Lehen arreta: pandemia baino, endemia

Erreportajea NAGORE URIARTE
COVID-19ak lehendik ere Hego EHko osasun sistema publikoek bizi zuten itolarria azaleratu du, baina arnasestuka ari ziren, aspaldi. Profesionalek pairatzen zuten prekaritatearen birusa herritarrengana hedatu du pandemiak, osasuna eta bizitza lehenetsiko dituen kalitatezko osasun sistema publikoaren beharra inoiz baino gehiago azaleratuz.

Hego Euskal Herriko osasun sistema publikoetako langileak borrokan dira, Osakidetzan eta Osasunbidean pairatzen dituzten murrizketen aurka. Pandemiak hankaz gora jarri du lehen arreta, baina lehendik ere herren zebilen. Lehen arretan, pandemia baino, endemia bizi dute.
2020ko otsailaren 28an atzeman ziren COVID-19aren lehen bi kasuak Euskal Herrian: aretxabaletar bat Gipuzkoan eta Txagorritxu ospitaleko mediku bat Araban. Gaitza azkar hedatu zen, eta orduz geroztik, EAE eta Nafarroako osasun sistema publikoak eta bertako langileak gainezka ikusi ditugu. 2021eko abenduaren 7an heldu zen, ordea, alarma guztiak piztu zituen erabakia. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak egin zuen jakinarazpena: “Aparteko larritasuna ez duten” kontsultak atzeratuko dira. Beste modu batera esanda, lehen mailako arretako osasun kontsulta guztiak atzeratuko zituen Osakidetzak. Adibide batzuk jarri zituen: bihotzeko arazoak dituztenen eta bronkitis kronikoa duten pertsonen kontrolak, esaterako, atzeratu egingo zituzten. “Jarraipen kontsultak garrantzitsuak dira, eta egingo ditugu, baina aurrerago”, baieztatu zuen. Lehen aldiz, ezinezkoa zen etxeko medikuarekin hitzordu presentziala egitea eta osasun arreta telefonikoa bilakatu zen. Gaixoen haserrea piztu zuen horrek, baina gaitza egon bazegoen Hego Euskal Herriko osasungintza publikoan COVID-19 heldu baino lehen. Osakidetzan eta Osasunbidean bizi zen prekaritatea pandemiak azaleratu zuen, baina gaitza endemikoa zen. Lehen arreta itolarrian zen, aspaldi.

En 2022, el Gobierno Vasco destinará 4.352 millones al sistema público de salud, 17 millones menos que el año pasado. En 2010 el 17,6% de la población de la CAPV contaba con un seguro de salud privado, porcentaje que ha aumentado al 21,96% en 2020 (Eustat).


Pandemiak azaleratu duena
Pandemiak azaleratu ditu osasun sistemak aspaldi zituen gabeziak eta bizitza eta osasuna lehenesteko premia azpimarratu.
2020ko urriaren 16an, The Lancet aldizkari medikuak Espainiako osasun sistemari buruzko erreportajea argitaratu zuen, EAEko eta Nafarroako osasun sistema publikoen ispilu ere badena. Artikuluan ondorioztatu zutenez, “2008ko krisi finantzarioaren ostean aplikatu ziren austeritate politikek osasun sarea ahuldu zuten. Langileak eta baliabideak falta dira, eta behargin gehienek egun gutxi batzuk edo aste batzuk baino irauten ez duten lan kontratuak dituzte”.
Osakidetzak eta Osasunbideak, biek ala biek, bazituzten denboran luzatu eta okertu diren arazo estrukturalak, baina egoera are gehiago okertu zen pandemiak eztanda egin zuenean. Gauzak horrela, badira une honetan zenbait arazo larri: bajak, erretiroak eta bestelako absentziak ez dira ordezkatzen; bezeroak artatzen dituzten langileen lan karga bikoiztu da; erizainen agendak beterik daude; AIPetan -Arreta Iraunkorreko Puntuak- murrizketak egin dituzte; eta urrian 4.000 profesional gutxiago zeuden.

