“Gizonezkoen taldeko exijentzia bera dugu”

Irene Paredes Hernández (Legazpi, 1991) Euskal Herriak inoiz eman duen futbol jokalaririk onena da. Legazpin jaioa, gaur egun Paris Saint-Germain taldeko kapitaina da, Europako talderik onenetakoa.

2020ko urriaren 29a da. Goizean etxean harrapatu dugu Irene Paredes; egun horretan arratsaldez entrenatzen dute. Bezperan Frantziako Errepublikako presidenteak, Emmanuel Macronek, agerraldi publikoa egin zuen, Covid-19ak sortutako pandemiaren aurkako neurri berriak iragartzeko. Neurri horiek eurei profesional bezala nola eragingo dien jakitearen zain dago, beraz, Irene Paredes.

 

2020ko urriaren 29a da. Goizean etxean harrapatu dugu Irene Paredes; egun horretan arratsaldez entrenatzen dute. Bezperan Frantziako Errepublikako presidenteak, Emmanuel Macronek, agerraldi publikoa egin zuen, Covid-19ak sortutako pandemiaren aurkako neurri berriak iragartzeko. Neurri horiek eurei profesional bezala nola eragingo dien jakitearen zain dago, beraz, Irene Paredes.

Mundu osoa astintzen ari den pandemia baten erdian gaude. Zalantzaz betetako garaiak dira askorentzat.

Denok bezala, egoerara moldatzen ari gara. Martxoan Frantzian futbol liga eten egin zen, bai gizonezkoetan eta bai emakumeetan, eta gero ez zen martxan jarri. Nik uste gero erabaki horretaz damutu egin zirela, batez ere ikusi zutenean beste herrialde batzuetan berriz ere martxan jarri zirela. Egoera arraroa izan zen, etxean entrenatu behar genuen. Ekainean egoera normal batetara itzuli ginen, bi txapelketa geratzen zirelako bukatzeko, Txapeldunen Liga eta Kopa.

Orain, ordea, zer gertatuko den itxaroten gaude. Ez dakigu neurri berriek nola eragingo diguten. Zelaiaren tamainaren arabera, handia bazen, partida batzuetan ikusleak egon dira; zelaia txikiagoa bazen, ez zegoen ikuslerik. Gu profesionalak gara, baina liga amateurra da. Horregatik diot itxaron egin beharko dugula taldeak zer esaten digun eta zein egoeratan geratzen garen.

“Tenemos la misma exigencia que el equipo masculino. Entrenamos igual o más. La única diferencia son los viajes. Tardamos más tiempo; al fin y al cabo nosotras no vamos en aviones privados. Y eso que en el PSG estamos muy bien; muchos viajes los hacemos en avión y en tren”

Zein da zuen egoera, futbolari profesionalak zareten neurrian?

Aurreko konfinamenduan soldata jaitsi ziguten, Paris Saint-Germain ERTE moduko batean egon zen. Orain egoera ‘normal’ batean gaude, kakotx artean. Egia da taldea klub bezala diru asko galtzen ari dela, baina egoera ‘normala’ da orain. Egoerara moldatzen ari gara, baina ez da erraza. Ez dakigu liga etengo den ala ez. Eta liga eteten bada, ba gure lanak ez du zentzurik.

Munduko talde garrantzitsuenetako bateko langilea zara, baina beste talde askok ez dituzte PSGren baliabideak egoera honi aurre egiteko.

Bai. Guri astean behin PCR-ak egiten dizkigute, baina hori ez da talde guztietan gertatzen. Derrigorrezkoa ez denez talde horiek euren dirutik ordaindu behar izaten dituzte PCR frogak, eta kasu batzuetan ez dizkiete futbolariei proba horiek egiten dirua horretan ez gastatzeko. Horrela, jokatu dezakegu talde baten kontra jakin gabe aurkariak positiboak diren ala ez.

Errepasatu dezagun zure kirol ibilbidea. Kirolarekin harremana txikitatik izan duzu.

Etxean oso kirolariak gara, beti gustatu izan zaigu kirola egitea. Betidanik ibili izan naiz kalean erraketarekin, baloiarekin, bizikletarekin… Txikitan judoa egin nuen, gero atletismoa eta futbola batera, bietako bat aukeratu behar izan nuen arte, biak batera ezin nituelako egin. Realak deitu ninduenean lehen mailan jokatzeko bi kirolak batera egitea, futbola eta atletismoa, ez zen bateragarria. Erabaki behar izan nuen, aukeraketa gaizki ateratzen bazen atzera bueltatzeko aukera izango nuela pentsatuz, hau da, atletismora itzuli ahalko nuela.

