“Eskuin muturraren kontra ez da haren armekin borrokatu behar”

Damien Carême, alcalde de Grande-Synthe desde 2001, es vicepresidente de la mancomunidad de Dunkerque, en la costa norte francesa; ha sido también electo de esta región afectada de lleno por la desindustrialización. Responde a las preguntas de ALDA sobre los poco comunes pasos que se están dando en su localidad hacia una transición ecológica real. Ésta es una ocasión para conocer, además de varios programas socio-ecológicos municipales, la acogida humanitaria que ofrece Grande Synthe a las personas migrantes en un lugar que se ha convertido en zona de paso para la inmigración.

»Hitz laburretan, Grande-Synthe aurkezten ahal diguzu?

Grande-Synthe 24 000 biztanleko herri bat da, Dunkerque-ko mankomunitatean. 60 hamarkadan frantziar industriaren beharrei erantzunez sortu zen hiria da. Ordu arte, baratzegile herri ttipi bat zen, eta Estatu erabaki baten ondorioz, Usinor (gero Arcelor-Mittal bilakatu dena) burdingintza arloko industriaren fabrika bat bertara etorri da. Lantegiaren eraikitzeko eta ibilarazteko, langileak etorrarazi dira (Estatutik bai eta kanpotik ere). Garai hartan gurasoekin etorri nintzen honera, aita fabrika horretara lana egitera etorri zen eta. Arcelor joan da langile espainiar, portuges, italiar, marokiar, algeriar, etab.-en atzetik. Grande-Synthe-ek 1.600 biztanle zituen 50 hamarkada bukaeran eta 20 urte berantago 25.000 biztanleko langile-hiria bilakatu zen, garapen oso bizkorra ukan duena, bertako etxebizitza sozialekilako eraikinak garabi bideen bi aldeetan eginak zirelarik.

Gaur egun hiria gaizki zahartu da. Hainbat hamarkadaz industriaren apostua egin duen eskualdeak harrera egin du honelako enpresa erraldoiei: Total, BP, Gravelines europako zentral nuklear handiena, Rio Tinto, Alcan, etab. Ber maneran, hauentzat lan egiten duten enpresa azpikontratatuak ere aniztu dira. Industria mota hori dela eta, gure eskualdean, 15 gune Seveso bezala sailkatuak dira, hots potentzialki arriskutsuak. Azken hamarkadetan, desindustrializazioa pairatzen du sektore ekonomiko horrek, eta, azken urteetan, ia urtero enpresa handi batek hemengo unitatea hesten duela adierazten du.

Noski, handienek oraino irauten dute, baina... noiz arte? Gure hirian langabezi tasa %25ekoa da eta gazteen artean %45ekoa. Bestalde, pobrezia maila pean bizi dira familien %33a eta urteko irabazien erdikoa 10 000 €koa da. Hots, hirigunea eta bereziki Grande-Synthe egoera sozial oso zailan dira.

Tenemos que desarrollar un sistema basado en una educación popular, un sistema que permita a las personas emanciparse. Tenemos otras alternativas para crear empleo, desde la agricultura y las energías renovables.

»Grande-Synthe hiriak ezaugarri industrial indartsuak ditu (petrokimika, metalurgia, etab.) baina hala ere lortu du erakusterat iniziatiba zehatzak hartzen ahal direla trantsizio ekologiko arloan: jantoki biologikoak, doakotasunaren experimentazioa garraio publiko kolektiboetan, etab. Nola lortu duzue? Eta zein izan da jendartearen erreakzioa?

Hautetsi bezala behartuak gira aterabideak topatzerat zailtasunetan direnentzat. Nik ezin dut herritarrei erran «nik, lan bat aurkituko dizut». Alabainan, gure mankomunitatean present diren enpresen %87ak beren egoitza nagusia Parisen (kasu hoberenetan) edo erbestean du. Ez dugu haiekin harremanik. Ondorioz, oso zaila da erraitea «lanpostuak sortuko ditugu», nahiz eta horrelako formulek amets eginarazten duten... ez dugu lortuko.

Gure lehentasuna zailtasun sozialak dituzten pertsonen egunerokoaren hobetzea da. Nola beren osagarria babestu behar den, eta ez duten diru iturri handirik beren hartatzeko... erabaki genuen jantegi guziek biologikoak izan behar zutela orain dela 6 urte. Gure hiriak erosten ditu etxaldeak bertan baratzezain gazteak agro-ekologian lanean aritzeko (3 baratzegile 10 ha.-entzat) eta ondorioz kalitatezko laborantza baten segurtatzeko.

