Kapitalismoa ala bizitza?

2017/05/10
“Zaintza eta bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarri edo kapitalismoa gure gain hartu. Erronka kolektiboa” izenburupeko mintegia burutuko da maiatzaren 18an Burlatako Kultur Etxean. ELAren XIV Kongresua prestatzeko prozesuan hainbat mintegi burutuko dira. Horietako lehena maiatzaren 18an izango da, Burlatako Kultur Etxean. Kongresurako ponentziak azpimarratzen duen bezala, etengabeko ekoizpen eta enpresen mozkinak handitzeko helburua besterik ez duen ideologiaren gainetik bizitzaren iraunkortasuna erdigunean kokatzea lehenesten du ELAk.

"Zaintza eta bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarri edo kapitalismoa gure gain hartu. Erronka kolektiboa” izenburupeko mintegia burutuko da maiatzaren 18an Burlatako Kultur Etxean, ELAren XIV kongresuaren baitan kokatu behar dena. Bertan, alternatibak landuko ditugu. Horretarako, euren lan akademikoa eta jarduera militantea bateragarri egiten dituzten hiru pertsonekin arituko gara:

 

  • “El Tratado de los pueblos frente a la arquitectura de la impunidad (CETA, TTIP, TISA…)” Juan Hernández Zubizarreta (Zuzenbidean Doktorea. Multinazionalen Behatokiaren Ikertzailea Latinoamerikan).
  • “Hacia una visión relacional de los derechos. Bienes comunes, democracia y soberanía”. María Eugenia Rodríguez Palop (Zuzenbidearen Filosofian Irakasle Titularra Carlos III. Unibertsitatean)
  • “La transformación social y ecológica: cambiar el modelo productivo, el modelo social y alianzas necesarias”. Yayo Herrero (Antropologoa, Gizarte Hezitzailea)