Asmatu zenuen…

Bueno, bai, ematen du asmatu nuela, horretan jarraitzen dut…

Herriko taldean hasi zinen, Legazpiko Ilintxan, baina handik urte betera Zumarragako Urolara joan behar izan zenuen.

-Bai. Ilintxak taldea zeukan, baina generazio horretako gehienak urte horretan unibertsitatean hasi ziren, eta ez zen egon talde bat ateratzeko adina neskarik. Taldea desagertu egin zen, baina nik futbolean jokatzen jarraitu nahi nuenez Urolara joan nintzen.

“Cuando yo empecé era casi la única chica del pueblo jugando al fútbol, y ahora hay un montón de chicas. Cada vez hay más gente, el interés es mayor, y eso hará que suba el nivel. Queda mucho camino para una igualdad real, pero soy optimista”

Beraz, futbolean jokatzen jarraitzeko beste herri batetara joan behar izan zenuen. Zumarraga Legazpitik urruti egon ez arren, 5 kilometro dira, astean hainbat egunetan mugitzera behartzen zintuen. Futbola uztea pentsatu zenuen?

Nik argi neukan futbolean jokatzen jarraitu nahi nuela, eta gainera zortea izan dut etxean, beti gustatu izan zaie eta beti egon dira prest ni batetik bestera eramateko. Ez zen egoera errazena, hona (Bikuñara, Ilintxaren futbol zelaira) etxetik edozein momentutan etorri nintekeelako oinez ni bakarrik, eta Urolan jokatzeko eraman behar izaten nindutelako, baina beti izan dut gurasoen laguntza.

Urola utzi eta Zarautzen hasi nintzenean gauza bera pasatu zitzaidan. Gurasoen berme hori izan ez banu niretzat ezinezkoa izango litzateke Zarautzera joatea. Eurek animatu ninduten, ez zitzaien inporta ni eramatea eta ni ere gogotsu nengoenez, urrats hori eman nuen.

Ilintxa, Urola, Zarautz. Bertan jokatzen zaudelarik Realak deitzen zaitu. Orduan hasi zinen pentsatzen futbola zure ogibidea izan zitekeela?

Egia esan ez dut inoiz pentsatu. Beti disfrutatu izan dut kirola egiten, eta aukera izan dut toki batetik bestera pasatu ahal izateko. Nire helburua beti hobetzea izan da, disfrutatzen jarraitzea. Exijentzia maila handiak plazer hori ematen dit, gustatzen zaidan hori egitea ahalik eta hoberen. Aukera guzti hauek izanda aprobetxatu ditut. Realera heltzea amets bat bezala zen, baina inoiz ez dut pentsatu: ‘honetaz bizi nahi dut’. Beti saiatu izan naiz disfrutatzen, eta aukera egon den heinean, jarraitzen.

Futbolean aritu izan zaren bitartean ere ikasi egin duzu, IVEF edo gizarte heziketa. Futboletik bizitzearen aukerak huts egiten bazuen irtenbide gisan planteatu zenituen ikasketak?

Unibertsitatean hasten zarenean, 18 urterekin, ez dakit guzti hori erreflexionatzeko gai zaren ala ez. Azkenean gizarteak karrera bat edo zerbait ikastera eramaten zaitu, etorkizunerako beharko duzulako edo. Argi neukan posible nuen heinean bi gauzak egingo nituela, futbolean jokatu eta ikasi. Eta posible izan nuen. Gainera, kirola horrenbeste gustatzen zaidanez eta kirolarekin lotutako gauza bat ikasi nuenez, ba… Karrera bukatuta master bat egin nuen, eta orain beste master bat egiten ari naiz, kirol egokituaren inguruan. Gainera, Bigarren Hezkuntzan klaseak eman ahal izateko titulua atera nuen. Momentuaz disfrutatzen egin dut orain arteko bidea, geroan pentsatu gabe. Eta uste dut jarrera honek eraman nauela honaino.

Realean hiru denboraldi aritu zinen. Handik, Bilbora, Athletic-era. Bost urte egon zinen.  Zer moduz?

Oso ondo, oso gustura. Athleticek bere momentuan Liga irabazteko aukera izatea eman zidan. (2015-16 denboraldian Athleticek liga irabazi zuen). Urte askotan bigarren geratu ginen ligan, eta Kopako bi final ere galdu genituen. Beste eskailera bat igotzea zen Athletic-era joatea, beste koska bat igotzea. Hobetze nahi horregatik joan nintzen.

