Zapalduen arteko talkak

Iritzia June Fernández - kazetaria eta Pikara Magazine aldizkariaren koordinatzailea
Al sistema le conviene el enfrentamiento entre los más oprimidos de la sociedad. Ante esta realidad el único camino es el análisis y la lucha interseccional. Y para ello es imprescindible que cada cual tome conciencia de su hegemonía y privilegios, y que conozca las experiencias de vida de los demás.

'American Crime Story’ telesaila ikusi berri dut. O.J. Simpson Estatu Batuetako futbol amerikar jokalari beltza eta oso mediatikoaren kontrako epaiketa birsortzen du telesailaren lehenengo denboraldiak. 1995 urtean Nicole Brown emazte ohia eta haren mutil-lagunaren erailketaren susmagarri izateagatik epaitu zuten. Marcia Clark fiskalak -emakumea eta zuria- zigor horren bidez erasotzaile matxisten inpunitatearekin apurtu nahi zuen. Bestetik, Johnnie Cochran abokatuak -ekintzaile afroamerikarra- garatutako estrategia O.J. Simpson-en kontrako frogak poliziaren muntai baten ondorio zirela baieztatzea izan zen; Cochran-en helburua baitzen Los Angeles-eko polizian hain errotuta zegoen indarkeria arrazista salatzea.

Ez dizuet spoilerrekin telesaila izorratu nahi, baina prozesu judizialaren erdigunean “emakumeen” eta “beltzen” arteko talka da artikulu honen inspirazio iturria. Hamabi kidetako epaimahaia osatzeko orduan, defentsak eta akusazioak bederatzi pertsona beltz, bi txuri eta latino bat hautatu zituzten, guztira hamar emakume eta bi gizon. Hala izan zen Cochran-en ahalik eta zinpeko beltz gehien nahi zituelako eta Clark-ek ahalik eta emakume gehien. Fiskalak uste zuen emakume beltzek hilketa matxistaren biktimarekin enpatizatuko zutela eta ez erasotzailearekin. Hori izan zen bere hanka sartzerik nagusia. Cochran-ek aurreikusi bezala, emakume beltzek O.J.-rekiko bere emazte ohi txuriarekiko baino elkartasun handiagoa adierazi zuten eta kirolari xarmant eta arrakastatsu hau polizia arrazisten biktima zela ebatzi zuten. Are gehiago, Johnie Cochran-ekin Marcia Clark-ekin baino gertutasun eta identifikazio maila altuagoa adierazi zuten. Auzi horretan arrazak zerikusirik ez zuela eta kontutan izan behar ez zutela defendatzea izan zen fiskalaren bigarren hanka sartze nagusia.

Intersekzionalitatearen teoria

Intersekzionalitatearen teoria feminista afroamerikarrek garatu zuten 80. hamarkadan. Ohartu ziren bidegurutze batean zeudela: gizonen (beltzak barne) matxismoa borrokatu behar zuten baina baita zurien (emakumeak barne) arrazakeria ere. Feminista zuriek munduko emakume guztien arteko sororitatea (ahizpatasuna) defendatzen zuten paperean. Emakume beltzentzat, “anaitasun/ahizpatasun” kontzeptua esklabotzak markatutako memoria kolektiboan eta identitateetan oso errotuta zegoen eta beltzen arteko elkartasunari erreferentzia egiten dio. Feminista txuri eta burgesen esperientziatik oso urrun ikusten zuten euren burua eta emakume zurien zapalkuntzak egunero bizi zituzten, esaterako etxeko langile bezala lan egiten zutenentzat emakume txuria ez zen ahizpa ezta aliatua, ugazaba baizik.

Feminista txuri gehienek O.J. Simpsonen auzia ezagutu eta kostata ulertuko dugu emakume beltzen iritzian arrazak generoak baino pisu gehiago izateak. Hala da gizarte patriarkalaren muinean sexismoa kokatzen dugulako eta arrazakeria bigarren diskriminazio iturri bezala ikusten dugulako. Nire erreakzio bat izan zen gaur egun emakume beltzen jarrera desberdina izango zela pentsatzea, #MeToo mugimenduaren eraginez. Gerora konturatu nintzen agian emakume beltzentzat #BlackLivesMatters mugimenduak izango lukeela pisu sinboliko gehien.

Tal como afirma Brigitte Vasallo, la violencia que una sufre debe servirle para entender todas las opresiones existentes. Quienes hemos sufrido las agresiones sexistas debemos ser capaces de ver y ser sensibles con las agresiones racistas. Desde este punto de partida quizás sea posible llegar a una hermandad real entre todas las mujeres del mundo.

