Eusko Jaurlaritza ELAren kanpainaren aurka

2015/11/11
ELAko idazkari nagusiak erantzun egin dio Enplegu sailburuari, Toñak sindikatuari prekaritatea salatzeko kanpaina “bortitza” hasi izana leporatu baitio: Muñozen esanetan, "azaltzea langileen miseria botere ekonomikoaren hautua dela, eta botere honi gobernuek erabateko babesa ematen diotela salatzea, deskribapen hutsa da".

Zergatik ez dira beste argazki batzuk gogaikarri gertatzen? Zergatik ez da gustokoa herritarrei jakinaraztea langileak zein baldintzatan kontratatzen diren? galdetu du Muñozek. "Guk lotsagarria beste zerbaiti deritzogu, erakunde askok ugazaba askori eskaintzen dieten normaltasun argazkiari, jakinik hauek langile askoren beldur eta ahuleziaz baliatzen direla miseria eta esplotazioa inposatzeko. Lotsagarria da ere ukatzea gobernuak egiten dituen politika publikoek desberdintasuna areagotu eta soldatak jaistea dakarrela".