Zure lehen titulua irabazi zenuen, 2015-16. denboraldiko liga. Zer oroitzapen dituzu?

Egia esan irabazi baino titulu gehiago galdu ditut. Baina, bai, nire azken urtean liga irabazi genuen. Buruz ari naiz, baina oker ez banago bost urtetatik hirutan bigarren geratu ginen, eta beste behin hirugarren. Eta kopako bi final ere galdu genituen. Porrot horiek gogorrak izan ziren, baina gutxienez etapa hori ixteko modurik onena izan zen Liga irabaztea.

“En cuanto a títulos, he perdido más de lo que he ganado. Son momentos duros. Cuando pierdes piensas: ‘Mejor si nos eliminaron en la primera fase o en la primera ronda y no llegar hasta aquí para perder la final en los penaltis’. Pero no es verdad. Todas las vivencias que te da llegar al final a una final, esa forma de entrenar, esa tensión... es tremenda. Pero es fútbol y alguien tiene que perder”

2016. urte horretan Euskal Herria utzi eta Parisera, PSG talde ospetsura. Aurtengoa zure bosgarren denboraldia da. Frantziako Ligara joatea urrats berri bat izan zen?

Bai, beste salto bat ematea zen, beste maila batetara igotzea. Aldaketa hau askoz gogorragoa izan zen, zailagoa, etxetik joatea suposatzen zuelako. Gainera, nire kasuan ez nuen frantsesa ezagutzen, eta kultura ere ezberdina da. Futbolari dagokionez, jokatzeko modua, ezberdina da ere. Guzti horretara egokitu egin behar naiz, baina egia esan nahiko azkar egin nuen adaptazioa, eta dagoeneko guztiz egokituta nago.

Zertan aldatu zen zure jokatzeko era, zertan ezberdintzen dira Espainiar ligako futbola eta Frantziako ligakoa?

Ezberdintasun nagusia arlo fisikoan dago, jokoa askoz azkarrago doa. Fisikoak garrantzia askoz handiagoa dauka. Oso liga fisikoa da, jendea oso indartsua da, azkarra. Nire jokoa egokitu behar izan nuen, lehenago pentsatzera, lehenago ateratzera. PSGra heldu aurretik ligako jokalari azkarrenetakoa nintzen, eta PSGn, berriz, jokalari motelenetakoa.

Espainiako selekzioarekin ere aritu izan zara. Bi Mundialetan, 2015 eta 2019, minutu guztiak jokatu dituen jokalari bakarra zara.

Trantsizio hori bizi izan dugun gutxi gaude. Bederatzi urte daramazkit Espainiako selekziora joaten, eta zortea izan dut lehen txapelketa handi batetara sailkatu ginenetik torneo handi guztiak jokatu ahal izan dudalako, Eurokopa (Suedia, 2013), Mundiala (Kanada, 2015), Eurokopa (Holanda, 2017) eta Mundiala (Frantzia, 2019). Jendea asko aldatu da, bai jokalariak, bai staff teknikoa eta bai gizartea bera. Espainiako Futbol Federazioak nesken futbolari ematen dion garrantzia askoz handiagoa da. Aldaketa hau ematen garrantzitsua da, eta ematen ari da.

Nazioartean lortutako emaitzek agerian uzten dute garrantzia hori...

Maila asko aldatu da, batez ere azkeneko hiru edo lau urteetan. Duela bost-sei urte hasi zen benetako apustua egiten, eta horren ondorioz mailak gora egin du, bai selekzioan eta bai taldeetan. Emakumezkoen futbola garatzeko errekurtso ezberdinak eman dira, eta orain talde asko profesionalak dira. Futbol taldeak profesionalak badira, horrek selekzioaren maila hobetzea suposatzen du. Orain selekzioa txapelketa handietara joatea normalizatuta dago, baina ni hasi nintzenean ez ginen joaten, oso zaila zen.

Aurreko denboraldian Espainiako Ligako emakume futbolariek greba egin dute hitzarmen kolektiboaren alde. Zuk beste liga batean jokatzen duzu, baina nola bizi izan duzu zure lankide eta lagunen greba?

