Albisteak
#ELA15kongresua | Azaroak 25
ELAk 15. Kongresu konfederala egin du `Benetan garrantzitsuak diren gauzak; Aktibatu, Lortu, Zaindu´ lelopean, eta lehen aldiz, kongresu osoa ikusteko aukera dago. Kongresua Bilboko Euskalduna Jauregian egin da azaroaren 24 eta 25ean, eta bertan, datozen urteetarako helburua nagusiak finkatu ditu sindikatuak: eraldaketa sozial, ekologiko, demokratiko eta feministan sakontzea; estatu independentearen alde, kultura errepublikanoaren alde egitea; bestelako negoziazio kolektiboa garatzea lan prekaritateari behar bezala aurre egiteko; militantzia integrala antolatzea; eta aliantza eta sinergiak ehuntzea.
#ELA15kongresua | Azaroak 24

“Euskal Errepublika nahi dugu, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bermatuko duena, ingurumena zainduko duena eta ongizatea ziurtatuko duena”
Berrautatutako idazkari nagusiak ELAren zioa azpimarratu du “despolitizazioaren eta deskonexioaren aurkako pertsonen arteko lotura gisa; etsipenaren aurka militatu behar dugu, borrokatu eta amets egin”
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusi gisan berrautatua dute bozen %90,69 lortuta
ELAren XV. Kongresuan parte hartu duten ordezkariek Mitxel Lakuntza Vicario hautatu dute datozen lau urteetan sindikatuko idazkari nagusi izateko, aldeko bozen %90,69 lortuta. Lakuntza buru zuen zerrenda izan da aurkeztu den bakarra. Gainera, Bilbon bildu diren ordezkariek hurrengo lau urteetan sindikatuaren lan-ildoak ezartzen dituen ponentzia onartu dute gehiengo nabarmenez.
ELAk apustu egiten du sindikalismo feministaren alde, indarkeria matxistarik gabeko bizitza autonomoagoa lortzeko #A25
Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunari eskainitako ekitaldiarekin abiatu da ELAren XV. Kongresuko bigarren eguna. Ponentzia eta Batzorde Eragilea bozkatuko dute gaur, Mitxel Lakuntza idazkari nagusia berriro hautagai dela
Gehiengo nabarmenez onartu da Batzorde Eragilearen kudeaketa txostena
Bilboko Euskalduna Jauregian bildu diren ELAko delegatuek gehiengo nabarmenez onartu dute Batzorde Eragileak aurkeztu duen kudeaketa txostena. Bihar bigarren eta azken saioa egingo da. Bertan, besteak beste, Mitxel Lakuntza buru duen ELAko Batzorde Eragilea bozkatuko da. Funtsezko langileen omenaldiarekin amaitu da ELAren XV. Kongresuaren lehen jardunaldia.
Mitxel Lakuntza: “Prekaritateari eta genero diskriminazioari aurre egiteko oinarrizko tresna da sindikatua”
ELAren XV. Kongresuaren lehen egunean, idazkari nagusiak adierazi du soldata arrakala erreferentzia bihurtzen ari dela negoziazio kolektiboan borroka sindikalari esker. 2017ko Kongresuan baino 2.000 afiliatu gehiago ditu egun sindikatuak eta erabat autonomoa da, txosten ekonomikoak agerian utzi duenez
Nazioartetik agurrak ELAren XV.Kongresuari
Gure XV. Kongresuan fisikoki gurekin egoteko aukerarik izan ez zuten arren, nazioarteko lagunek agurrak bidali zizkiguten bideoz eta idatziz. Hemen bideo formatuan jaso ditugun mezuak.
Abian da XV. ELAren Kongresu Konfederala, 736 delegaturen parte hartzearekin
Kongresua Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da, azaroaren 24an eta 25ean, eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da: https://www.ela.eus/eu/kongresua. Lehenengo egunean, Batzorde Eragilearen kudeaketa txostenak bozkatuko da, Mitxel Lakuntza eta Amaia Muñoaren partaidetzarekin.
Jarraitu zuzenean ELAren XV. Kongresua
ELAren web orrialdeak XV. Kongresu Konfederala zuzenean emitituko du streaming bidez. Gainera, webgune honek Kongresuaren jarraipen zehatza egingo du.
Benetan garrantzitsua denaren alde borrokatzeko kongresua
ELAk 15. Kongresu konfederala aurkeztu du gaur, urriak 4, `Benetan garrantzitsuak diren gauzak; Aktibatu, Lortu, Zaindu´ lelopean. Kongresua Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da azaroaren 24 eta 25ean. Leloak dioen bezala, langileak eta gizarte osoa aktibatzea da helburua. Pandemiak inoiz baino nabariago utzi ditu gure gizartearen gabeziak eta dohainak. Krisiek pertsonen eta gizarteen alderik onenak eta txarrenak uzten dituzte agerian. 2008ko krisia oraindik gainditu gabe genuela, pandemia honek sorturiko osasun krisiak ondorio ekonomiko, laboral eta sozial larriak eragin dizkie langileei.
"Haizearen kontra goaz, horregatik are indar handiagoz mobilizatu behar dugu"
Ponentziaren eztabaida eta bozketa azaroaren ELAk azaroaren 24ean eta 25ean Bilboko Euskalduna Jauregian egingo duen XV. Kongresuaren puntu nagusietako bat da. Ponentziak sindikatuaren helburu estrategikoak finkatzen ditu eta egungo eta etorkizuneko eztabaida eta lan ildoak jasotzen ditu. Mitxel Lakuntza eta Amaia Muñoa idazkari nagusiak eta idazkari nagusiaren albokoak, hurrenez hurren, nabarmendu dute Ponentziak eztabaida kolektiboa piztu nahi duela, eta horretarako eztabaida orokorrerako proposamenak eta zuzenketak egin beharko direla.
ELAren Batzorde Eragile berriaren proposamena parekidea da, lehen aldiz
ELAren XV. Kongresu konfederalean datozen lau urteetan zuzendaritza osatuko duten Batzorde Eragileko kideak aukeratuko dira. Kongresuan zuzendaritza berriaren proposamena onartzen bada belaunaldi berri bat sartuko da zuzendaritzan eta, lehenengo aldiz, Batzorde Eragile parekidea egongo da.
PONENTZIA | Benetan garrantzitsuak diren gauzak; lo esencial, lo más importante
ELAren XV. Kongresuak helburu argia izango du: langile klasea eta gizarte osoa aktibatzea. Leloak berak ondo laburbiltzen du ideia hori: 'Benetan garrantzitsuak diren gauzak; Aktibatu, lortu, zaindu'. Hori da, hain zuzen ere, datozen urteetarako sindikatuaren ibilbide-orria markatuko duen ponentziak jasotzen duen helburu nagusia: langileen bizi eta lan baldintzak hobetzeko borroka egitea, elkar zainduz.