Nori axola zaizkio gure bizitzak?

Erreportajea Gorka Quevedo
Urtero milaka eta milaka lan ezbehar gertatzen dira; horren atzean prekarietatea eta lan osasun eta segurtasunean dagoen inbertsio eskasa daude. Gorka Rodriguez honen lekuko da

2017an 53 lagun hil ziren Hego Euskal Herrian lanean. Gainera, baja eragin zuten 32.553 lan-ezbehar egon ziren. Istripu tasa altu honen jatorrian lan prekarietatea eta eskubideen aurkako etengabeko erasoak daude, baita lan segurtasun eta osasunean ere: azpikontratazioa; lan erritmo itogarriak; prekarietatea; langileen formazio falta...

Baina datu hotzen atzean pertsonak daude, izen eta abizenak dituzten langileak. Esaterako, Gorka Rodríguez Iza Multiservicios Licrete enpresaren (Sidenorrentzat lan egiten duen azpikontrata) langilea. Bere ametsgaiztoa 2017ko urriaren 5ean hasi zen. “Gure lana Sidenorren sortzen den zaborra hartu eta eramatea da. Zaborra guk gidatzen ditugun makina batzuk dituzten konoetara jausten da, eta ondoren hustu beharra dago. Makinak su hartu zuen, ahal nuen bezala atera nintzen bertatik. Oso gaizki pasatu nuen, erreta hilko nintzela uste nuen. Lantokitik Gurutzetara eraman ninduten, larri. Hilabete pasatxo egin nuen bertan, lehen bi asteak koman. Zenbait unetan ez nintzela aurrera aterako uste izan zuten medikuek”.

Gorka Rodríguez Iza eskarmentu handiko langilea zen; 18 urte zeramatzan zeregin horretan. Zer gertatu zen istripuaren egunean? “Olioaren tapoia askatu zen eta makinak su hartu zuen. Ez dakigu zergatik soltatu zen, Osalanek oraindik ez du txostena egin. Baina oso litekeena da tapoia ez egotea egoera onean eta hori izatea arrazoia”.

Ordutik hona buelta asko eman dizkio gertatutakoari. “Horrelako zerbait gertatu arte ez zara konturatzen zein nolako arriskuak dituen gure lanak eta zein garrantzia gutxi ematen zaion lan osasun eta segurtasunari. Esaterako, orain badakigu lanean erabiltzen ditugun makinak ez direla egokiak. Obra zibilean erabiltzen den makineria da, moldatuta eta egokitua, baina ez daude propio pentsatuta egiten dugun lanerako. Gurpilak, adibidez, maiz erre egiten dira, beste funtzio batzuetarako pentsatuak daudelako”.

Epaitegian

“Faktore asko daude, –jarraitzen du–. Protokoloak dio sua dagoenean ahal bezain azkar segurtasun maskara jarri behar dela. Horretarako, hegazkinetan bezala, badago mekanismo bat: soka batetik tira egin eta maskara hartu. Istripuaren egunean sokatik tira egin nuen, baina maskara ez zegoen bere tokian. Su bola baten barruan maskara bilatzeari ekin behar izan nion. Izugarrizko beroa sentitu nuen, erreta hilko nintzela pentsatu nuen. Lehenbailehen makinatik ateratzen saiatu nintzen, ateratzeko dagoen ate bakarretik. Hor beste arazo larri bat topatu nuen. Gasolioaren gordailua atearen azpian dago; ateratzeko bertatik pasa behar izan nuen ezinbestean, eta erredurak larriagotu ziren, hori baitzen su bolaren jatorria”.

Kasua epaitegian dago. Gorkak borrokatzen jarraituko duela azpimarratzen du. “Ez dut nahi beste inork pasatzerik nik bizi izan dudana.

En 2017 fallecieron 53 personas en el trabajo en Hego Euskal Herria. Además, hubo un total de 32.553 accidentes que supusieron una Incapacidad Temporal. Pero detrás de los fríos datos hay personas con nombres y apellidos  que han sufrido en sus propias carnes un accidente laboral. Personas víctimas de la precariedad y de unas condiciones laborales que hacen que expongan sus vidas cada vez que acuden a su puesto de trabajo.

