Prekariatua / The Precariat - Guy Standing

2016/02/02
Prekariatua; klase sozial berria. Guy Standing-ek honako elkarrizketan azaltzen du klase egitura berria sortu dela. 1980ko hamarkadan neoliberalek ekonomia eta politikaren kontrola hartu zutenean hasi zen eraldaketa, eta krisiarekin kontsolidatu egin da. Klase sozial berri honen elementu komuna neoliberalismoari eta sozialdemokraziari uko egitea da, eta klase kontzientzia bereganatzea. Horren erakusgarri dira sortutako indar politiko berriak: Podemos, Syriza eta Italiako Ekologia eta askatasuna. Guy Standing ekonomialaria da, Londreseko unibertsitateko irakaslea eta Oinarrizko Errentaren Sare Globalaren sortzaile eta lehendakaria.