Gurean feminista euskaldun eta zurien eztabaida-guneetara berandu heldu da teoria intersekzionala, baina azken bolada honetan feminista arrazalizatuek argi eta garbi ari dira feminismo hegemonikoaren zuritasuna eta partzialtasuna seinalatzen. Manadaren auzian kaleetara atera ziren milaka emakume anitz; baina Huelvako marrubi kanpainan sexu-jazarpenak salatu zituzten sasoi-langileen aldeko elkarretaratzeak benetan urriak izan ziren. Horrelako egoeren aurrean, feminista arrazializatuek berretsi dute sororitate edo ahizpatasun hori ez dela erraz aktibatzen biktima txuria ez denean. Harritu eta tristatu gintuen Afroféminas aldizkariak Martxoak 8ko greba feministarekin bat egiten ez zuela irakurtzeak. Azaldu zuten grebaren manifestuak saiakera inklusiboren bat egin arren, mugimendu feministan emakume arrazializatuak ikusezinak direla eta arrazakeriarekin lotutako aldarriei jaramon handirik ez diola egiten. O.J. Simpsonen auzian argi geratu bezala, Afroféminasen arabera gizartearen arraila handiena ez da emakume eta gizonen artekoa, pertsona txurien eta arrazalizatuen artekoa baizik.

Feminista txuri askok erantzun zuten emakume guztiok batera ez egitea sistema patriarkalaren mesederako dela. Alde batetik egia da. Sistema heteropatriarkalari (eta kapitalistak, arrazistak, kolonialak) oso ondo datorkio zapalduen arteko talka. Trump, Salvini edo Bolsonarok ondo dakite langile zurien bozkak erakartzeko mekanismo ederra dela arrazakeria edo LGTBfobia elikatzea. Pinkwashing (garbiketa arrosa) deitu zaio Israelen estrategia antzua: bere burua gay-paradisu bezala aurkeztea gizarte palestinar ustez homofoboaren aldeko elkartasuna ahultzeko. Purplewashing (garbiketa morea) deitu ahal diogu emakumeen eskubideen izenean giza eskubideen urraketak legitimatzeari: gogoratu, George Bush-ek burkadun emakumeen irudia erabili zuela Afganistanen kontrako gerra legitimatzeko.

Pasa den ekainean Mossos d’ Esquadrak lehendabizi erabili zituen pistola elektrikoak. Ba al dakizue norekin estreinatu zuten poliziek? Erasotzaile matxista batekin. Feminismoa bogan dagoen momentu honetan, purplewashing estrategia erabili du Kataluniako gorputz polizialak: errepresio tresna baten erabilera normalizatzeko, indarkeria matxistaren kontrako borrokan lagundu duela erakustea.

SOS Arrazakeriako militante nintzela, Bilboko Zorrozaurre auzoan neska batek bi mutilen sexu jazarpena salatu zuen. El Correo bezalako hedabideek zabaldu zuten erasotzaile matxistak jatorriz Magrebekoak zirela. Aitzakia horrez baliatuta, Udalak polizia nazionalari deitu eta Zorrozaurren bizi ziren mutil etorkin okupen kontrako sarekada egin eta kanporatze aginduak ezarri zizkieten paperik gabe zeudenei. Purplewashing argia: sexu jazarpenaren kontrako iritzi-klima aprobetxatu zuten jazarpen xenofoboa gauzatzeko.

Analisi eta borroka intersekzionala

Bai, sistemari asko komeni zaio zapalduen arteko talka. Egia horren aurrean, analisi eta borroka intersekzionala da bide bakarra. Eta horretarako, ezinbestekoa da norberak bere hegemonia eta pribilegioen kontzientzia hartzea eta gainerako bizi esperientziak ezagutzea. Inoiz ez da egia gu zapaltzen gaituen botere ardatza larriena edo oinarrizkoena denik. Botere heteropatriarkala, kapitalista eta koloniala bat dira gehienetan; sistema bakar horrek eragiten dituen indarkeriaren aurpegi desberdinak ezagutuko ditugu emakume txuri bagara, edo etorkin transgeneroa, edo ijito lesbiana. Brigitte Vasallok esan bezala, nik bizi dudan indarkeria beste indarkeria eta zapalkuntza guztiak ulertzeko balio beharko luke. Jazarpen matxista bizi izanak jazarpen arrazista ulertzea ahalbidetu beharko luke. Hortik abiatuta agian izango da posible emakume anitzen arteko benetako ahizpatasuna.