Si vis pacem, para belllum?
“Zer suposatu duen gerrak niretzat?”, egindako galdera errepikatzen du Gloria Guzmanek, errealitate konplexu bezain mingarria definitzeko hitz egokiak aurkitu nahian. Lehen pertsonan bizi izan zuen El Salvadorreko gerra. Familia xume batean hazia, gazte-gaztetik ikasi zuen justiziaren zentzua, bere aita sindikalista eta bere ama etxekoandre ispilu izanda. Gerra aurreko urteak oso mugituak izan zirela dio, gizartea antolatzeko, alternatibak bilatzeko eta oinarrizko eskubideak exijitzeko urteak izan ziren.
Bat-batean, hamarkada bat baino gehiago iraun zuen gerran murgildu ziren salvadortarrak. Balantzea: 75.000 hildako eta 8.000 desagertu baino gehiago. “Gerrak bizitza aldatu zidan. Inflexio-puntua izan zen, garrantzitsuena galdu nuelako: nire familia”. Zuzen eta hotz erantzuten du Guzmanek, oroitzapen gogorrak kontrolpean mantenduta, eta zuzenean gehitzen du: “Interes hegemonikoek sortzen dituzte gerrak, gu gerra fratrizida batera bultzatu gintuzten, baina beti, beti herria da galtzen duena”.
Ikasle mugimenduekin, auzo antolakundeekin eta garaiko mugimendu politikoekin lotuta, Guzman aldaketa eta justizia sozialaren idealen alde lan egin zuten milaka pertsonetako bat izan zen, muturreko pobreziaren testuinguruan. El Salvadorren, beste gatazka armatu askotan bezalaxe, emakumeak izan dira protagonista, subjektu aktibo. Prozesu iraultzaileko erakundean parte hartu zuten, ekintza politikoan parte hartu zuten, gerrillariak eta borrokalariak izan ziren, sanitarioak, edota giza eskubideen defendatzaile gisa lan egin zuten gerra garaian.
Baina biktimak ere izan ziren. “Emakumeen gorputzak gudu zelai bezela erabiltzen dira gerretan, estrategia militarraren barruan, batez ere, Estatuetako armaden aldetik”, azaltzen du. Sexu-indarkeria gerrarako arma gisa. Gatazka armatuen eragina larriagoa da emakumeengan, desberdintasunak agerikoagoak egiten direlako. Badira modu espezifikoak, sexu-indarkeria, kasu, baina ez da bakarra, genero-indarkeria ere areagotu egiten baita gerra-testuinguruetan, eguneroko indarkeria patriarkalaren jarraipen gisa. Nolanahi ere, gerra garaiko sexu-indarkeria oro har, ez da ikertzen ezta zigortzen ere.
Feminismo antimilitarista
“Balek agintzen zuten gerran, muturreko militarizazio-testuinguru bat zen”, Guzmanen hitzetan. Baina emakumeak kalera irten ziren beldurrari eta militarizazioari aurre eginez, preso politikoen askatasuna eskatzeko eta gatazkatik irtenbide negoziatu bat lortzeko presioa egiteko. “Gatazkak modu negoziatuan konpontzea feminismoaren ekarpen argia da”, dio, militarismoa ideologia eta egitura patriarkala den heinean.
Halaxe uste dute Ana Ribacobak eta Malen Vilchesek ere, Gasteizko Emakumeak Gerraren Aurka erakundeko ekintzaileek, gerraren negozioa eta euskal armagintzaren industria salatzea helburu duen plataformako kideek. Bakezale terminoari uko egiten diote eta antimilitaristatzat jotzen dute euren burua. “Gerraren aurkako emakume mugimendu historiko baten oinordeko sentitzen gara, baina ez dugu uste emakumeok, berez, baketsuak garenik”, dio Vilchesek. Ribacobak bakearen terminoan sakontzen du: “Erabat manipulatuta dago. Une honetan, Europak Ukrainari ematen dion laguntza militarra Bakerako Europako Funtsaren bitartez koordinatzen ari da”.
"La militarización no nos aporta seguridad, al contrario. La verdadera seguridad llegará a partir de construir una sociedad con menos desigualdades y con más cuidados colectivos".
“Ejerzitoek segurtasuna eta babesa eskaintzen digutela saltzen digute, baina armek eta armadek ez gaituzte babestuko, alderantziz”, diote. Gero eta militarizatuago dagoen gizartearen aurrean, Emakumeak gerraren aurka ekimenetik irmoki uste dute benetako segurtasuna “desberdintasun gutxiago eta zaintza kolektibo gehiago dituen gizartea eraikitzetik” etorriko dela. Gloria Guzmanek bat egiten du horrekin, eta militarismoa goranzko joera globala duela baieztatzen du: “Indar armatuei egozten ari zaie herritarren kontrola, segurtasun publikoaren defentsa... horrek guztiak gerraren kulturarekin du zerikusia, geroz eta onartuagoa dagoena”.