Urtero dirutza irabazten duten enpresak dira, eta lau sosengatik bizitzak salbatu daitezke. Detaile bat da, baina oso esanguratsua. Guk suaren kontrako arropa erabiltzen dugu. Arropa hori enpresak garbitu beharko luke, baina guk garbitzen dugu etxean. Ez digute inoiz azaldu nola garbitu behar den. Erabiltzen ditugun xaboiak edo leungarriak egokiak dira? Garbigailuko edozein programak balio du? Agian arropa horrek suaren kontrako duen eraginkortasuna kaltetzen ari gara jakin gabe... Ni bizirik nago eta kontatu dezaket. Horregatik egiten dut, saihestu daitezkeen gauzengatik beste inork horrelakorik ez izateko”.

Esplotazioa eta heriotza eraikuntza publikoan

Manu Robles-Arangiz Fundazioak eta Argia aldizkariak ‘Zuloan. Bidaia bat AHT eta lan-esplotazioan barrena’ liburua argitaratu dute, Urko Apaolaza Avila kazetariak idatzita. Bertan, orain arte ia ilunpetan zegoen gai bat argitara  eraman da: Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanetan dagoen esplotazioa eta horrek, besteak beste, langileentzat dituen ondorio larriak. Igor San Jose ELAk Gipuzkoako eraikuntzan duen arduraduna da.

“Prekarietatea erabatekoa da. Langileek 5 eta 9 euro bitartean kobratzen dute ordua, hitzarmenak ezartzen duenaren erdia kasu askotan. Lanaldiak abusuzkoak dira, egunean 10 eta 12 ordu bitartekoak, eta hortik gorakoak ere maiz. Apenas dute jai-egunik, lanaldia normalean astelehenetik larunbatera izaten baita gehienetan. Eurentzat ez dago ez jairik, ez zubirik, ez oporrik... Aparteko orduak ehunka dira, legeak ezartzen duen kopuruaren oso gainetik. Eta maiz sosik kobratu gabe. Ez dute gaixotzeko eskubiderik, ez eta Aldi-baterako Ezintasuna hartzeko aukerarik ere. Istripu bat badute kalera doaz zuzenean. Esklabo egoeran bizi dira, baina obra horien arduradun gorenak diren erakundeek nahiago dute begiak ixtea”.

Ondorio larriak

Egoera honek ondorio larriak ditu langileentzat. “Abiadura Handiko Trena egiteko lanak hasi zirenetik zazpi lagun hil dira, guk dakigula”, dio San Josek. “Argitara atera ez diren istripu asko eta asko egon dira. Tunel batzuetan  sartzeko aukera izan dugu, eta egoera beldurgarria da. Lekukoak edo hildakoak daudenean zaila da ezkutatzea, baina tuneletako egoeraren lekuko izan gara, eta auskalo zenbat ezbehar egon diren ezkutuan geratu direnak. Langile baten kasua oroitzen dut; 22 orduz jarraian lan egindakoa zen behin baina gehiagotan, eta paperekin frogatu ahal izan zigun hori. Noski, kasua epaitegietara eraman genuen. Zein lan osasun eta segurtasun baldintza ditu tunel batean 22 ordu jarraian daraman langile batek? Bertan denbora txiki bat egotea aski da jakiteko obra horiek zein arriskutsuak diren osasunarentzat, mota guztietako hauts eta gai arriskutsuz inguratuta”.

Zoritxarrez, Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanak ez dira salbuespena. Uneotan asko dira Euskal Herrian martxan dauden obra publikoak. “Errauskailua eraikitzeko lanetan prekarietate bera bizi dute langileek, esaterako. Edo,  beste hainbat adibide jarri ahal genituzke, Deskarga edo Txomin-Enea kasu”.

Iritzia

20.000 euros por una vida. Sigma Brakes, de Tudela

Nelia Rodríguez denuncia la falta de una política de prevención y medidas de seguridad en la empresa