Nazio Kontseiluak onartu du ELAren XIV Kongresua 2017ko ekainaren 15 eta 16an izango dela

2016/10/26
ELA sindikatuaren XIV Kongresua 2017ko ekainaren 15 eta 16an izanen da; hala erabaki du gaur Bilbon sindikatuko Nazio Kontseiluak. Jakina denez, kongresu horretan 736 ordezkarik parte hartuko dute (350 ordezkari eskualdeek izendatuko dituzte, beste 350 federazioek deituta, gehi 36 nazio batzordekideak). Kongresuari begira, Nazio Batzordeak jakitera eman du bere proposamena izango dela Adolfo 'Txiki' Muñozek idazkari nagusiaren karguan jarraitzea.