Greba beharrezkoa izan da gutxieneko batzuk finkatzeko eta behingoz emakumezkoen futbola garatzeko. Greba hasi zenenean selekzioarekin kontzentrazio bat izan nuen, eta horrek gatazka gertuagotik bizitzeko aukera eman zidan. Ez dakit greba den modurik onena gauzak konpontzeko, baina momentu bat heltzen da non zerbait egitea beharrezkoa den. Eta hitzarmen kolektiboa sinatzeko eskatzen ziren gauzak ez ziren duela bi hilabete eskatutako gauzak. Aurretik ere bai, baina era serio batean duela bi urte planteatu ziren gutxieneko horiek. Denbora honetan mila bide ezberdinetatik saiatu gara gutxieneko horiek eskatzen modu pasibo edo lasaiago batean, arrazoiak ematen, bilerak eginez...

Ez zen ezer arraroa eskatzen, langileak gara, eta lankideentzako minimo batzuk eskatzen genituen. Horregatik momentu bat heldu zen egoera ez zela mugitzen eta zerbait egin behar zela. Greba egitea pentsatu zen eta nik beti eman nahi izan dut nire laguntza.

“En el PSG el día a día es el mismo en el equipo masculino y el femenino. Las rutinas y los entrenamientos son los mismos. Normalmente entrenamos por las mañanas. A las 09:00 tenemos que estar en la instalación deportiva para desayunar. Primero hacemos gimnasio para hacer ejercicios de calentamiento y prevención. Después salimos al campo y normalmente nos ejercitamos durante hora y media. Allí comemos, y después de comer hay sesiones con el fisio, según las necesidades. Y, dos días a la semana también tenemos entrenamiento por la tarde”

Common Gol nazioarteko ekimen solidarioan ere parte hartzen duzu. Proiektu hau babesten duzuen futbolari profesionalek zuen soldataren %1a bideratzen duzue laguntza proiektu ezberdinei. Common Gol babesten dutenen zerrenda errepasatzean jabetzen zara emakume futbolariak gizon futbolari adina direla, kopuruz askoz gutxiago izan arren eta soldatak, zer esanik ez, askoz txikiagoak izan arren.

Pertsona bakoitzaren araberakoa da hori. Proiektu honen barruan gaudenok hala nahi dugulako da, ez da etorri Common Goleko inor guregana ea parte hartu nahi dugun eskatzera. Ez. Han gaudenok guk nahi izan dugulako da, eta nire kasuan, nire soldataren %1a eman nahi dudalako. Ez dakit beste futbolari profesionalek zer egiten duten euren diruarekin, norberak bere gauzak ditu, beste batzuk beste organizazio edo fundazioetara ematen dute dirua. Egia esan ez dakit zein den arrazoia ekimen honetan emakumeen eta gizonen kopurua gutxi gora behera berdina izateko. Ez dakit daukagun heziketarengatik den edo zer.

Nire kasuan, zortea daukat nire hobbyarekin bizitza aurrera eramateko aukera dudalako, nire hobbya nire lana da, eta uste dut horrekin aukera izan dezakedala egoera ez on batean dauden horiek laguntzeko. Nik Indiako organizazio batetara bideratzen dut nire diruaren parte hori, nesken organizazio bat, futbolaren bidez garatu eta independizatu ahal izateko.

Emakumeen futbola suspertzen ari da. Futbolean hasi zinenean uste zenuen urte gutxitan egoera honetan egongo ginela?

Espero nuen, esperantza hori neukan. Gauzak asko garatu dira ni hasi nintzenetik, eta urtez urte asko aldatzen dira gauzak, taldeen apustua handiagoa da. Realean hasi nintzenean ez nuen zelai handi batean jokatzeko aukerarik izan. Behin, dagoeneko Athleticen nengoela, euskal selekzioarekin Anoetan jokatu genuen. Hori izan zen estadio handi batean jokatu nuen lehen aldia.

Gero ja Athleticen liga bat galdu genuen, 38.000-40.000 pertsonen aurrean jokatu genuen partida batean, San Mamesen. Hor hasi zen pixkanaka. Orain egia da astebururo ia estadio handi bat irekitzen dela emakumeen futbolerako, eta hori oso onuragarria da. Profesioaren parte da, baina beti esaten dut hau ez litzatekeela izan behar urtean behin egiteko gauza bat, astebururo jokatzea normalizatu beharko litzatekeela.

Orain festa bat bezala hartzen da. Estadioa irekitzen da, ume asko joaten dira, eta egia da emaitza bigarren plano batean geratzen dela. Baina zure lana da, errendimendu batean zaude, eta zuk irabazi nahi duzu, liga jokatzen ari zarelako. Oso ondo dago festa antzeko bat egitea, baina garrantzia errendimenduari eman behar zaio.

