“Boteredunak ikertzeak bere ondorioak dakartza Euskadin”

Ahoztar Zelaietak hainbat liburu idatzi ditu: “Jóvenes burukides bizkainos. Clientelismo y ‘fontanería’ en el PNV”; “La casta vasca. Mafias y gobierno vasco en la última década”; “Kutxabank. El saqueo dae El País Vasco”; “Evasores, morosos y millonarios vascos”; “Euskadi SA: el gen corrupto del PNV”; eta ”La trama del 4%. Las comisiones del Caso De Miguel”.

Pedro J. Ramírez etorri ohi zuen Eginera, eta solasean aritzen zen Pepe Reirekin. Ideologia desberdinekoak izan arren, informazioa elkarri trukatzen zioten. Eta harremanetan geunden, halaber, Interviú-ko kazetari ikerlariekin, lehenago Diario 16-tik, Tele 5-tik eta Antena 3-tik ibilitakoekin. Denok genuen helburu bat komunean: botereak ezkutuan gordetzen zituen kontuak argitara ateratzea. Gure artean aldeak, bekaizkeriak eta lehiakortasunak izan arren, lankidetza ere bazegoen. Gogoan dut GAL eta ustelkeria PSOEn, 90eko hamarkadan. Datuak elkarri trukatzen genizkion; zeren, ororen gainetik, jendeak informazio hori jasotzeko eskubidea zegoen”.
“Orain kazetaritza deklaratibo gehiegi dago, ez doaz dokumentazio bila, ez dituzte gertaerak ikertzen, batzuen eta besteen adierazpenak egiaztatzeko. Batek dioena orrialde bat betetzeko erabiltzen da, eta besteak dioena hurrengo orrialderako. Horrela dabiltza euskal hedabide gehien-gehienak. Kosturik txikieneko kazetaritza da, arazorik ematen ez duena, ez etikaren aldetik, ez moralaren aldetik”.
“Estatu Espainiarrean, osotasunean, ezagutzen diren kasuak benetan daudenen %15 izaten dira, akusatuak oso ezagunak direlako, edo fiskala izar bat delako. Baina probintzietan gertatzen den ustelkeriaren %85 ez da ezaguna jende gehienarentzat. Azaleko orrietan agertu ez, baina barruko orrialdeetan agertzen diren kasu txikiak bilduz gero
–beren nagusiekin eta are beren hedabideko administrazio-kontseiluarekin borrokatzen duten kazetari engaiatu horiek ateratzen dituztenak–, Euskadiko bestelako mapa bat agertuko zaigu: prebarikazioarena eta askotariko delituena. Eta jendea askoz hobeto jabetuko litzateke gertatzen ari denaz”.
“Herrialde hau oso txikia da, eta denok gara elkarren ezagunak. Euskadin boteredunak ikertzeak berehalako ondorioak ekar ditzake norberaren eremura. Hori eramangaitza da. Hiri inpertsonalagoetan ausardia handiagoz jokatu daiteke, baina hemen, Gasteizen...”

 

“Hay un exceso de periodismo declarativo, sin contrastar lo que declaran unos y otros, buscando documentación o yendo a los hechos. Es un periodismo de coste mínimo y no te crea problemas ni éticos ni morales”.


“Ni Egin egunkariko ikerkuntza-taldean hasi nintzen lanean, Ertzaintzak gure artxiboak erregistratu eta hilabete batzuk geroago. Orduko hartan EAJ/PNVren kontuei buruzko argibideak ateratzen ari ziren. Aurrerago, CESIDek Herri Batasunari egindako legez kontrako entzunaldiei buruzko informazioa atera zen. Handik egun batzuetara Mayor Orejak Egin ixtea agindu zuen, eta orduan amaitu zen nire etapa Eginen. Nire hurrengo lana Ardi Beltza aldizkarian izan zen, non PPren eta narkotrafikoaren arteko harremanak argitaratu genituen, eta Policía Patrióticaren kasuari buruzko beste informazio batzuk ere eman genituen jakitera, eta Garzonek argitalpena itxi zigun”.
“Herritarrek uste dute kazetariak direla informazioaren gerlari garaitezinak, eta ez da horrela. Kazetariak ez lirateke ezer izango informazio-iturririk gabe. Hemen, Gasteizen, badago elkarte bat, Adi izenekoa, eta De Miguel auziko salatzailea babesteko manifestazio bat antolatu zuen, ba, 14 lagun baino ez ginen bildu”.