Digitalizazioa: Teknologian aurrera, lan-baldintzetan atzera

Anna Ginés i Fabrellasek ‘El trabajo en plataformas digitales. Nuevas formas de precariedad laboral’ liburuan plataforma digitalek lan-baldintzetan dakarten prekaritatea aztertu du

Digitalizazioa: teknologian aurrera, Aurrerapen zientifikoek, batez ere teknologia berriekin lotutakoek, onura nabarmenak ekarri dituzte alor ezberdinetan. Alferrik da hori eztabaidatzea. Baina ezinbestekoa da ere bere arriskuen inguruan eztabaidatzea, horiek ere begi-bistakoak direlako, lan munduan ikusi daitekeen bezala.
Anna Ginés i Fabrellas zuzenbidean eta ekonomian lizentziatua da. Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta egun ESADE Ramon Llul University-ko irakaslea da. Berriki ‘El trabajo en plataformas digitales. Nuevas formas de precariedad laboral’ liburua argitaratu du Aranzadi argitaletxearekin. Bertan, izenburuak dioen bezala, plataforma digitalek lan-baldintzetan dakarten prekaritatea aztertu da.
Uber, Glovo, Amazon edo Deliveroo bezalako plataformak gure egunerokotasunaren parte dira. Europako Komisioak 2019an argitaratu zuen txosten batek jasotzen duenez, Europar Batasuneko hiru herritarretatik batek noizbait gisa horretako plataforma bat erabili du, eta hamar lagunetik batek –% 11a– noizbait plataforma digital batentzat lan egin du, modu iraunkorrean edo noizbehinka. Espainiar estatuaren kasuan, kopuru hori nabarmen handiagoa da, % 18a–.

El trabajo en plataformas digitales cabe claramente dentro de la relación asalariada, tal y como lo corroboran la gran mayoría de sentencias. Pero, incluso aunque no hubiese esta relación o fuera dudosa, debería quedar dentro de la relación laboral. Probablemente en el futuro la tecnología permitirá que haya trabajo por cuenta ajena independiente, pero ahora no, porque hay una relación super clara.


“Elkar elikatzen den fenomeno bat da”, azpimarratzen du Ginés i Fabrellasek. “Zenbat eta teknologia gehiago orduan eta gehiago aldatuko dira gure kontsumo ereduak, eta gure kontsumoak gero eta gehiago aldatu plataforma digitalek eskaintzarako duten tartea handiagoa izango da. Horrelako enpresak ezin dira ulertu egungo kontsumo eredu kapitalistaren testuingurutik kanpo. Arrakasta badute eskaintzen duten zerbitzua populazioaren sektore handi bati erakargarria egiten zaiolako da”.


Prekarizazio molde berriak
Digitalizazio prozesu honek eragin nabarmena dauka lan-munduan, baina bere ondorioak ez dira bakarrik plataforma digitaletara mugatzen. Ekonomia tradizionalaren esparruan kokatu daitezkeen enpresa askotan ere ezartzen ari dira prekarizazio molde berriak. Hiru alor edo esparru nabarmentzen ditu Ginés i Fabrellasek prekarizazio honen adibide gisan: lan-kontratu mota, zereginak mikro-lanetan zatitzea eta algoritmoen erabilera.


