Bizi bizirik
2009. urteko ekaina. Hilabete luzeetako hausnarketa eta antolakuntza prozesu baten ostean, hainbat lagunek, larrialdi klimatikoaz kezkatuta, Bizi mugimendua sortzea erabaki zuten. Garai hartan 20 kide inguru ziren. Batzuk Demokrazia Euskal Herriarentzat –Demoak– mugimendutik zetozen, beste batzuk Manu Robles-Arangiz Fundazioak Baionako egoitzan ematen zituen formazio saioen baitan engaiatu ziren prozesura, baina guztiek argi zuten ezinbestekoa zela gai honen inguruan Ipar Euskal Herrian zegoen hutsunea betetzea.
Dagoeneko hamar urte igaro dira Bizi-ren sorreratik. Ibilbide oparoa izan du hamarkada honetan, eta Ipar Euskal Herrian ondo errotutako eragilea bilakatu da. Egun 600 kidetik gora ditu Bizik, eta sasoi betean dago. Klima aldaketaren eta justizia sozialaren inguruko ezinbesteko erreferentzia bilakatu da, bai Euskal Herrian eta bai inguruko beste hainbat herrialdetan ere.
Fabien Colombet, Magali Lartigue, Magali Etcheverria, Xabier Harlouchet, Elise Dilet, Barth Camedescasse, Iban Grossier, Jon Palais, Eva Sallaberry, Txetx Etcheverry, Anaiz Aguirre-Olhagaray eta Eki Solorzano Bizi-ren kideak dira. Batzuk –Iban, Elise, Barth, Jon, Magali Lartigue eta Txetx– sorreran egon ziren; beste batzuk –Eva, Magali Etcheverria, Maia, Eki, Fabien eta Anaiz– berriki hasi dira bertan militatzen. Guztiak Bizi-ren egoitzan elkartu dira Alda-rekin herri mugimendu honen iraganaz, orainaldiaz eta geroaz mintzatzeko.
Bizi es una organización que tiene como objetivo la soberanía de Euskal Herria y que ha conseguido aunar en un mismo movimiento a personas abertzales y no abertzales que luchan por un objetivo común: la lucha contra el cambio climático y en favor la justicia social. Ése es uno de sus grandes méritos y una de sus virtudes.
Erronka klimatikoa eta justizia soziala, txanpon beraren bi aurpegiak
Bizi-ren sorrera eta hilabete gutxira, 2009ko abenduan, Nazio Batuen Erakundearen Klima Aldaketari buruzko goi-gailurra egitekoa zen Kopenhagen (Danimarka), mundu osoko mugimendu ekologistak gorriz azpimarratua zuen hitzordua; zita horrek berebiziko garrantzia izan zuen Bizi-ren hastapenetan. Baina Bizi bere sorreratik ekologiarekin lotutako mugimendu bat baina askoz gehiago izan da. Erronka klimatikoa eta justizia soziala hertsiki lotuak egon dira Bizi-rentzat.
Horren adibide, bere lehen ekintza dugu. Ondo oroitzen dute beteranoenek egun hori. “Garai hartako presidente Nicolas Sarcozyk igandeetan lan egiteko baimena orokortu zuen, Parlamentuan gaia eztabaida betean zegoen. Lehen ekintza Angelun egin genuen, hondartzan. ‘Frantziako Esplotatzaileen Mugimenduko’ kide gisan agertu ginen, dotore jantzita. Gure aldarria honakoa zen: ‘Bai igandeko lanari!’. ‘Igandetan ere, gure mesedetan’ edo ‘Denak supermerkatura, nehor bronzatzera’ oihukatzen genuen. Hondartzan ziren lagunek harridura aurpegiarekin begiratzen gintuzten...”
Hurrengo ekintza, Bizi-ren bigarrena, larrialdi klimatikoaren erregistroaren baitan kokatu zen. Hainbat ekintzaile Miarritzeko Birjinaren Arrokara igo ziren eta urpekaritzan aritzeko tubarekin eta uretako betaurrekoekin hornitu zituzten Birjinaren eta Jesus haurraren estatua. “Klima aldaketak hainbat ondorio ditu, eta horietako bat itsas mailaren igoera da. Euskal kostaldeak ozeanoaren uholde eta jasaten ahal lituzkeen ondorioez ohartarazi nahi izan genuen ekintza horren bidez”.
Lehen ekintza horiek, hamar urte hauetan egin diren gainontzekoak bezala, argi uzten dute Bizi-rentzat erronka klimatikoa eta justizia soziala elkar lotuta daudela. Ekimen honen sorreran egon ziren lagunek aipatzen dutenez, garai hartan jende anitzek ez zuen askotan lotura hori ikusten. Bizi-n, ordea, bestelako ikuspuntua zuten.