Frantzian egoera hobea da, taldeen egoerari dagokionez?

Gauza askotan berdina da, baina era berean ezberdina beste gauza askotan. Berdina da neurri batean, bi-hiru talde daudelako goialdean, kondizio eta errendimendu maila handiago batekin. Profesional bezala ez daude bost talde baina gehiago, eta talde asko amateurrak dira. Baina Frantziako federazioa hori aldatzeko asmoz dago.

Lehen bertako liga besteak baino aurrerago zihoan, baina azken urteetan moteldu egin da. Futbol mailan nibela handiagoa da, errendimendua hobea da, baina organizazio mailan, antolakuntzari dagokionez, egia da talde askotan entrenatzeko moduari ematen zaion garrantzia ez dela oraindik onena. Talde askotan jokalariek lana egin behar dute eta gero entrenatzera joan. Eta lana egin eta gero entrenatzen baduzu, entrenamendu hori ez da kalitatezkoa, eta gero asteburuan ezin duzu ondo edo baldintza onenetan jokatu. Eta hori gertatzen bada agian jendeari ez zaio ikusten ari den partidua horrenbeste gustatzen, eta azkenean moztu eta aldatu beharreko ziklo batean sartzen zara.

Europa mailako talde onenetako batean jokatzen duzu, PSGn. Gizonezkoen taldea ere Europako onenetakoa da. Baldintzei dagokionez aldeak izugarriak dira diruari dagokionez, batez ere soldatetan, baina bi taldeetako jokalariek duzuen exijentzia maila bera da. Nolakoa da zure eguneroko egun bat?

Egunerokoa berdina da, guztiz. Gero, egia da, taldeko entrenatzailearen arabera exijentziak ezberdinak direla: batzuetan derrigorrezkoa da bertan gosaltzea eta bazkaltzea, besteetan ez... Baina, bestela, entrenatzeko errutinak eta abar berdinak dira. Normalean astean zehar egun bat libre izaten dugu, baina beti ez da horrela izaten.

Goizetan entrenatzen dugu. 09:00tan kirol instalazioan egon behar dugu gosaltzeko. Lehenik gimnasioa egiten dugu, beroketa eta prebentzio ariketak egiteko. Ondoren zelaira ateratzen gara, eta normalean ordu eta erdiz aritzen gara. Han bazkaltzen dugu, eta bazkaldu eta gero fisioarekin saioak daude, beharren arabera. Eta, astean bi egunetan arratsaldean ere entrenamendua izaten dugu. Berdina da, ez dugu gizonezkoen taldea baina gutxiago entrenatzen.

Eta, gainera, taldearen izenean ditugun ekitaldi ezberdinak ere antzekoak dira: umeekin egon, ospitaleetara joan, eskolak bisitatu... Exijentziari dagokionez dena berdina da, berdina edo gehiago entrenatzen dugu. Alde bakarra bidaiak dira, denbora gehiago eman behar izaten dugu. Azken finean gu ez goaz hegazkin pribatuetan. Eta hori PSGn oso ondo gaudela, bidai asko hegazkinez eta trenez egiten ditugu.

“Mi familia ha sido fundamental. Me llevaban en coche para jugar en el Urola, igual a Zarautz... Cuando he jugado con la Real, el Athletic o la selección siempre han estado allí, en la grada. También vienen a París. Me han apoyado en todas las decisiones que he tomado. Ahora, con los años, da la impresión de que es fácil cambiar de equipo, pero no; supone muchas cosas. A pesar de ello, siempre me han dado apoyo y herramientas para hacer lo que he creído mejor en mi carrera deportiva”.

Nola ikusten duzu emakumeen futbolaren bilakaera? Nola ikusten duzu kirol mailari dagokionez bost edo hamar urte barru?

Uste dut hobera joango dela. Orain ematen ari den aldaketa erritmoa handia da, eta hori ona da. Behin minimo hauek jarrita, (hitzarmen kolektiboaren akordioan lortutakoaz mintzo da), gizartean aldaketa bat ere ematen ari da. Ni hemen (Legazpin) hasi nintzenean ia herriko neska bakarra nintzen futbolean jokatzen, eta orain neska pila bat daude. Geroz eta jende gehiago egon, interesa handiagoa da, eta horrek maila igotzea ekarriko du.

