#ELA15kongresua | Azaroak 25

2021/11/30

ELAk 15. Kongresu konfederala egin du `Benetan garrantzitsuak diren gauzak; Aktibatu, Lortu, Zaindu´ lelopean, eta lehen aldiz, kongresu osoa ikusteko aukera dago. Kongresua Bilboko Euskalduna Jauregian egin da azaroaren 24 eta 25ean, eta bertan, datozen urteetarako helburua nagusiak finkatu ditu sindikatuak: eraldaketa sozial, ekologiko, demokratiko eta feministan sakontzea; estatu independentearen alde, kultura errepublikanoaren alde egitea; bestelako negoziazio kolektiboa garatzea lan prekaritateari behar bezala aurre egiteko; militantzia integrala antolatzea; eta aliantza eta sinergiak ehuntzea.