Gerra Bakea da
Aise errepikatzen ari da mantra Orwellianoa, duela urtebete inguru Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik, 2014tik pil-pilean zegoen gatazka areagotuz. Diskurtso politikoek, albistegiek, iritzi artikuluek eta komunikabide hegemonikoetako solasaldiek diskurtso militarista indartzen dute. “Indarkeria espiral batek inguratzen gaitu eta, gaur egungo diskurtsoan, gaitz txikiena gerra dela dirudi”, dio Ribacobak. “Ematen du ez dagoela alternatibarik, inuzentetzat jotzen gaituzte, naif garela diote, baina zein da gure diskurtsoaren alternatiba? Indarkeriarena eta gerrarena?, Heriotza gehiago defendatzen ari gara?”, galdetzen du Vilchesek.
"La carrera armamentística en el conflicto entre Rusia y Ucrania multiplica las posibilidades de un escenario nuclear, donde no habría ganadores porque supondría el fin de todos"
Armistizio baten aldeko ahotsak inozotzat jotzen ari dira gaur egun. Komunikabide oso gutxik ematen diete tartea ahots kritikoei Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazkaren gainean, munduko beste gataka guztiak eklipsatzen dituena. Guzmanen hausnarketa da eztabaida berrekin behar dela beste ikuspuntu batetik. Potentzia handien interesak erdigunean jartzen, NATOren zeregina azaleratzen, mundu mailako ondorioak argitara ateratzen… Hau da, fokua gerran zuzenean inplikatutako lurraldetik haratago zabaltzea: “NATOren biktimak gara, horixe izan behar du gure argudio nagusia”. Horrela, negoziazioaren aldeko diskurtsoa indartzea lortuko dela uste du Guzmanek.
Arma lasterketaren tranpa
Estatu espainiarrak, bestalde, gastu militarra BPGren % 2ra igotzeko NATOren agindua lortu soilik ez, gainditu egin du dagoeneko. Centre Delàs erakundearen azken txostenak adierazten duen bezala, Espainiako benetako gastu militarra 27.617,43 milioi eurora iritsi da 2023an, Defentsa Ministerioari esleitutakoaren ia bikoitza, finean, 75,7 milioi euro eguneko. Horrela, Estatuak 2023an inbertitzen dituen 10 eurotik 3 (inbertsio errealak gehi I+G kredituak, autonomia erkidegoenak kontuan hartu gabe) armagintzako inbertsioetara bideratuko dira.
Munduko produkzio militarraren % 80 AEBetako eta Mendebaldeko Europako enpresen esku dago eta munduko aurrekontu militarraren erdia baino gehiago NATOko herrialdeen esku dago. Gerrak eta tentsioaren gorakadak onurak ugaritzen baditu, gatazkari amaiera ematea ez dela epe laburrerako helburua argi dagoela ematen du. Baina bide militarrak testuinguru nuklearraren aukerak ugaritzen dituen bitartean, agerian geratzen da disuasio helburua duen armatzearen tranpa: baten garaipenak guztion amaiera ekar dezake.
Armas eusko label
El pasado 7 de febrero embarcaron en el puerto de Bilbao veinte blindados para Ucrania. Decenas de personas se manifestaron en el mismo puerto bajo el conocido lema “La guerra empieza aquí”, un lema que comenzó en 2017 cuando el bombero Ignacio Robles y activistas antimilitaristas impidieron que un barco cargado de armamento embarcara. ‘La guerra empieza aquí’, primero, porque para que las armas lleguen a su destino es necesaria la participación y colaboración de muchos.; Y, segundo, porque las armas hay que fabricarlas.
Según datos del Ministerio de Defensa, son un centenar las empresas vascas que producen directa o indirectamente para la industria militar, entre las que se encuentran nombres relevantes como ITP Aero, Sapa o Expal. La CAPV factura anualmente 750 millones de euros a través de la misma, lo que la convierte en la tercera comunidad autónoma que más factura del Estado, tras Madrid y Andalucía.
El 80% de la producción militar vasca se destina a países como Arabia Saudita, principal cliente del estado en este sector, que utiliza estas armas contra el pueblo yemení, o es vendida a Ministerios de Defensa y Fuerzas Armadas de España, Estados Unidos, México, Brasil, Arabia Saudí, Marruecos e Israel, obteniendo unos beneficios cercanos a los 150 millones de euros.
“La industria militar vasca está dopada de dinero público disfrazada de I+D” , denuncia Ana Ribacoba, activista de Mujeres contra la guerra Gasteiz. El Gobierno Vasco subvenciona, además, vía presupuestos, la industria de la guerra con 100 millones de euros. “Exigimos que el Gobierno Vasco deje de utilizar dinero público para formar parte de los consejos de administración de estas empresas vinculadas a la guerra, como ha ocurrido con ITP Aero”, expresa Vilches.
Migrazioak; segurtasun-arazoa?