Profesionalen ihesa
Lehen arretak bizi duen prekaritatearen ondorioz, gero eta langile gehiagok alde egiten dute baldintza hobeen bila. Hiru dira, funtsean, kasuistika nagusiak: beste espezialitate batera jotzea, osasungintza pribatuan lanean hastea, eta atzerrira joatea.
Datuak dira horren adierazle. 2019an, pandemia lehertu baino lehen, Medikuen Elkargoak 4.100 baliokidetza ziurtagiri luzatu zituen atzerrira joateko, aurreko urtean baino %18,7 gehiago. Familiako medikuntza espezialitatean erregistratu ziren eskari gehien.
Medikuez gain, lehen arretako beste esparru batzuetan ere gertatzen ari da, besteak beste, administrazioan eta erizaintzan. Sindikatuek sarri azpimarratu dutenez, Osakidetzako lan baldintzak erakargarriak izango balira, langileek ez lukete kanpora joko lan baldintza hobeen bila; are gehiago, Espainiar estatuko profesionalentzat ere pizgarria izango litzateke gurean lan egitea. Bada, gainera, albo-ondoriorik: gehiegizko lan karga eta lan baldintza eskasen ondorioz, profesional askok aurretiko erretiroa eskatzen dute eta langile faltaren arazo larria okertu da.


Etorkizunik ez, belaunaldi aldaketarik gabe
Osakidetzak eta Osasunbideak dituzten egiturazko arazoen artean bada bat bereziki kezkagarria: belaunaldi aldaketa eza. 2021ean argitaratu zen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Osakidetzaren I. Planak jaso zuenez, langileen batez besteko adina 50 urtekoa da Osakidetzan (langileen %50,38k 50 urte baino gehiago du). Hori gutxi balitz, profesional gehiago dira erretiroa hartzen dutenak BAME (barruko mediku egoiliar) azterketaren bitartez sistemara batzen direnak baino. Osasunbidearen kasuan, eta 2020an kaleratutako memorian jaso zutenez, langile finkoen artean hamarretik zazpik 51 urte baino gehiago ditu; 35 urte baino gutxiago dituztenak, berriz, %0,6 baino ez dira.

En Navarra, en 2020, Osasunbidea contaba con 11.262 profesionales -80,2% mujeres, 19,8% hombres-, pero sólo 4.862 eran fijos, es decir, el 43,2%. La mitad de los trabajadores de Osasunbidea tiene un contrato temporal (56,8%), en la sanidad privada de Navarra el 20,1% (último cuatrimestre de 2020); es decir, en la pública la temporalidad es 36,7 puntos superior a la privada.


Lan baldintza txarrak, zerbitzu kaskarra
Langileek sarritan defendatu dutenez, ezinezkoa da kalitatezko zerbitzua eskaintzea lan baldintzetan etengabe murrizketak egiten baldin badira. Tamalez, latza da errealitatea. Nafarroan, 2020an, 11.262 langile ziren -%80,2 emakumeak, %19,8 gizonak-, baina horietatik 4.862 baino ez ziren langile finkoak, alegia, %43,2.
Osasunbideako langileen erdiak aldi baterako lan kontratua dauka (%56,8); Nafarroako osasungintza pribatuan, berriz, %20,1k (2020ko azken lauhilekoan), hau da, publikoan behin-behinekotasuna pribatuan baino 36,7 puntu handiagoa da.


Osakidetza: EAEko ABLErik handiena
Datuei erreparatuta, Osakidetza EAEko Aldi Baterako Laneko Enpresarik (ABLE) handiena dela ondorioztatu daiteke. Izan ere, Administrazioaren zifrei erreparatuta, 2021eko otsailean langileen %58 behin-behinekoa zen, alegia, 24.600 lagun. Horietatik 9.000 profesionalek zortzi urte baino gehiago daramatzate Osakidetzan lanean.
ELAk 2020ko 1era arte eskura dituen datuen arabera, Osakidetzan 36.000 langile ziren. Halere, egiturazko plantillan formalki sortutako lanpostuetan 29.400 langile daude, baina horietatik 17.740 bakarrik dira finkoak. Gainera, 5.200 langilek aldi batera kontratuak dituzte urte luzez, kasu askotan iruzurrezkoak, formalki sortutako lanpostuei esleitu gabekoak. Hortaz, Osakidetzan behin-behinekotasuna %40tik gorakoa da.
Zer egin horren aurrean? Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak 3.500 plaza esleitzeko ohiko EPE bat martxan jarri du jada. Ez du, ordea, aintzat hartu badirela, Eusko Legebiltzarrean zein Espainiar estatuan, enplegu publikoa kontsolidatzeko eta finkatzeko legeak. Horiek aplikatu ordez, EPEak egitea baino ez du proposatu Jaurlaritzak. Langile asko, berriz, kexu dira haien eguneroko lana oposizio baten prestakuntzarekin kontziliatu behar izatea badela nahikoa lan.