Garraio kolektiboak urririk, Mankomunitatearen kontu dira. Eta hori, arrazoin sozial batengatik, zeren Grande-Synthe-eko biztanleen %25ak ez du gidabaimenik. Beren medio bakarra (lanera joaiteko, edo ospitalean duten hurbileko baten bisitatzeko...) autobusa dute. Guretzat, garraio publikoa, hezkuntza bezala, ondasun publiko bat da... urririk izan behar dira biak. Horren bidez, jendeen eroste ahalmena handitzen da.

Bi arlo horietan pedagogia egin behar da: argi utzi nola ingurumena babesten den, eta zein saihets kalte ez den gehiago ikusiko (aire kutsadurari edo pozoin ezberdinei lotuak diren eritasunak, etab.)

Ondorioz, nagusi den garapen eta sistema ekonomikotik atera behar gira, hezkuntza herrikoia egiteko, jendarteari emantzipatzeko parada eskaintzeko eta beste eredu batzutara eramaiteko. Nahiz eta langabezia jendartearen %25an izan, guk errefusatzen dugu metano ontzi erraldoiei edo kontainer eramaile erraldoiei harrera egiteko portu proiektu bat (eta harek dakarren 1,3 milioi kamioien presentzi gehigarria urtero gure bideetan). Alabainan, gure mankomunitateko jendartea litaike kaltetua holako proiektuekin... eta ez zaie alternatibarik eskaintzen.

Alta, guk baditugu beste proposamen batzu, laborantzatik, energia berriztagarrietarik, etab. etortzen direnak eta egunerokotasunean gure hiriak sustatzen dituenak. Adibidez, gure hiriak sustengatzen du persona bat aireko berotasunaren birziklatzeko arloan lantzen ari duen proiektuan. 30 lanpostu sortu behar lituzke.

»Zuen lurraldeko enpleguen gehiengoak behar luke, trantsizio ekologiko ikuspundutik desagertu behar den eredu ekonomikoarekin bat desagertu. Nola ikusten eta lantzen da trantsizio energetikoa horrelako testuinguruan?

Gure lurraldearen historioari buruz eta lurraldean gertatzen ari denari buruz gauzak argi erran behar dira. Auzo herrietan industriaren bilakaerak argi uzten du egoera. Grande-Synthe-en 58 urte ditu industriak, baina ez du inundik ere bere 100 urteurrena ospatuko. Ber maneran, Tata siderurgia arloko enpresa ikusi dugu nola egunetik biharamunera Inglaterratik atera den 15.000 langile kaleratuz.

Dudarik gabe, trantsizioaren egiteko prestatu behar da. Gaur egungo eredu industrialari eredu ekonomiko independente bat behar da garatu. Gaurdanik behar dugu pentsatu Gravelines-eko zentral nuklearraren hesteari.

Estatuko zaharrena da, bere erreaktoreak 80ekoak dira, nahiz eta biziraupena luzatzeko lan batzu egin zaizkion, ez da hamar urte baino gehiagoko planorik ukan behar, eta ondorioz bertako langile eta ezagutzen birmoldatzea gaurdanik behar da aintzin ikusi.

Gure mankomunitatean Trantsizio ekologiko, ekonomiko eta sozialaren Foroa plantan eman dugu, denak mahai ingururat gomitatuz benetako elkarrizketa sozial batentzat: herritarrak, erakunde sindikalak, enpresa buruak, hautetsiak, etab. Galderak hauexek izan dira: «Zer egiten dugu aldatzen ari eta aldatuko den egoerari egokitzeko? Nola orientatzen dugu gure mankomunitatearen eredu ekonomikoa? »... Ez da errexa.

El 87% de las empresas presentes en nuestra mancomunidad tienen su sede principal en París o en el extranjero. No tenemos relación ninguna. Grande-Syntre tiene una tasa de paro del 25%, del 45% si hablamos de los/as más jóvenes. El 33% de la población vive en el umbral de la pobreza y la media de ingresos es de 10.000 euros anuales. La situación es muy grave.

»Baina erabaki duzue egitea...

Gure mankomunitatea behar dugu erabaki bat hartu elikagai eta laborantza arloko politikari buruz. Nolaz 245 ha.-en jabetza badugu, erabakia hartu dugu mankomunitateko eskola jantegi guziak biologikoan arizaitea eta gure lurretan baratzegile gazteen hartzea. Ikusiz zer laborantza eredu nahi dugun erabili 245ha horientzat, pentsatzen dugu 100 bat lan posturen sortzeko parada badela gure mankomunitatean.

Energia berriztagarrien arloan, off -shore haize-energia eremu baten egiteko programa batean hautagaitza eman dugu haize kalitate eta erregulartasun ona dugu eta. Baginuke parada Europako haize-energiarik merkeena garatzeko. Jendeen jakintza eta trebetasuna nahi ditugu erabili eta orientatu arlo berri batzutan.