Aurreko urteko balantzea da: 100.000 milioi lagunek baino gehiagok ihes egin behar izan dute mundu osoan euren sorterritik, NBEren datuen arabera. Gaur egun, munduko 78 pertsonatik bat desplazatuta dago eta joera horrek gorantz jarraituko du adierazle guztien arabera. Maite Daniela Lo Coco giza eskubideetan aditua da eta IRÍDIA zentroko migrazioen koordinatzailea: “Espainiako Estatuan asilo-eskatzaile gehienak ez dira hesitik edota Kanarietatik iristen, Barajasko aireportutik baizik”, argitu du.
“La mayoría de solicitantes de asilo en el Estado español no llegan por la valla ni por Canarias, llegan por el Aeropuerto de Barajas”
“Segurtasun nazionalaren sinboloak dira mugak, ikuskizun bat dira”, hausnartzen du. “Inolako gardentasunik gabeko agenda dago, estatuen nazioarteko harremanekin zerikusi zuzena duena, baita Barne Ministerioak eman nahi duen irudiarekin ere”. Horren inguruan, Europako migrazio politikek oinarri hauek dituztela dio: mugen kanpoko kudeaketa, pribatizazioa eta militarizazioa eta, baita ere, zigorgabetasuna.
Migrazio politikak neokolonialismoaren parte direla nabarmentzen du Lo Cocok, populazio jakin batzuen interesak babestea bilatzen baitute; “Kasualitatez, ongizate sozioekonomiko handiagoa garatu dutenak. “Azken batean, kolonialisoaren bitartez lortutako pribilegioak mantentzeko tresna bat dira”, azaldu du.
Migranteak, eskubiderik gabeko langileak
Migratzaileen eskubideez hitz egiterakoan ezin daiteke ahaztu Atzerritartasun Legea. Eskubideak eman eta ukatu ditzakeen araua da, hein handi batean, pertsona horiek lan-merkatuari egiten dioten ekarpenaren araberakoa. “Kontraturik gabe gelditzen bazara, bizitzeko baimena ez da berritzen, irregularra zara berriro eta deportatzeko arrisku handia duzu”, Lo Cocok azaldu duenez. Gainera, pertsona horietako gehienek ezkutuko ekonomian egiten dute lan, inolako eskubiderik gabe. Paperik ez izatea palanka ezin hobea da langileak estutzeko, salatuak eta, ondorioz, deportatuak edo CIE batean barneratuak izateko beldurraren bitartez.
“Abrir las fronteras sólo para que las personas migrantes hagan el trabajo que nadie quiere es eminentemente utilitarista y racista”
Azken urtean Atzerritartasun Legearen erreforma bat onartu du Madrilgo exekutiboak, ekonomiaren sektore batzuetan profesionalik aurkitzen ez dutela ikusita eta egungo pentsio sistemaren jasangarritasuna kolokan dagoela ikusita, demografia dela eta. Erreforma berriak lan esparrura sarbidea izateko aukerak zabaltzen dizkie migranteei, baina bere horretan jarraitzen du Legearen muina, lehen eta bigarren mailako herritarrak sortzen dituena egera administratiboaren bidez, besteak beste. “Guztiz arrazista eta utilitarista da mugak zabaltzea eta eskubideak aitortzea soilik lan egin dezaten. Mugekin amaitu behar da, inor ez da ilegala”, dio Lo Cocok, ‘Regularización Ya’ mugimenduaren lana goraipatuz.
Memoria contra la impunidad
En la mayoría de conflictos armados existen experiencias organizativas de mujeres que buscan hacer frente a las consecuencias de los mismos. También en El Salvador. La Comisión de la Verdad recogía la construcción de un memorial para dignificar a las víctimas que habían muerto o desaparecido en el conflicto, pero ni el Gobierno ni el FMLN lo promovieron, sí, en cambio, las mujeres. Tras casi ocho años, lograron erigir un Monumento en el corazón de la ciudad, con el nombre grabado de más de 30.000 víctimas.
“Ha sido una medida de auto-reparación de las propias víctimas, porque de parte del Estado la reparación ha sido nula”, cuenta. “El monumento es importante porque están grabados los nombres de la gente que perdimos, para que no se olviden, para que no se repita”. Sobre las garantías de no repetición, de todas maneras, Guzmán defiende que la responsabilidad penal en los casos de crímenes de lesa humanidad es fundamental, “desde mi experiencia, no se solucionan mediante la justicia restaurativa”.
"Crear el memorial ha sido una medida de auto-reparación de las propias víctimas, porque de parte del Estado la reparación ha sido nula”
La impunidad es una constante en todos los conflictos armados. “Una de las mayores luchas es lograr tener acceso a los archivos militares y policiales, ahí está el candado más grande”, explica Guzmán. Archivos clasificados, secretos oficiales, muros que parecen infranqueables en cualquier postconflicto. Una prolongación del sufrimiento, dice, que responde “a las alianzas actuales de los poderes con el militarismo”.