Prekarietate kanpaina Osakidetzan

2016/03/15
Prekarietate kanpainak Osakidetzan ere hartu du protagonismoa. ELA zentroz zentro aritu da lan-prekarietatearen aurkako kanpaina aurrera eramaten. Denera 10 Jardunaldi egin ditugu 240 langilerekin, eta beste hainbeste protesta ekitaldi izan ditugu.

 

Osakidetzako kideek, prekarietateari buruzko formazio saioak aprobetxatu nahi izan ditu aldarrikapenak egiteko. Hala, jardunaldiotan zentro bakoitzak bere arazo propioak azaleratu ditu. Arazo propioak izan arren, hainbat elementu errepikatu egin dira toki guztietan.

Guztietan kontratazioa izan da gehien aipatu den gaia, ikuspegi ezberdinetatik. Batzuetan ordezkapen eta kontratazio ezak eragiten dituen lan-kargengatik kexa ugari jaso dugu. Horrez gain, behin-behineko langile askori kontratazio-zerrenden kudeaketa ilunak kezka handia sortzen dio, menpekotasun eta babesgabezia sentimendua orokortua dago. Horrez gain, langileek lan egiteko beharrezko duten formazioaren inguruan ere kezka orokortua da.

Argi geratu zaigu kontratazioa sindikatuaren jardunaren erdigunean kokatu behar dugula. Behin-behineko langileei begira lan-aukerak sortzeko eta kontratazio prozesuetan gutxieneko babesa izan dezaten. Langile finkoen kasuan, kontratazioa handitzeak lan-karga murriztea eta kalitatezko lana egiteko aukera eman behar du.

Horrez gain, tokian toki beste hainbat arazo azaldu dira. Sindikatuak arazo bakoitzari eutsiko dio eta eremu bakoitzerako alternatiba ezberdinak proposatuko ditu.



Prekarietateari buruzko formazioa Eibarren, Osakidetzako militanteekin

 

Prekarietatearen aurkako kontzentrazioa Santiago Ospitalean (Gasteiz)