“Plataforma digitalen ereduaren arrakastetako bat autonomo faltsuetan sostengatzen direla da. Nire ustez, eta orain arte atera diren epai ezberdinek hala diote, plataformetan ematen den lana lan-harremanen barruan txertatu behar da; hau da, lan-harreman bat dago enpresa horien eta langilearen artean, ez dira langile autonomoak. Baina arazo hau, autonomo faltsuena, egungo lan-merkatuan ere gertatzen da”.
“Digitalizazioak ere lanaren zatiketa ekarri du. Plataforma digital askotan lan kopuru bat hartu, zatitu eta pertsona kopuru handi bati kanporatzen zaio, ondoren eskariaren araberako kontratazioak emateko. Amazon Mecanical Thert plataformaren kasua oso adierazgarria da. On line bidezko mikro-lanak eskaintzen ditu, puntako teknologiarekin lotutako zerbitzu bat. Bertan minutuetan edo segunduetan neurtzen diren lanak eskaintzen dira: esaldi bat itzultzea, klik azkar batzuk egitea bideo batek Youtuben dituen bisitak handitzeko, hotel baten inguruko iritzi positiboa ematea bezeroak erakartzeko... Oso enplegu prekarioak dira, lanordua dolar bat edo bi dolar ordaintzen dena. Mikro-lan horiek egiteko ez da kualifikazio handirik behar, eta horregatik eskaria oso handia da. Handitzen doan negozio mota da, milaka langilek dihardute bertan, beti-ere oso modu prekarioan. Hau plataforma digitalen berezko ezaugarria da, baina ekonomia tradizionaleko sektore askotara zabaltzeko arriskua dago”.
“Hirugarren ondorio nabarmena algoritmoek enpresaren erabakietan hartzen duten garrantzia da. Hau ere plataforma digitalen oinarrietako bat da, baina enpresa tradizionaletan ere gero eta gehiago erabiltzen da. Klik egitean sortzen diren algoritmoei esker plataforma hauetan hainbat enpresa-erabaki hartzen dira modu automatizatuan eta gizakiak parte hartu gabe. Esaterako, algoritmoek erabakitzen dute etxera eramateko janaria nola banatu, nori egokitu banatze bakoitza, zein langile kontratatu edo zein kaleratu. Espainiar estatuko lan merkatuan hau hasiera fase batean dago, baina zenbait herrialdetan uste duguna baina askoz garatuagoa dago. Eta hau oso arriskutsua eta diskriminatzailea da, Kode Postal bat pertsona bat kontratatu edo ez erabakitzeko orduan elementu erabakigarri bat izan daitekeelako”.

Las plataformas digitales no se entienden sin un contexto del modelo capitalista de consumo que hoy existe. El servicio que ofrecen resulta muy atractivo para una parte muy importante de la población.


Digitalizazioaren ondorioetara egokitzearen garrantzia
Aurreko paragrafoetan aztertu dugu plataforma digitalek lan mundua nola ari diren aldatzen. Orain, afera, honakoa da: nola babestu lan eskubideak testuinguru honetan? Anna Ginés i Fabrellasek efektu teknologiko honek utziko dituen ondorioetara ondo egokitzearen garrantzia azpimarratzen du. “Zenbait teknologien garapenak enpleguaren parte baten galera ekarriko du. Baina, era berean, egia da ere beste enplegu batzuk sortuko direla. Erronka trantsizio hori nola kudeatzea da, lan mota bat suntsituko delako eta beste lan mota bat sortuko delako”.
“Teknologiak ezin du dena egin, beti beharko dira pertsonak. Delivery plataforma batean sartzen banaiz eta nire mugikorrarekin janaria etxera ekartzea eskatzen badut, algoritmo batek erabakiko du nor den lan hori egiteko pertsonarik egokiena eta zein den banaketa egiteko biderik azkarrena. Baina gero nik eskatzen dudan janaria pertsona batek egin beharko du, etxera ekarriko didana ere pertsona bat izango da. Bidalketa enpresa bat kontratatzen badut, gauza bera, pertsona batek sartu beharko du nire enkargua kutxa batean”.


