Langile pobre eta gazteak

Nor da pobrea? Pertsonez mintzatuz, gauzarik beharrezkoenak ere ez dituena. Langile asko daude egoera horretan. Lana dute, kasu askotan lanaldi osoa, baina lan horren truke jasotzen duten soldata ez da nahikoa pertsona baten oinarrizko beharrak asetzeko.

Gero eta gehiago dira pobrezia egoeran dauden langileak. Arazo orokor baten aurrean gaude, mota guztietako langileei eragiten diena. Berdin du sektore publikoan edo pribatuan lan egin, kualifikazio altua izan edo ez. Adibideak non-nahi topatu litezke. Alda honetan hiru adibide jaso ditugu; beste hamaika izan zitezkeen. Zorionez kasu guztietan egoera irauli asmoz antolatzeari ekin diote, borroka sindikala pobreziaren kontrako tresna bikaina delako.

Askotan prekaritatea eta lan baldintza eskasak kualifikazio eta formazio faltarekin lotzen dira. Baina hori ez da egia. Goi-mailako ikasketak eta izugarrizko espedienteak dituzten makina bat pertsona dago prekaritatean. Honen adibide dira Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) lanean ari diren doktoretza-ikasleak. Urte asko daramatzate muturreko prekaritatea jasaten, soldata oso baxuekin –normalean Lanbide-arteko Gutxieneko Soldataren (900 euro) parekoak–, lanaldi amaiezinekin, oporrik gabe...

Minbiziaren kontra borrokan 900 euroren truke

Egoeraz nazkatuta, 2017ko martxoan Euskal Herriko Ikerlarien Asanblada eratzea erabaki zuten, unibertsitatean ikerlari gisa lanean ari direnen lan eta bizi baldintzak duintzeko. Eneko Ander Romero botere harremanak ikertzen dituen ikertzaile prekarizatua da, bere txiokineko kontuko biografian aitortzen duenez. Ikerlarien Asanbladako partaide ere bada, 300 ikerlari ordezkatzen dituen kolektiboa.

Euskal Herriko Unibertsitatea da ikerlari hauen enplegatzailea, baina ez du euro bakar bat ordaintzen euren lanagatik. “Doktoretza proiektua egiteko tesia erakutsi behar duzu, eta horren arabera beka eskuratu dezakezu ala ez. Beka hainbat erakundeetatik jaso dezakezu; beka ematen dizun erakundearen arabera baldintzak aldatzen dira, baina beti ere prekarietate esparru baten baitan. EHUk beka horren dirua jasotzen du, eta gero berak egiten dizu kontratua diru horrekin. Beraz, EHUko langileak izan arren, unibertsitatearentzat ‘kosterik gabeko’ langileak gara, eta horrek egiten du EHUk gure langile izaera aintzat ez hartzea”.

Lan gogorra da ikertzailearena. “Bizimodu bat”, Enekok azpimarratzen duenez. “Zientzia Politikoak ikasi nituen, eta zentzu honetan pribilegiatu bat naiz, kakotx artean, lanaren zati handi bat ordenagailuaren aurrean egin dezakedalako, baina ikertzaile askoren baldintzak oso gogorrak dira. Biologoak daude, kimikariak, medikuak... Minbiziaren kontra borrokan ari diren ikerlariak daude EHUko ikerlarien kolektiboan, Parkinsona ikertzen dutenak, goi mailako aurrerapen teknikoak aztertzen ari direnak... Batzuek ia egun osoa pasatzen dute laborategian zelula jakin batzuei begira euren garapena aztertzeko; beste batzuek bi astetik behin soilik igande bat libratzen dute sendagai batek arratoietan duen eragina aztertu behar dutelako; molekula jakin batek onddoetan eragiten dituen ondorioak ezagutzeko ikerlari batek egun osoa igarotzen du laborategi batean tenperatura altuekin... Hau guztia 1.000 euro baina gutxiagogatik. Kualifikazio akademikoa dute, gaixotasun askoren aurkako tratamenduak bilatzen ari dira, eta jasotzen duten soldatarekin ezin dute bizi”.