“Ekologiako gaietan sentsibilizatuta zegoen jende batek gero ez zuen parte hartzen gai sozialetan. Ez zituzten bi arloak nahasten. Adibidez, Bizi-ren hastapenetan erretreta 62 urtetara luzatzeko proposamenaren aurkako borrokan murgildu ginen. Hainbat kidek ez zuten horrela ikusten, honakoa argudiatuz: ‘hau politika da, ni ingurumena babesteko etorria naiz’. Baina guk argi genuen dena hertsiki lotua dela. Ekologiaren eta klimaren krisiak eredu ekonomiko baten ondorio dira, ezin dira bata bestearengandik bereizi. Egungo ekonomia modeloak beti irabazi gehiago metatzea bilatzen du, beti produktu gehiago saltzea. Eredu horrek, hain justu, izugarrizko presioa egiten dio planetari, bere biziraupena arriskuan jarriz”.
Bizi nació como una respuesta ante la emergencia climática que sufrimos, pero sus acciones y su lucha siempre han ido más allá. La justicia social y el cambio climático son dos caras de la misma moneda. No se pueden explicar los porqués del cambio climático sin analizar este modelo económico basado en la explotación de la tierra y de la naturaleza.
Kopenhageko goi-bileraren bultzada eta porrota
Bizi sortu eta hilabete gutxira Danimarkan Nazio Batuen Erakundearen Klima Aldaketari buruzko goi-gailurra egin zen. Mundu mailako ekimen hori hartzen ari zen oihartzuna zela-eta baikortasunez ikusten zuten hitzordua. Trena hartu eta Bizi-ko 21 kide Kopenhagen-era joan ziren. Oraindik ere gogoan dituzte bidai horren gora-beherak eta hamaika istorioak. Nazioarteko elkarte ezberdinekin sareak eratzeko baliatu zuten goi-gailurra, besteak beste.
Kopenhageko gailurra porrota izan zen klima aldaketaren aurkako borrokaren ikuspuntutik, denborak argi utzi duenez bertan adostu ziren neurriak ez zirelako balekoak arazo larri honi aurre egiteko. Baina, Bizi-rentzat, Kopenhageko hitzorduak garrantzia handia izan zuela aitortzen dute bertako kideek. “Asko ikasi genuen. Arazo global bati erantzun lokalak ematearen garrantziaz jabetu ginen. Ekintza txikiekin oihartzun handia lortu zitekeela ikasi genuen. Goi-gailurra porrota izan zen, baina Bizi-ren proiektua indartuta atera zen”.
Globaletik lokalera
Kopenhageko porrotak goi-bilera horren inguruan sortutako mugimendu askoren desagerpena ekarri zuen, eta, orokorrean, mugimendu ekologistaren desmobilizazio fase bat. Hori, ordea, ez zen Bizi-n gertatu. Urtez urte militante kopurua handitzen joan da. Garai hartan ekimenean buru-belarri murgilduta zeuden kideek argi dute gakoa globaletik lokalerako trantsizioa arrakastaz egin izana izan dela.
“Jende askok uste zuen Kopenhagen klima salbatuko zuen akordioak lortuko zirela, eta hori horrela izan ez zenez etsipena zabaldu zen askoren artean. Bizi-n, ez. Gurea lurraldean finkatutako mugimendua da, eta horrek aukera ematen du uholde orokorretik ihes egiteko. Gainera, gure funtzionamendu eta antolaketa bereziak oso ongi ibiltzen dira gure lurraldean. Arrakasta izan zuten tokiko hainbat ekimen emankor egin genituen: Chronobus lehen autobus linea defenditzeko mobilizazioa; hautetsiak eta herritarrak interpelatzen dituen eta elkargoan txirrindulari ematen zaion tokiaren inguruko lanaren arrakasta; banketxeen gaia mahai gainean jarri genuen arrakasta handiz, sozialki eta ekologikoki arduragabeak diren inbertsioak miran hartuz...”
Son muchos los factores que explican que durante estos años se hayan sumado cientos de jóvenes a este movimiento: la utilización del humor como forma de protesta; una estrategia muy determinada de no violencia y el uso exclusivo de métodos de desobediencia civil; una agenda reivindicativa de alternativas locales viables; una forma de participación y militancia muy enraizada en Iparralde…
Umorea eta indarkeria eza ardatz
Lortutako arrakastek Bizi-ren proiektuaren sendotzea eragin zuten. Baina baziren Bizi-ren arrakasta eta zabalkundea ulertzeko beste faktore batzuk; esaterako, ekintzak egiteko moldea. Bi izan dira hastapenetatik egindako jardun guztien ezaugarriak: umorea eta indarkeria eza.
