Kazetari zorrotza, irakasle zintzoa
Nafarroako azken urteetan eragin handiko kazetaria izan da. Ez bakarrik idatzi duenagatik, baita egin duenagatik ere.
Bere kazetaritzako promozioan, Uxue Barkos, Xabier Lapitz, Begoña Alegria edo Sagrario Ruiz de Apodakarekin ikasi zuen (azken biak TVEko atzerriko berriemaileak izan dira urte askoan), baina karrera amaitzean oposaketetara Iberiako hegaldi-laguntzaile gisa aurkeztea erabaki zuen: gerora, 31 urtez lan egin zuen bertan.
Aldi berean idatzi zuen Egin, Ardi Beltza (beti dauka aipamen bat Pepe Rei “maisu”-arentzat)eta Kale Gorria argitalpenean. Besteak beste Gabriel Urralbururen biografia apurtzailea idatzi zuen (Corrupción al servicio del Estado, Txalaparta, 1996), eta Nafarroako Delegazioaren kasua ikertu zuen.
Ikerketa kazetaritzaren defendatzaile porrokatua da (“jada ez da egiten, hedabideak ez baitira ausartzen botereari arazoak sortzera”), eta bere alderik mediatikoena berreskuratu zuen El banquete. Expolio y desaparición de la CAN (Txalaparta, 2013) liburuarekin, Alberto Gil eta Aritz Intxustarekin elkarlanean idatzita.
2021etik aurrera, Bigarren Hezkuntzako irakasle gisa lan egiten du, Estatuko estolden sakonenetik jazarpen profesionala jasan ondoren. “Benetan egiten dakidana aurkitu dut”. Bere aktibismo ausarta eta zintzoa ordainarazten saiatu ziren, baina Patxi Zamorak aurrera jarraitzen du. Beharbada arrazoi izango du esaten duenean irakaskuntza dela berea. Patxi Zamorarekin beti ikasten da zerbait.