Batzorde Eragilearen kudeaketa txostena aho batez onartu da
2017/06/15

Kongresuan parte-hartzeko eskubidea duten 736 delegatu-ordezkariek aho batez onartu dute Batzorde Eragileak aurkeztutako kudeaketa txostena. Goizean Adolfo Muñoz eta Amaia Muñoa, –idazkari nagusia eta idazkari nagusiaren-albokoa, hurrenez hurren–, izan dira kudeaketa txostena aurkezteaz arduratu diren lagunak.
Arratsaldean, berriz, federazio eta eskualdeetako arduradunek kudeaketa txostenaren erreplikatzeko aukera izan dute.