Hala ere, asko geratzen da benetako berdintasun bat lortzeko. Abuztuan Txapeldunen Ligaren azken fasea jokatu zen Anoetan eta San Mamesen. Zuek final-erdietan galdu zenuten, eta partida amaieran kexatu zinen, gizonezkoen txapelketan ez bezala, zuenean ez zegoelako VAR edo bideo-arbitrajerik.

Lehenengo argi utzi nahi dut ez genuela galdu horregatik, ez ginen etxera joan bideo-arbitrajea ez zegoelako. Baina, hori esanda, ez da normala horrelako partidu batean bideo-arbitrajerik ez egotea. Ez da normala. Txapeldunen liga osoan bakarrik finalean egon zen. Benetako berdintasuna lortu nahi badugu denok laguntza behar dugu, eta arbitroek ere laguntza behar dute. Eta uste dut garrantzitsua dela jendeak hori jakitea. Partida hori San Mamesen jokatu zen, eta jendeak pentsatu dezake: “a, ba San Mamesen jokatzen badute gizonezkoen baldintza berdinetan jokatuko dute”. Ba ez, gure kasuan, adibidez, ez genuen bideo-arbitrajerik, Txapeldunen Ligako final-erdi batzuk izan arren. Ez da normala horrelako zelai batean jokatzea, VAR teknologia egoteko azpiegitura guztia daukana, eta ez egotea hiru lagun bertan telebista bidez arbitroari laguntzen.

Zein da futbolak utzi dizun edo eman dizun aitortzarik onena?

Hainbat sari indibidual lortu ditut. Bai, sari horiekin pozten zara, gauzak ondo egin dituzula esan nahi duelako eta lan hori aitortzen dizutela. Baina bueno, futbola talde kirola da eta beti nahiago izaten duzu talde bezala zerbait irabazi. Futbolean taldean egiten duzu dena, irabazi zein galdu.

Nik futbolean askoz gehiago galdu dut irabazi dudana baino, baina Athleticekin irabazitako liga eta PSGrekin irabazitako kopa... buf... horiek dira gelditzen zaizkizun momentuak, grabatuta dituzunak. PSGn lehen urtean Europako Txapeldunen Ligako finalera sailkatu ginen, eta penaltietan galdu genuen. Baina nahiz eta galdu final hori grabatuta daukat, horra iristea kristorena izan zen. Zuretzat gelditzen diren momentuak dira.

Futbolaren alde txarra ezagutzen duzu, kirol ikuspuntutik. Irabazi duzu, baina askoz gehiago dira galdu dituzun finalak irabazitakoak baino.

Momentu gogorrak dira. Justo galtzen duzun momentuan pentsatu izaten duzu: ‘hobe lehen fasean edo lehen kanporaketan kanporatu bagintuzte eta ez honaino iritsi finala penaltietan galtzeko’. Baina ez da egia. Azkenean final batetara heltzeak ematen dizkizun bizipen guztiak, entrenatzeko modu hori, tentsioa hori... izugarria da. Baina futbola da, eta norbaitek galdu behar du.

Oso lehiakorra naiz, eta beti irabazi nahi dut, baina... Batzuetan gauzak gertatzen dira, ikusten duzu zure indar guztia jarri duzula baina ez duzula lortu. Baina futbolak beti ematen dizu beste aukera bat, eta hori da galtzen duzunean berriro entrenatzeko eta berriro hor egoteko indarra ematen dizuna.

Beti esan izan duzu futbolean egin duzun ibilbide oparo hau ezinezkoa izango litzatekeela familiak eman dizun babesik gabe.

Guztiz oinarrizkoak izan dira. Urolan jokatzeko eramaten ninduten, Zarautzera berdin... Realean hasi nintzenean ez neukan oraindik gidabaimenik, eta Realak jartzen zidan taxi zerbitzu bat erabiltzen nuen. Baina, partidetara, eurek eramaten ninduten. Realarekin, Athleticekin edo selekzioarekin jokatu ditudan partida guztietan han egon dira beti, harmailan. Parisera ere etortzen dira. Eta ez hori bakarrik, erabakiak hartu behar izan ditudanean beti egon dira hor. Orain, urteekin, ematen du erraza dela taldez aldatzea, baina horrelako aldaketa batek gauza asko suposatzen ditu. Eta beti eman dizkidate niri kirol ibilbidean hartu ditudan erabaki guztiak hartzeko babesa eta tresnak.    

Elkarrizketa

La capitana de Paris

Irene Paredes Hernández (Legazpi, 1991)