Pertsonak ezinbestekoak gara oraindik ere
Teknologiak oraindik ere ezin ditu pertsonak ordezkatu kasu askotan. Ingelesez ‘Last mille’ deitzen zaio fenomeno horri, ‘azken milia’. Amazon Mecanical Thert plataformaren kasua jartzen du berriz ere adibidetzat Ginés i Fabrellasek. Punta puntako teknologiarekin lotzen den plataforma horretan sarri askotan ustez makinek egiten dituzten lanak pertsonek egiten dituzte.
“Teknologia ez dago uste duguna bezain aurreratuta. Beno, esaldi hori solte hartzen badugu, testuingururik gabe, astakeria bat litzateke. Baina argi izan behar dugu oraindik ere badirela teknologia heltzen ez den esparruak, eta badirela pertsonak ezinbestekoak diren esparruak. Askotan makinak egin dituztela uste ditugun zenbait mikro-lan pertsonek egin dituzte. Eta pertsonak oraindik ere presente egoteko badago beste arrazoi bat: zenbait lan egiteko pertsonak makinak baina merkeagoak dira. Teknologiak dirua suposatzen du, inbertsioa, mantenua, eta askotan pertsonak kontratatzea merkeagoa ateratzen da”.
Egungo ordenamendu juridiko-laboralean plataforma digitalek sortutako prekaritatea mugatzeko formulak egon badaudela uste du. Horretarako lanaldi partzialaren kontratuaren inguruko araudia aldatzearen beharra ikusten du. “Lan-arloko abokatu bezala txipa aldatu behar dugula uste dut. Ez gaitu soilik gehieneko lanaldiak kezkatu behar, gutxieneko lanaldiak ere kezkatu behar gaitu. Plataforma digital hauek ez dute gutxieneko lanaldirik, eta Espainiar estatuan legez-kanpokoa den kontratu bat erabiltzen ari dira, 0 orduko kontratua deitzen dena. Lan-araudiak zure bizimodua aurrera ateratzeko ezinbestekoa duzun enpleguan segurtasun juridikoa ematea du helburu, eta hori ez da betetzen”.
“Plataforma hauek eredu hau egungo legediaren baitan mantendu nahi badute, konponbidea aldi baterako kontratuaren inguruko legedian dago. Baina kontratu mota honek eskaintzen dituen aukera guztiak aurrera ateratzeko ezinbestekoa da puntu hau negoziatu eta hitzarmen kolektiboan sartzea. Horrek enpresa hauen borondatea eskatzen du. Zoritxarrez agertoki horretatik urrun gaude. Lan harremana dagoela ukatzen badute, ez dakit nola negoziatu ahal izango dituzten lan-baldintzak”.

El Juzgado de lo Social nº 11 de Bilbao dictó el 7 de mayo una sentencia que estima lo que tanto ELA como la Tesorería de la Seguridad Social venían defendiendo desde un inicio: que los/as repartidores/as de Glovo son falsos autónomos y que, por lo tanto, su relación es de naturaleza laboral. Esta sentencia es un paso importante contra la precariedad que padece este sector. Los repartidores estarán sujetos a normativa laboral a partir de ahora.


XIX. mendeko jarduna
Teknologia aurrerapenarekin lotzen da, aldaketarekin. Baina, kasu askotan, oso modernoa dirudienaren atzean aspaldiko kontzeptuak daude. XIX. mendean, eta lehenago ere, langileak portuan biltzen ziren. Ontziak sartzen zirenean eta gauzak deskargatu behar zirenean, ontzien jabeek behar zituzten langileak kontratatzen zituzten lan hori egiteko. Gainontzekoak etxera joaten ziren hurrengo egunean itzultzeko, zorte hobea izatearen esperoan. Egungo egoera garai horiekin lotzen du Ginés i Fabrellasek.
“Orain ez dago ‘zu, zu, zu eta zu lanera, gainontzekoak ez’ esango dizun langilebururik. Orain hori algoritmo batek egiten du. Baina, finean, gauza bera da. Paradoxikoa da plataforma digital hauek dependentzia dagoenik ez onartzea, kasu askotan dependentzia portuan zama-lanak egiteko itxaroten zeuden langileena baino agerikoagoa izan arren”.


Pertsonen robotizazioa
Egoera honek guztiak ondorio larriak izan ditzakeela ohartarazten du Ginés i Fabrellasek. “Pertsonak robotizatzeko saiakera bat dago. Enpresa teknologiko hauek pertsonak robotak bailiran hartzen dituzte; kontrol maila izugarria da, eta produkzio erritmoa itzela. Eta horrek arazo asko sortzen ditu lan arriskuen prebentzioaren eta arrisku psiko-sozialen inguruan. Ahaztu gabe identitate arazoak ere sortu ditzakeela, langile hauek ez dutelako inolako autonomiarik, ez eta atseden hartu edo egiten ari direnaren inguruan hausnartzeko aukerarik ere”.
Teknologia eta plataforma digital hauek geratzeko etorri dira. Hala uste du abokatu eta ekonomista honek. Galdera da, zein baldintzatan? “Bai, geratuko dira, baina eredu honekin? Hor dago gakoa. Izan ere, bultzatzen duten eredua izugarri prekario da, eta prekarizazio horrek dagoeneko izugarriak diren ezberdintasun sozialak areagotzea ekarriko du. Eta, uste dut, hori ez da nahi dugun gizarte eredua”.

Erreportajea

“En el comercio no sobra nadie”

ELA rechaza una digitalización que conlleve despidos