“Intsumisioa izan da erreferentzia handia ondorengo borrokamoldeak definitzerakoan”

JUAN KRUZ LAKASTA, intsumisoa

“Intsumisioaren sorreran, Nafarroak badu berezitasun bat, frankismo garaietatik zetozen langileen borrokak, Bardeetako poligonoen aurkako mugimendua, irrati libreak, gaztetxeak… Berunezko garai haietan, euskal politikagintzaren periferian oso mugimendu indartsu eta irudimentsua sortu zen, ez-bortitza baina are gehiago, alaitsua eta dibertigarria. Hala ere, gure desobedientzia zibila ez zen bortitza, baina kriston jipoiak jaso genituen polizien partetik...”

 

“El nacimiento del movimiento insumiso en Navarra es heredero de las luchas laborales de tiempos del franquismo, del movimiento contra el Polígono de las Bardenas, las radios libres, los gaztetxes...”


“Gero, behin espetxean sartuta (gutako batzuek bikotea eta lana geneuzkan eta arriskuan jartzen genituen), gartzela bera eskola politikoa bihurtu zen. Gazte nahiko anitzak ginen: HBkoak batzuk, anarkistak, oinarrizko kristauak, EA eta IU-koak ere bai, gaztetxeroak… Baina erabaki guztiak aho batez hartzea lortu genuen eztabaida asko egin ondoren, baina denok batera. Hori zen gure mugimenduaren indar handienetariko bat”.
“Egia da 2001ko garaipena ez genuela ospatu merezi zuen moduan, baina bidea bera garaipen bat izan zen. Azken finean, intsumisioa erreferentzia handi izan da ondorengo borrokamoldeak definitzerakoan. Hori bai, garaipenak, partzialak badira ere, ospatu behar dira”.