Eraldaketa sozial eta ekologikoa: ezinbesteko aliantzak aldaketa produktibo, ekologiko eta soziala gauzatzeko
2017/05/18
“Zaintza eta bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarri edo kapitalismoa gure gain hartu. Erronka kolektiboa” izenburupeko mintegia burutu du ELAk maiatzaren 18an Burlatako Kultur Etxean. ELAren XIV Kongresua prestatzeko prozesuan hainbat mintegi burutuko dira. Horietako lehena maiatzaren 18an izan zen, Burlatako Kultur Etxean. Bertan, hizlarien artean, Yayo Herrero izan zen (Antropologoa, Gizarte Hezitzailea). Hona hemen bere ponentziaren izenburua: “La transformación social y ecológica: cambiar el modelo productivo, el modelo social y alianzas necesarias”.