Elkarrekin eraikitzen ditugu geroari buruzko aterabide batzu eta adi egoiten gira lurraldean trantsizioa gauzatzen laguntzen ahal gaituen orori: gure eskualdera berriztagarriak diren proiektuetan iniziatiben garatzerat edo enpresent sortzerat etortzen diren ikerlariei laguntza ekarri, egitura ttipiei lehentasuna emanez (jakinez enpresa erraldoien garaia bukatu dela).

Konbertsio hori lortuko dugu egiten unitate ttipi ainitzen bidez. Ainitz denbora beharko da jendak konbentzitzeko baina, argi utziko du zein den geroari buruz den norabidea.

»El Tour Alternatiba, que partió el 9 de junio de París y llegará el 9 de octubre a Baiona, pasará por Grande Synthe. ¿Cómo se organizará esa etapa?

Son militantes y habitantes del pueblo quienes están organizándola. El municipio colabora con su logística e infraestructuras -en cuanto a alojamiento y organización-, con el fi n de que la acogida de los y las ciclistas y el acto se desarrollen de manera adecuada. Estoy muy contento de recibir el Tour Alternatiba: una importante etapa de la edición anterior tuvo lugar en la localidad de Loos-en-Gohelle de esta misma región. Por otra parte, yo acudiré también a Alternatiba de Baiona, los días 6 y 7 de octubre, para aportar nuestro testimonio en el área de “Alternativas Territoriales”.

»Mahai inguruan denekin hitz egiten duzuela diozu. Eta zein da preseski, erakunde sindikalen jarrera, trantsizioaren arloan ?

Oro har biziki ona. Gogoeta eta praktika mailen aitzinamendua ezberdina da arlo hortan. Konfederazio batzurekin, energiaren adarra nuklearrean present dutelarik, gaia aipatza zailagoa da. Adibidez, Gravelines-eko zentral nuklearrean gehiengoa duen sindikatuak Voix du Nord egunkarian orriak ordaintzen ditu nuklearraren defendatzeko eta EPR baten etortzea galdegiteko.

Alta, sindikatu horren konfederazioak argi du nuklearra iraganeko indarra dela, eta beste jatorri batzuko energiak behar direla. Ondorioz, aldaketa erakunde horien baitan eta haien adarretan egin behar da. Baina, oro har, begi onez ikusten dute erakunde sindikalek trantsizioa eta argi dute metalgintzak ez duela beste 50 urte gehiago iraunen.

Usu, hautetsiei eta erakunde sindikalei erraiten diet gaur egun dugun diru sartze iturriarekin (enpresen zerga profesionala) behar dugula trantsizio edo aldaketan egin. Alabainan, sobera itxoiten badugu, ainitz industria desagertuko dira egunetik biharamunera bat batean diru iturriak agortuz eta herriek ez dute aurrekonturik ukanen trantsizioa kudeatzeko... eta Estatutik ez du balio izanen zerbaiten itxoitea... jadanik gaur egun lurraldeetarik urrundua da eta.

»Grande-Synthe-ek politika boluntarista eraman du Inglaterrara joan nahi duten etorkinei baldintza duineko harrera baten segurtatzeko. Zehazten ahal diguzu bi hitzez Estatu eta Europa mailan aitzindari den iniziatiba hori ?

Harrera politika hori gure udaletxeak hartzen dituen beste erabakiekin koherentea da. Elikadura, mugikortasun kontsumo, etxe isolamendu, etab. ohituren aldatzea lehenestean aldaketa klimatikoa saihesteko xedearekin egiten da.

Errefuxiatu guzti horiek, errefuxiatu klimatikoak izaiten ahal dira. Gainera, mundu mailan diren gatazkak gure jendarteak petrolio beharrengatik egiten dituen munduko hainbat eskualdetako esku sartzeen ondorioak dira. Azken finean, etorkinen gaiaren aurrean bi hautu ditugu: edo errepresioarena edo harrera duinarena.

»Zenbat errefuxiatu hartu duzue?

Gure herrian harrera duinaren segurtatzea izan da trantsizio ekologikoarekin koherentzia osoa duen politika koherentea. Gure harrera gunean 1.330 errefuxiatu genituen hasieran, eta lau hilabete eta gero 7.000. Argi uzten du harrera duin eta antolatuak ez duela gunera gero eta gehiago errefuxiatu etor arazten. Eta ber maneran, argi uzten du duintasuna eskaintzeak ez duela ondorioz eskuin muturraren botua indartzen.

Alabainan, gure herria bakarra izan da 80 km inguruan Estatu mailako 2017 hauteskundeetako lehen itzulian ezkerra eskuin muturraren aitzinean ukan duena. Eskuin muturraren kontra, ez da haren armekin borrokatu behar. Trantsizio eta harrera arloan, Gandhi-ren formula bat lema politiko gisa baliatzen dugu: “Eredugarri izaitea, ez da konbentzitzeko molde hoberena. Molde bakarra da”.