Lanaldi partzialak
Osasun Ministerioko Ospitaleen Estatistika Autonomikoek diotenez, 2018an, 36.042 langile zeuden Osakidetzan, 6.121 lanaldi partzialarekin, hau da, lanaldi partzialeko kontratuen portzentajea %17koa zen.

Prekaritatea eta generoa
Arazoa bereziki larria da emakumeen artean. Izan ere, 2016an argitaratu zen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Osakidetzaren I. Planak jasotzen zuenez, lanaldi partzialen %88,8 emakumeek egiten dute. Gainera, egoera okertu da. Osasun Sailak 2021eko otsailean Legebiltzarrean emandako datuen arabera, behin-behineko kontratua duten langileen %81 emakumeak dira.

Soldata arrakala
Aurrekoaren ildotik, Osakidetzan ere bada soldata arrakalarik, zehazki %24,4koa. 10 langiletik ia 8 (7,9) emakumeak dira, baina gizonek, batez beste, 12.639 euro gehiago kobratzen dituzte (2015eko datuak-Berdintasun txostena).

Para equiparar la inversión media realizada por la UE, el Gobierno Vasco debería invertir 1.700 millones de euros más en salud; el Gobierno de Navarra, 427,8 millones más que en 2020.

Gero eta erosahalmen txikiagoa
Lan baldintzen okertzeaz hitz egiten denean, ezinbestean erosahalmena aipatu behar da. Osakidetzan, galera %15etik gorakoa izan da 2010etik, Nafarroan %12.

Europako inbertsiorik txikiena
Kezka nagusietako bat inbertsio falta da. Izan ere, oraindik ere, Europako batez bestekotik urrun dira Osakidetza eta Osasunbidea. Eskuragarri diren azken datuen arabera (2019), Europar Batasunean, batez beste, BPGaren %7,1 bideratu zen osasun sistema publikora; EAEn, berriz, %5,1 baino ez. Nafarroan ere datuek argi erakusten dute Europarekin alderatuta diru gutxi inbertitzen dela osasun sistema publikoan. 2017an BPGaren %5,1 izan zen inbertsioa Nafarroan; Europar Batasunean, berriz, %7. Espainiar estatuan, adibidez, %6,0 izan zen. Beste modu batera esanda, 28 herrialdeetako azken postuetan kokatuta daude EAE eta Nafarroako Gobernuak osasunera bideratzen den inbertsioari dagokionez.
Europar Batasunak egindako batez besteko inbertsioa parekatzeko Eusko Jaurlaritzak Osasun Sailera bideratzen duen diru partida %40 handitu beharko luke, hau da, 1.700 milioi euro gehiago bideratu; Nafarroako Gobernuak 2020an osasunean inbertitu duena baino 427,8 milioi euro gehiago inbertitu beharko lituzke.


Azken 10 urteetako inbertsiorik txikiena
Azken 10 urteetako ibilbidea erreferentziatzat hartuta, inoizko inbertsiorik txikiena egin berri da Osakidetzan. Eusko Jaurlaritzak 2022rako onartutako aurrekontuetan ikus daitekeenez, 4.352 milioi bideratuko dira osasun sistema publikora, iaz baino 17 milioi gutxiago.
Nafarroan ere, azken 10 urteetan, Osasunbidean egindako inbertsioa nabarmen jaitsi da. Hala, 90 milioi euro bideratu beharko lirateke osasunera, 2010eko BPGAren portzentajearekin parekatzeko.

Ohe gutxiago
Ospitaleetako ohe kopurua ere herrialde batek osasun sistema publikoari aitortzen dion garrantziaren termometroa da. Bada, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) jaso bezala, Europako batez bestekoarekin parekatzeko, Nafarroan %30 igo beharko litzateke ohe kopurua, %24 EAEn.

Osasungintzaren pribatizazioa
Pandemiak argi utzi du ezinbestekoa dela osasun sistema publiko sendoa izatea, kalitatezkoa eta herritar guztientzat eskuragarria. Azken finean, osasun sistema publikoak eutsi dio pandemiari, hala moduz bada ere, azken urteetako pribatizazioek erantzuteko gaitasuna ahuldu duelako.
Are gehiago, osasun sistema publikoa ahuldu ahala, osasungintza pribatua indartu egin da. Horrela, inoiz baino osasuneko aseguru pribatu gehiago kontratatu dira. Eustatek luzatutako datuen arabera, 2010ean, EAEn, biztanleen %17,6k osasun aseguru pribatu bat zeukan; 2020an, portzentaje hori %21,96ra igo da.

