro har eta merkataritza sektoreko zati handi batek ere grebarekin bat egin zutela. Baina lanuztea handia izan bazen, are handiagoak izan ziren eguerdian eta arratsean EAEko eta Nafarroako hiriburuetan nahiz herri askotan deitutako mobilizazioak. Dozenaka mila lagunek kaleak hartu zituzten “lan, pentsio eta bizitza duinak” eskatzeko. Mezu ozen eta argia zuzendu zieten EAEko, Nafarroako eta Espainiako gobernuei; hauek jendearen eskaria entzun egin beharko dute, nahi eta nahi ez, izan ere, ELAko idazkari nagusiak esan zuen legez, “gaurkoa ez da helmuga, abiapuntua baizik. Indartuta gaude, eta borroka ezberdinak elikatzen eta hauspotzen jarraituko dugu”.

Jendeak kalea hartu zuen
Ez zegoen eguerdian hiriburu eta herrietan deitutako mobilizazio ezberdinek izan zuten jarraipen izugarria ikusi besterik helburuak bete direla jabetzeko. Milaka eta milaka izan ziren pentsio, lan-baldintza eta bizitza duinak aldarrikatzeko kalera atera ziren pertsonak.
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Bilboko manifestazioaren amaieran antolatu zen ekitaldian hartu zuen parte. Lakuntzak greba deialdi honek gizartean jaso zuen babes izugarria nabarmendu zuen, eta bertan parte hartzen ari ziren pertsona eta eragile guztiak aitortu nahi izan zituen. “Gure indarra kalean dago. Soilik kaletik eta mobilizatuz irekiko ditugu gizarte justuago bat lortzeko behar ditugun aukerak. Hau esna dagoen herri bat, gizarte justuago baten protagonista izan nahi duen jendea duena. Grebalari guztiei eskerrak eman nahi dizkiet; noski, ahaztu gabe greba egin ezin duten horiei, pentsionisten mugimendua bezala. Borroka eredu bat dira”.
Lakuntzak mezu oso argia bidali nahi izan zien EAEko eta Nafarroako Gobernuen arduradun gorenei: Iñigo Urkullu eta Maria Chivite. “Jende arruntak bere arazoak ditu. Eta arazo horiek izena dute: nahikoak ez diren pentsioak, prekaritatea, soldata arrakala, etxebizitza... Arazo guzti horiek ezin dute agenda politikotik kanpo egon. Horretarako herri honi begiratu behar diote, hemen gaudenei entzun eta aldarrikapen ezberdinak aintzat hartu. Beste politika eta eredu soziala behar dugu. Bana jendeari soilik patronalaren betaurrekoekin begiratzen badiozu, gertatzen da gertatzen dena”. Idazkari nagusia ez zen ahaztu Espainiako gobernuaz. “Ez da nahikoa musikarekin, letra behar dugu. Ezinbestekoa da bertan behera uztea lan eta eta pentsio erreformak”.

Azkenik, azpimarratu nahi izan zuen grebaren arrakasta ez zela helmuga bat, abiapuntu bat baizik. “Bihar jarraituko dugu, baina indartsuago. Bihar pentsio publikoekin tematzen jarraituko dugu, prekaritatearen aurka borrokan, enpresaz enpresa, sektorez sektore. Gaur kalera atera den jendea herri honek duen onena da, eta gaur berriz ere erakutsi dute”.