Pertsonen bizitza kolokan jartzen duen ustelkeria

Erreportajea Mirari Ullibarri
Ahoztar Zelaietak ‘Zaldibar. Zona cero’ liburuan politikari eta enpresari garrantzitsu batzuen inplikazioa eta batzuek eskuak garbitzeko duten erraztasuna salatzen du

Hamalau hilabete geroago, Zaldibarreko zabortegiaren gertakariari geroz eta kirats gehiago dario. 2020ko otsailaren 6a euskal herritarron memorian grabatuta geratuko den data da. Batetik, bi langileen bizitza eramango duen gertakari lazgarria izateagatik, bestetik, hondamendiaren kudeaketa traketzagatik eta bukatzeko, kudeaketaren inguruko irregulartasun zein azpijokoengatik.
Ahoztar Zelaietak, kazetari eta ikertzaileak, idatzitako Zaldibar. Zona cero (2021) liburuan gertakariaren inguruko zenbait datu eta izen seinalatzen dira, askotan kazetari generalistak ekiditzen dituzten horietakoak hain zuzen ere. Kazetariak zenbait politikari eta enpresari garrantzitsuen inplikazioa ez ezik batzuek eskuak garbitzeko duten erreztasuna ere azaleratzen du.
Zabortegia pitzatu eta amildu bezain laister Eusko Jaurlaritzak Verter Recycling 2002 S.L. enpresaren izena mahai gainean jarri zuen, kontuan izan gabe administrazio publikoak zituen ardurak ezta ordezkari nagusien binkulazioak ere. Bazirudien hondakinen kudeaketan zegoen erantzunkizun bakarra eskuhartze pribatuetan zegoela, nahiz eta, Jaurlaritza zabortegiaren egoeraren berri izan; azken batean, 2017an topografoek Eusko Jaurlaritzarentzako egindako txostenean “desplazamendu horizontal esanguratsua”-k zeudela azaleratu zuten eta 2018an Ingurumen Bigilantzia Programan desplazamendu horizontalaren abiaduraren azkartze bat seinalatu zen (Eizagirre. E, 2020, Argia) https://www.argia.eus/albistea/jaurlaritzak-bazekien-topografoek-mugimendua-detektatu-zutela-2017tik.
Hala eta guztiz ere, jarri dezagun begirada Verter Recycling enpresan. Ahoztar Zelaietak liburuan azaltzen duen bezala, José Ignacio Barinaga, El Conde de Eibar deiturikoa, zabortegiaren jabea zen, otsailaren 6an, hondamendia gertatu eta orduetara zabortegira hurbildu zen, langile soila zela azalduz. Baina nor da José Ignacio Barinaga?

En su libro, Zelaieta desvela la vinculación del Gobierno Vasco con la tragedia de Zaldibar y su habilidad para sustraerse a las responsabilidades, la iniciativa existente para analizar los fraudes y el escaso dinero público, la pérdida ecológica irreparable que dejará el suceso, la gestión torpe y tardía del conflicto y, finalmente pero no menos importante, la dignidad mostrada por los ciudadanos y ciudadanas de la zona ante la catástrofe.


‘El Conde de Eibar’, tokiko kazikea
José Ignacio Barinaga Eibarreko enpresaria izan ez ezik Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko arduradunaren, Iñaki Arriolaren, laguna ere bada. Ahoztar Zelaietak honakoa dio Barinagaren inguruan: “Tokiko kazikea da eta boterearekin zituen bezero harremanak baliatu zituen negozio onak egiteko. Zaldibarren kasuan, Javier Sanchezen bidez egin zuen, zeinak, Verterren akziodun taldeetako bat ordezkatzeaz gain, Arriolaren idazkari izan zen 12 urtez, eta ondoren PSOE-PSEren udal-antolaketaren arduradun Eibarren“, (Txalaparta argitaletxea, 2020).
Binkulazioekin jarraitzearren, Zelaietak beste izen askoren artean Ernesto Martínez de Cabredorena azpimarratzen du, URA Euskal Agentziako (hondamendiaren jarraipen teknikoa egiten dagoen agentzia) zuzendari nagusia. Kazetariak azaldu bezala, Arriolak Martinez de Cabredo aupatu zuen gaur egungo postura.
Hitz gutxitan, Ahoztar Zelaietak bere liburuaren bitartez, iruzur publikoa eta txantxulloekin binkulatuta dauden izen asko aipatzen ditu, lerro hauetan sartzen ez direnak. Hala eta guztiz ere, azpimarratu beharreko gai batzuk daude: Eusko Jaurlaritzaren binkulazioa eta erantzunkizunei ihes egiteko duen abilezia, iruzurrak aztertzeko dagoen iniziatiba eta diru publiko eskasa, gertakariak utziko duen galera ekologiko konponezina, gatazkaren kudeaketa baldarra zein berandutua, eta bukatzeko nola ez, hondamendiaren aurrean herritarrek izan zuten eta aurkeztu duten duintasuna.