Pandemian hartutako neurriak
Europako herrialdeek jarraitutako estrategiari dagokionez, bada elementu komunik: birusarekin bizitzearen aldeko apustua egin zuten denek, osasuna eta ekonomia uztartu eta zaindu behar zirela argudiatuz. Gauzak horrela, pandemian zehar gobernuak gomendioak egitera mugatu dira, baita erantzukizun osoa herritarraren bizkar gainean uztera ere.
Bazen, ordea, beste eredurik. Asiak eta Ozeaniak, adibidez, birusa ezabatzearen alde egin zuten.

Lehen arreta lehertzear
Lehen arretaren jarduera etengabe igo da azken urteetan. Ez zaizkio, ordea, behar besteko baliabiderik eskaini. Ondorioz, pandemia baino lehenago arretan baziren gabeziak -atzerapenak, pazienteari behar beste denbora ez eskaintzea...- larriagotu dira.
Horri lotuta, lan burokratikoa lehen arretako langileen bizkar utzi dute, lehendik ere pairatzen zuten gainkargan sakonduz.
Bereziki larria izan da hori pandemian, lehen arreta ezinbestekoa baita gaixotasunak atzeman eta horien jarraipena egiteko.

Gainontzeko gaixoak, zer?
COVID-19ak alboko ondorioak eragin ditu, baita osasun sisteman ere. Hala, baliabideak gutxi direnean eta ia guztiak gaixotasun jakin bati aurre egitera bideratu behar direnean, bestelako patologiak alboratu egiten dira. Gaitz asko detektatu eta tratatzeko zailtasunak nabarmen handitu dira pandemiak eztanda egin zuenetik.

Aztarnariak
Pandemia hasi zenetik aditu guztiek azpimarratu dute ezinbestekoa dela kutsatutako pertsonak ahalik eta arinen detektatzea. Horretarako berebiziko garrantzia zuen lehen arreta sendoa izatea, hori baita osasun sistema publikorako atea. Bada, egunerokoan kale egin zuen.

Neurri urgenteak
ELAren ustez, badira epe laburrera hartu beharreko premiazko neurriak: lehen arretan zuzeneko arreta berreskuratzea; osasun publikoa lehenestea; jende guztiak izan dezala aukera osasun arreta debalde jasotzeko; behin-behineko kontratua duten milaka langile kontsolidatzea; eta bajak, abstentzioak eta erretiroak lehen egunetik ordezkatzea.

Fuga de profesionales
En los últimos años, la precariedad latente en todo el sector de atención primaria ha ocasionado una alarmante fuga de profesionales que se ven obligados a abandonar sus puestos de trabajo en busca de mejores condiciones. Las principales casuísticas son: cambiar de especialidad, empezar a trabajar en la sanidad privada o marcharse al extranjero.
Los datos son un indicador de ello. En 2019, antes del estallido de la pandemia, el Colegio de Médicos prorrogó 4.100 certificados de equivalencia para poder salir al extranjero, un 18,7% más que el año anterior. La especialidad de Medicina de Familia fue la que registró el mayor número de solicitudes.
Lo mismo sucede en otros ámbitos de atención primaria como administración o enfermería. Si las condiciones laborales de Osakidetza (CAPV) y Osasunbidea (Navarra) fueran atractivas, las plantillas no se verían obligadas a partir al extranjero en busca de mejores condiciones laborales; incluso podría ser un incentivo para los y las profesionales del Estado español trabajar en nuestros sistemas públicos de salud. Además, las cargas excesivas de trabajo y las precarias condiciones laborales hacen que muchos profesionales soliciten una prejubilación, ahondando en el grave problema de la falta de personal.
Sin futuro, sin cambio generacional
Entre los problemas estructurales que padecen Osakidetza y Osasunbidea hay uno especialmente preocupante: el cambio generacional. El I Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres de Osakidetza, publicado en 2021, recoge que la edad media de la plantilla es de 50 años (el 50,38% de la plantilla tiene más de 50 años). Por si fuera poco, son más los y las profesionales que se jubilan que quienes se incorporan al sistema a través del estudio MIR (médicos internos residentes). En el caso de Osasunbidea, y según recoge la memoria hecha pública en 2020, 7 de cada 10 trabajadores fijos tiene más de 51 años, mientras que sólo el 0,6% tiene menos de 35.

Erreportajea

De los aplausos a los abucheos

Trabajadoras del Ambulatorio de Repelaga (Portugalete) reivindican más medios humanos y materiales.