Zerga erreforma ala murrizketak: bat ala beste

Iritzia Mikel Noval - Azterketa Bulegoa
Tras la crisis de 1929 y tras la Segunda Guerra Mundial, cuando se puso en marcha el denominado Estado del Bienestar en diversos lugares del mundo, se adoptaron medidas de financiación muy importantes. Estamos en un momento muy similar.

Kalkulu ofizialen arabera, aurtengo diru-bilketa %20 eta %25 artean jaitsiko da, 3.000 milioi euro bilduko dira EAEn eta 800 milioi euro gutxiago Nafarroan.

Enplegua galdu edo ERTE egoera medio, diru-sarrerak nabarmen murriztu zaizkio milaka langileri. Itxura guztien arabera, datozen hilabeteetan langabeziak eta lan-segurtasun ezak gora egingo du, eta, beraz, aurreikusten zaila den magnitudeetan jasango dugu aldaketa gizarte bezala.

Hau guztia, gainera, jadanik onargarria ez zen egoera batean gaundela gertatu da; izan ere, pobrezia eta desberdintasuna areagotu egin dira “hazkunde-urte” deitu diegun horietan (Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Pobreziari buruzko Inkestaren arabera, 2018an 130.000 pertsona baino gehiago zeuden pobrezia egoera-larrian, hau da, 2008an baino %46
pertsona gehiago).

Orain arteko erakundeen erantzuna eta krisiaren larritasuna ez dira parean egon. Autokonplazentziaren, publizitatearen eta propagandaren inertzian murgilduta, 0 fasean daude eurak, ia jardun zehatzik gabe. Gaur Egun edo Teleberrik kontrakoa sinestarazi nahi diguten arren askok ez dute euren bizi-egoeran hobekuntzarik sumatu. Esaldi bera errepikatzen da han-hemenka, aldaera eta tonu desberdinak gora-behera: “Laguntzak egon badaudela esaten dute, baina gezurra da”.

Erreakzionatzeko garaia da, erantzun sendoa behar da Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aurrekontuen igoera behartzeko. Osasunean, hezkuntzan, zaintzan, gizarte-prestazioetan hobekuntza nabarmenak egitea beharrezkoa da, etxebizitzarako eta oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea bermatzea, eta abar.

Horretarako diru sarrerak handitu behar dira. Premiazkoa da Euskal Herriko ogasunen diru-sarrerak handituko dituen zerga erreforma bat. Erreforma horrek bidezkoa izan behar du, hau da, errenta altuek, enpresek eta kapitalak ordaintzen dituzten zergak igotzea ekarri behar du.

Horri uko egiten bazaio, egungo aurrekontu-mailari ezingo zaio eutsi. 2008ko krisiaren ondoren defizit publikoaren gorakada handia gertatu zen diru-bilketaren galera handiak eraginda (ez gastua handitzeak eraginda). Defizit hori zor bihurtu zen, eta gero zorra bihurtu zen interesak ordaindu behar izateko lehentasuna. Formula horrekin, gastu soziala murriztu beste soluziorik ez zegoela sinestarazi ziguten. Historia errepikatzea nahi ez badugu zergak handitu beharko dira, eta modu justuan ezinbestean.

Eusko Jaurlaritzako, foru aldundietako eta Nafarroako Gobernuko arduradun politikoek diote ez dela zerga erreforma bati ekiteko unea. Ez da egia. Ezer ez egitea murrizketen aldeko hautua berriro egitea da. Norabide horretara jo nahi dute dagoeneko. Iñigo Urkulluri El Correon berriki egindako elkarrizketan, lehendakariak ez zuen zalantzarik izan administrazio publikoan lan egiten dutenak pribilegiatutzat jotzeko, eta sakrifizioak (hau da, soldata-murrizketak) beren gain hartzearen alde agertu zen. Horixe bera planteatu zuen handik egun gutxira Arantxa Tapia sailburuak. Eta ez, guk ez dugu onartuko.

1929ko krisiaren ondoren edo Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Ongizate Estatu deiturikoa abian jarri zen munduko hainbat lekutan. Finantzaketa-neurri oso garrantzitsuak hartu ziren proiektu aurrera eramateko: zor publikoa barkatu zen, %90eko zerga-tasak jarri zitzaizkien errentarik altuenei, maila jakin batzuetatik aurrera %50eko ondarearen gaineko zerga ezarri zen… Garai desberdin baina testuinguru berdintsuan gaude, eta garrantzia handiko neurriak behar dira hargatik.

Egiturazko neurriak gauzatu behar dira (Europako estatuen artean azkenetakoak gara desberdintasunak zuzentzeko presio fiskalaren neurriak aplikatzen) eta une konkretu honekiko neurriko konkretuak hartu, diru-kopuru garrantzitsuak biltzea ahalbidetuko duten ordainketak eginaraziz. Neurri hauek guztiak justizia fiskalean oinarritu behar dira: ordain dezatela gehien duten horiek.

Zer da proposatzen duguna?

Errenta handiei, enpresei eta kapitalari zergak igotzea. Sozietateen gaineko zergen kenkariak ezabatu egin behar dira, eta enpresek 2019an lortutako irabaziei %20ko errekargua aplikatu. Ondarearen gaineko zergan, ordainketa progresibo bat exijitzea proposatzen dugu, zerga horren oinarriaren % 1 eta %10 artekoa. Neurri horiekin bakarrik 3.750 milioi euro gehiago bilduko lirateke EAEn, eta beste 900 milioi euro gehiago Nafarroan. Horri PFEZaren progresibitatea handitzea gehitu behar zaio, eta horrek kapitalaren tarifa berezia ezabatu zein gehieneko tasa marjinala % 60ra igotzea suposatuko luke.

Neurri hauek guztiek aukera emango lukete aurreikusten den diru-sarreren galera konpentsatzeko, gizarte-programak nabarmen sendotzeko zein produkzio-sistemak norabide sozial eta ekologiko batean garatzeko, besteak beste. Ondorioa argia da: krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko premiazkoa, ezinbestekoa, urgentziazkoa da zerga erreforma justu bat egitea.

Iritzia

Urge una reforma fiscal

Un aumento de los impuestos a las rentas altas, a las empresas y al capital. En el Impuesto sobre Sociedades deben eliminarse las deducciones, y aplicarse un recargo equivalente al 20% de los beneficios que obtuvieron las empresas en 2019. En el Impuesto sobre Patrimonio un recargo progresivo, entre el 1 y el 10% de la base imponible de este impuesto. Solo con estas medidas se recaudarían 3.750 millones más en la CAPV y otros 900 en Navarra. A ello habría que añadir el efecto de aumentar la progresividad del IRPF, lo que incluiría eliminar la tarifa especial del capital y elevar el tipo marginal máximo al 60%.