“Bizi 2009an sortu zen, eta sasoi hartan oraindik ere Euskal Herrian borroka armatua indarrean zegoen. Jende anitzen irudipenean euskaldunak eta bortxa lotuak zeuden. Gure bortizkeriarik gabeko estrategia determinatua oso garrantzitsua izan zen, erakutsi genuelako gure ekintzak soilik bortxarik gabeko desobedientzia zibileko estrategiekin lotuak zeudela. Bestalde, ekintza ezberdinetan umorea erabili izanak ere lagundu digu jende asko erakartzen. Umorea protesta moldeetan sartzeak jende askoren atxikimendua eragin du”.
Hamar urtetan hamaika ekintza egin ditu Bizi-k. Baina protesta egiteaz gain, proposatu ere egin dute. Eva, Magali Etcheverria, Maia, Eki, Fabien eta Anaizek aitortzen dutenez, faktore guzti hauen ondorioz eurak bezalako militante asko engaiatu dira Bizi-ren proiektura. “Larrialdi egoera batean gaude. Geroz eta denbora gutxiago dago planetaren biziraupena bermatu nahi badugu. Lelo ezagun batek dioen bezala, mundu oso bat dugu irabazteko. Eta horretarako, protesta egiteaz gain, proposatu ere egin behar da, egungo ereduari alternatibak egon badaudela erakutsi beharra dago”.
“Bizi-k egunez egun alternatibak badaudela frogatzen du, eta horiek gauzatzeko lan egiten du bertako hautetsiekin ere. Gobernu mailan hartzen diren erabakiak oso garrantzitsuak dira, baina lokalki ere erabaki asko hartu litezke, klima plana, urbanismoa edo garraioari dagokionez. Aldaketa erradikala behar dugu, eta Bizi-ren egin beharra aldaketa erradikal hori erakargarri egitea da”.
El movimiento ecologista Bizi nació en junio del 2009 en Iparralde. En aquella época eran alrededor de 20 personas; una década después Bizi se ha convertido en un referente imprescindible y cuenta con más de 600 militantes que participan en las distintas dinámicas de este movimiento
Biziren ekarpena Iparraldeari
Bizi, bizirik dago. Bizi bizirik. Hamarkada honetan ezinbesteko erreferentea bilakatu da Ipar Euskal Herrian. Talde eta dinamika ezberdinetan parte hartzen duten 600 militantetik gora ditu, horietako asko gazteak. Gainera, jendartean ere gero eta babes zabalagoa du. Maiatzaren Lehenak adibide argia dira. Bizi-k sorreratik parte hartu izan du Baionako mobilizazioetan; lehen urtean, 2010ean, 100 lagun inguru batu ziren. Kopuru hori urteetan zehar handituz joan da, eta gaur egun 1.000 lagunetik gora batzen ditu Bizi-ren deialdiak.
Amaigabea litzateke urte guzti hauetan Bizi engaiatu den borroken zerrenda: Euskal Herriko Laborantza Ganbara; Abiadura Handiko Trena; banka; zerga-iruzurra; trantsizio-energetikoa; Eusko moneta ekologiko eta solidarioa; zero-zabor ekimena; kontsumo arduratsua; enplegu klimatikoa; aberastasunaren banaketa; Herritar Txirrindula Diagnostikoa; Alternatiba mugimendua...
Erronka ugari, baina beti Euskal Herriaren burujabetza bultzatuz. “Bizi-ren bertuteetako bat da abertzaleak direnak eta abertzaleak ez direnak klima aldaketaren borrokan txertatzeko gai izan izana. Bizi-ri esker, esaterako, abertzaleak ez diren edo euskaldunak ez diren asko euskarara hurbildu dira. Bizi bezalako ekimen batentzat euskal kostaldea bezalako lurralde ‘arrotz’ batean komunitate bat garatu ahal izan dugu. Euskal Herrian bake zuzen eta iraunkor baten aldeko dinamikan murgildu gara, eta gure herriaren burujabetzaren aldeko dinamikak sustatu ditugu. Erronka asko eta handiak ditugu aurrean, baina pozik gaude hamar urte hauetan egin ditugun ekarpenekin”.
Urgentzia klimatiko baten aurrean gaude. Jende asko jabetu da egoeraren larritasunaz, eta horrek eragin du mundu mailan gero eta jende gehiagok parte hartzea klimaren aldeko mobilizazioetan. Baita gurean ere. Gazte askorentzat ere kezka iturri bihurtu da gaia. Indar hori guztia dinamika iraunkor baten baitan murgiltzea da orain erronka, Bizi-ko kideek aitortzen dutenez.
“Klimaren aldeko martxa eta mobilizazioak sarri nahiko espontaneoak dira, sare sozialetan hauspotuak. Erronka sortzen hori den dinamika hori indar iraunkor batean bihurtzea da. Gazte askorentzat protesta horiek lehen urratsa dira, eta ondo dago, baina ez da nahikoa. Manifestazio batean parte hartzea ondo dago, baina, hurrena zer? Gazte horiek guztiak inplikatu eta mugimendu estrategiko eta antolatua bihurtzea da denon erronka”.