ELAk bere afiliazio-datuak komunikabideen aurrean egiaztatu ditu gardetasun eredu izan nahian
2017/05/09
Gardentasunaren eredu izan nahian, ELAk komunikabideetako profesionalak bildu ditu gaur goizean Bilbon, bere afiliazio-datuak denen aurrean egiaztatzeko; eta horrela sindikatuak argitaratzen duen informazioaren zehaztasuna eta egiazkotasuna ziurtatu ahal izan da. Azken seihilekoan ELAk 867 langile afiliatu ditu, eta horrela gainditu du afiliazioaren %6ko galera, zenbait urtetako enplegu-suntsipen handiaren ondorioz gertatu zena.