Los sueldos de la mayoría del personal investigador de la Universidad del País Vasco no llega a los 1.000 euros mensuales. Hablamos de trabajadores y trabajadoras que están haciendo el doctorado, futuros doctores que, por ejemplo, investigan durante años cómo lograr tratamientos contra el cáncer u otras muchas enfermedades.

Larritasunak eta depresioak

Honek ondorio larriak eragiten ditu. Gero eta ikerlari gehiagok uko egiten diote doktoretza ateratzeari eta bestelako irtenbideak bilatzen dituzte. “Ikerlaria izateko izugarrizko bokazioa izan behar duzu, eta jakin urte asko muturreko prekaritatean emango dituzula. Har dezagun biologia edo fisika bezalako karrera bat aukeratu duen pertsona bat. Unibertsitate ikasketak 18 urterekin hasiko ditu; kasurik onenean bost urte behar ditu lizentziatu ahal izateko; tesia egin aurretik urtebete edo askotan bi urtetako masterra egin behar ditu; eta azkenik, dena ondo badoa, lau urte ditu doktoretza ateratzeko. Kasurik onenean doktoretza bekaren azken urtean ia 30 urte izango ditu eta 1.000 euroak ozta-ozta gainditzen dituen soldata. Eta, bitartean, bere bizitza pertsonal osoa baldintzatuta du, ikerlaria urteko 365 egunetako 24 orduak delako. Gero eta jende gehiagok, logikoa den bezala, nahiago du hezkuntzan edo beste esparru batzuetan irtenbide bat bilatzea”.

Honek ondorio larriak ditu, Ikerlarien Asanbladatik salatzen dutenez. Asko dira kanpora doazen euskal ikerlariak, atzerrian ikerlarien soldatak handiagoak direlako edo prestigio handiagoko unibertsitate batean egon daitezkeelako, etorkizunean norberaren curriculumarentzat izan ditzakeen abantailekin.
“2018an Kentucky-ko Unibertsitateak (Ameriketako Estatu Batuak) argitaratutako ikerketa batek jasotzen zuenez, doktoretza tesia egiten ari diren ikerlarien %39ak larritasun edo depresioa egoerak bizi ditu. Kopuru hori gizartean larritasun edo depresio egoeran dauden lagunen bataz-bestekotik oso gora dago –%6–. Ez dut inor gutxietsi nahi, noski, baina kasu askotan bururik argienak dituzten lagunez mintzo gara, gizarte eta herri bezala aurrera egiteko ezinbestekoak diren ikerketak egiten dituen jendeaz. Trukean, doktoretza egiten ari garen ikerlarion soldata Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata izango da lehen urtean, hilean 878 euro gordin. Eta doktoretzaren azken urtean 1.100 euro pasatxo jasoko ditugu. 30 urterekin. Ezinezkoa da horrela bizitza-proiektu duin bat izatea. Familian ni izan naiz lehena unibertsitatera joaten. Gauza handia zen hori gurean. Orain doktore izateko ikerketa bat garatzen ari naiz, eta 1.000 euro kobratzen ditut”.

Prekaritatea banatzen

Lander Valtierra ere langilea da, gaztea. Eta miseriazko lan baldintzak ditu. Domino’s Pizzako banatzailea da. Maiatzetik daude greban eta mobilizazioekin, dituzten lan eta bizi baldintza eskasak salatu eta Bizkaiko Ostalaritza hitzarmenaren aplikazioa aldarrikatzeko. Bi dira kexa nagusiak: soldatak eta ordutegiak. “6,17 euro kobratzen ditugu lan egindako ordu bakoitzeko. Gainera, kontuan eduki behar da kopuru horretan hainbat plus daudela sartuta eta aparteko-pagak proportzionalki banatuak ere. Bestela ordua ez da Lanbide-arteko Gutxieneko Soldatak ezartzen duen kopurura heltzen. Nik neure motorrarekin banatzen dut; horregatik egiten dudan banaketa bakoitzagatik 0,85 euro ematen didate; lehen 1,20 euro ematen zizkidaten, baina hitzarmen berriarekin miseriazko kopuru hori ere jaitsi digute. Banaketengatik jasotzen dudan diru horrekin ozta-ozta heltzen zait motorraren mantenurako. Enpresaren motorrarekin banatzen duten lankideek ez dute plusik jasotzen banaketengatik. Laneko motorrak oso txarrak dira, merkatuan dauden eskasenak. Euria ari duen egunetan oso arriskutsua da motor horiek gidatzea, istripu bat izateko arriskua handia da. Horregatik banatzen dut nire motorrarekin”.

