Prekarietate kanpaina EAEko Administrazio orokorrean

2016/03/29
EAEko Administrazio Orokorrean ere prekarietatea nabaria da. Hala azaleratu dute EAEko 3 lurraldeetan ELAk aurrera eraman dituen 3 jardunaldietan parte hartu duten EAEko Administrazio orokorreko 100 langile inguruk.

 

Euskal Herriko Administrazio publiko gehienetan bezala, EAEko Administrazio orokorrean ere ondorengo prekarietate elementuek sortzen dute kezka gehien bertoko langileen artean:

  • Etengabe hazten ari den behin-behinekotasun maila; Administrazio honetan langileen %35a baino gehiago behin-behinekoa da, ez dauka inolako egonkortasunik bere lanpostuan eta gainera, kasu askotan 10 urtetik gora daramate behin-behinekotasun egoeran. Behin-behineko enplegua kontsolidatzeko prozesuak eta etengabeko EPEak ezinbestekoak dira.

  • Etengabe igotzen ari den zerbitzuen azpikontratazio edo pribatizazioa; geroz eta zerbitzu publiko gehiago kudeatzen dira, etekinak lortzea, eman beharreko zerbitzuaren kalitatearen gainetik lehenesten duten enpresa pribatuen bidez. Honek bi ondorio zuzen ditu: langileen lan baldintzak okertzen dira eta eskaintzen den zerbitzuaren kalitatea murrizten da. Gelditu beharra dago zerbitzuen azpikontratazioa.

  • Langile eta zerbitzu publikoekiko gure administrazioaren errespetu falta. Gero eta baliabide gutxiago bideratzen dira herritarren beharrak asetzeko bokazioa duten zerbitzu publikoetara, langile publikoen lan baldintzak alde bakarrez inposatu eta zerbitzu publikoen kalitatea murriztearen aldeko apustu garbia ikusten delarik. Gainera, gure agintariek beren komunikabideen bidez langile eta zerbitzu publikoen aurka zuzendu duten kanpaina bortitza agerikoa da. Ezinbestekoa da kalitatezko zerbitzu publikoen beharra aldarrikatu eta defendatzea.

Legebiltzarrean kudeatzen ari den Euskal Enplegu Publikoko Lege Proiektuak ere kezka handia sortzen du langile hauen artean. Izan ere, proiektu honek ez du irtenbide egokirik aurreikusten ez behin-behinekotasun maila jaitsi eta errepika ez dadin, ez zerbitzuen azpikontratazioa gelditu dadin ez eta interes alderdikoietatik aldendutako gure herriak behar dituen zerbitzu publikoak garatzeko ere.


Zerbitzu publikoetako langileen kontzentrazioa, %5eko soldata itzultzea eskatzeko

Autonomako langileeen kontzentrazioa, beren eskubideen alde

Autonomako langileen kontzentrazioa, beraien eskubideen alde.