Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusi gisan berrautatua dute bozen %90,69 lortuta

2021/11/25
ELAren XV. Kongresuan parte hartu duten ordezkariek Mitxel Lakuntza Vicario hautatu dute datozen lau urteetan sindikatuko idazkari nagusi izateko, aldeko bozen %90,69 lortuta. Lakuntza buru zuen zerrenda izan da aurkeztu den bakarra. Gainera, Bilbon bildu diren ordezkariek hurrengo lau urteetan sindikatuaren lan-ildoak ezartzen dituen ponentzia onartu dute gehiengo nabarmenez.

Hainbat dira onartu den Batzorde Eragileak jasotzen dituen berrikuntzak. Hiru dira bertako kide berriak: Alazne Mantxola Mintegi (Diruzaintza), Ane Miren Zelaia Arieta-Araunabeña (Sindikalizazioa. Planifikazioa. Genero ekitaterako plan estrategikoa) eta Leire Gallego López de Goikoetxea (Ekintza Soziala. Immigrazioa. Genero berdintasun politikak).

Batzorde Eragile berri hau sindikatuaren etengabeko eraldaketa prozesuaren baitan ulertu behar da. Izan ere, bozketa honen ondorioz belaunaldi berri bat sartuko da sindikatuan, eta lehenengoz Batzorde Eragile parekidea egongo da genero aldetik.

Hau izan da bozketaren emaitza

BAI 624 boz (%90,69)

EZ 42 boz (%6,10)

Zuriak 17 boz (%2,47)

Baliogabeak 5 boz (%0,72)

 

Gauzak honela, horrela gelditzen da ELAren Batzorde Eragile berria

  • Mitxel Lakuntza Vicario (Idazkari Nagusia)
  • Amaia Muñoa Capron-Manieux (Idazkari Nagusi albokoa. Nazioartea)
  • Amaia Aierbe Beloki (Zerbitzu Juridikoak)
  • Xabi Anza Olarra (Prestakuntza. Iparraldea)
  • Leire Gallego Lopez de Goikoetxea (Ekintza Soziala. Immigrazioa. Genero berdintasun politikak)
  • Iván Giménez Gil (Komunikazioa)
  • Pello Igeregi Santamaria (Negoziazio Kolektiboa. Lan Osasuna. Euskara)
  • Alazne Mantxola Mintegi (Diruzaintza)
  • Mikel Noval Fernandez (Gizarte Politikak. Azterketa Bulegoa. Ingurumena)
  • Leire Txakartegi Iramategi (Antolakuntza)
  • Joseba Villarreal Olaizola (Hauteskunde sindikalak. Afiliazioa. Ekintza konfederalak)
  • Ane Miren Zelaia Arieta-Araunabeña (Sindikalizazioa. Planifikazioa. Genero ekitaterako plan estrategikoa).