Nola bizi 500-600 eurorekin?

Lanaldiaren inguruan ere badute zer esan Domino’s Pizzako langileek. “Banatzaileen artean, gutxienez, inork ez du lanaldi osoa. Normalean astean 15 orduko lanaldia dugu, baina aste askotan ordu gehiago ere izaten dira, eskaerak handitzen badira. Nire aste normal bat honakoa izan liteke: astelehenean eta asteartean pare bat orduko lanaldia, arratsalde-gau partean. Asteazkena edo-eta osteguna libre, eta gero ostiralean, larunbatean eta igandean goiz eta gau lanera, bakoitzean pare bat orduko txandak betetzeko. Gero, eskari asko badaude arduradunak beste ordu bat geratzeko eskatzen digu askotan. Ordu hori gero guk apuntatu behar dugu, eta ohiko ordu bezala ordaintzen zaigu, 6,17 euro. Teorian aparteko ordu hori geratzeko edo ez geratzeko erabakia zurea da, baina ezagutzen dugu zein izaten den errealitatea...”

La mayoría de los repartidores de Domino’s Pizza tiene un contrato de unas 15 horas semanales, más horas extras. Esto supone unas 70 horas al mes. Teniendo en cuenta que el precio de la hora es de 6,17 euros –incluido el prorrateo de las pagas extras– hablamos de poco más de 430 euros. Si repartes con tu propia moto cobras 0,85 euros más por envío. ¿Cómo puede vivir una persona con 500-600 euros al mes?

“Desastre hutsa da. Berez aste batetik bestera hurrengo asteko ordutegia jakin beharko genuke, baina gauzak oso bestela dira. Igande askotan oraindik ez dakit zein ordutegi izango dudan hurrengo astean, zein egunetan libratuko dudan, zein banaketa-txanda egokituko zaidan... Horrela ezin dugu geure bizitza antolatu”.

Muturreko prekaritatean bizitzera behartu nahi dituztela salatzen du Valtierrak. “Atera kontuak. 15 orduko lanaldia duen banatzaile batek 70 ordu inguru egiten ditu lan hilabete batean. Kopuru hori orduka ordaintzen dutenagatik biderkatzen baduzu, 430 euro pasatxo ateratzen da. Zure motorrarekin banatzeagatik jasotzen duzun saria motorraren mantenura bideratzen duzu ia osotasunean. Eta gero etxeren batean eskupeko bat ematen badizute, ba tira...”.

Astean bost edo sei egun lan egiten dituzte, egun batzuetan pare bat ordu bakarrik. Ordainean jasotzen dutena ez da hilabete askotan 500-600 eurora heltzen. Nola bizi liteke horrela? Egoera irauli asmoz borrokan ari dira. “Gurea mundu mailako multinazional bat da, izugarrizko irabaziak dituena. Eskatzen duguna arrazoizkoa da, Bizkaiko Ostalaritza Hitzarmena aplikatzea. Kontuan eduki behar dugu etxeetara banatzen dugunaz gain Domino’s Pizza jatetxe bat dela, hau da, ostalaritza zerbitzu bat eskaintzen duela. Hainbat kasu salatu dira epaitegietan, eta bertan arrazoia eman zaigu. Urtean dirutzak irabazten dituzte gisa honetako janari enpresek, baina atzean dagoena milaka eta milaka gazteren esplotazioa da”

Erreportajea

Pobres en un sector con beneficios multimillonarios

Los sueldos en muchas subcontratas que trabajan en Landaben para grandes multinacionales millonarias apenas superan el SMI. Es el caso de SGE Quality Services, en huelga indefinida por su convenio