Prekarietateari erratza pasa eta zabortegira!

2015/11/13
Prekarietateari erratza pasa eta zabortegira!
Garbitasun sektorean lanean dabiltzan emakumeek protesta egin dute gaur Eibarren. Bizi duten miseria egoera salatu dute ELAk martxan jarri duen prekarietate kanpainaren barruko ekitaldian.

 

Lanaldi partzialak, zoratzeko moduko ordutegiak, soldata eskasak... horiek dira garbitasunean lanean dabiltzan emakume askoren egoera. Ondorioz, bizitza duin eta autonomo bat izatea galarazten zaie. Salaketa hori egin dute gaur ELAko militante batzuk Eibarko kaleetan zehar.

Salatzeaz gain, egoera hori aldatzeko borrokarako gertu daudela adierazi dute. Hitzarmen hobeak lortu daitezke. ELAk bultzatutako ILPa parlamentuan erabakitzen ari dela gogoratu dute ere. ILP honek administrazio publikoak azpikontratatzen dituen langileen lan baldintzak babestuko lituzke. Beraz, aurrera aterako balitz, sektoreko prekarietatearen parte haundi batekin bukatuko genuke.

Baldintza duinak nahi dituzte eta horretarako antolatu dira. Prekarietateari erratza ondo pasatzeko prest daude!!!