Europa: krisia eta alternatibak

Europar Batasuneko Itunak Europako herrialdeentzat eredu neoliberal eta antisoziala planteatzen du, baita herrien autodeterminaziorako eskubidea ukatu ere. Horregatik guztiagatik, ELAk kanpaina aktiboa landu zuen Europar Batasuneko Itunaren aurka. Azken urteotan, gainera, proiektu europarrak izan duen noraezak (Grezian gertatua, mugen itxiera, eskuin muturraren goraldia, Brexit-a, moneta sistemaren garapena...), demokrazia are gehiago urrundu du. Hala ere, egoera honek baditu alternatibak, badaude erresistentziarako bideak. Eta badira alternatiba hauek posible egingo dituzten aliantzak.
Jarraian aurkeztutako egitaraua izango du ekainaren 14ko mintegiak, interesa duen orori irekita dagoena. Parte hartzeko, honako izen-emate orria bete.
- 11:00-13:30 Europa, demokraziatik gero eta urrunago.
- "Europar ereduaren garapena: eskubide laboral eta sozialen degradazioa", Laura González de Txabarri (ELAko Nazioarteko Arduraduna)
- "Europar Batasuneko politika komertziala: belaunaldi berriko Itunak", Tom Kucharz, (Ekologistak Martxan-eko Idazkaritza Konfederaleko kide)
- "Europar gotorlekua", Tarana Karim (Gipuzkoako SOS Arrazakeriak martxan duen Bizilagunak proiektuaren ko-koordinatzailea)
- 14:30-17:00 Alternatibak lantzen eta artikulatzen
- "Alternatiba demokratiko eta sozialak: Greziako esperientziako ikasgaiak", Zoé Konstantopoulou (Greziako Parlamentuko Lehendakari ohia eta Greziako Zorrari buruzko Egiaren Komisioko bultzatzailea
- "Europarentzat B plana", Eric Toussaint (CADTM-ko Lehendakaria)
- "Eraldaketa sozial eta ekologiko urgentea", Mikel Noval (ELAko Politika Sozialeko arduraduna)
- 17:00-17:15 Ondorioak, Adolfo Muñoz, Txiki (ELAko Idazkari Nagusia)
Oharra: izen-emateak 10 euroko kostua du, bazkaria barne hartzen duena.