Patriarkatuaren kontrako borroka, euskaraz lan egiteko eskubidea eta alternatiba sozial eta ekologikoa kongresuko ponentziaren ebazpenetako konpromisoak

2017/05/17
Ponentziaren onarpena Kongresuaren puntu garrantzitsuenetakoa da. Hura da datozen lau urteetarako sindikatuaren jardunaren norabidea finkatzearen arduraduna. Baina, ponentziaz gain, Kongresuan parte hartuko duten ordezkariek Nazio Batzordeak proposatuko dituen ebazpenak ere bozkatu beharko dituzte, sindikatuarentzat estrategikoak diren gai ezberdinen inguruan ELAk duen jarrera azaltzen duten erresoluzioak. Hiru izango dira aurkeztu, eztabaidatu eta bozkatuko diren ebazpenak. Hala ere, ebazpenak azken unerarte aurkeztu daitezke; abaguneak hala eskatuko balu, posible da ebazpen berriak aurkeztea. Hauek dira Nazio Batzordeak proposatu dituen ebazpenen laburpenak.

Esan bezala, hiru dira aurtengo ponentziari gehitu zaizkion ebazpenak:

  • Sindikalismo ez patriarkalaren alde indarkeria sexistarik ez.
  • Euskaraz lan egiteko eskubidearen alde. Asimilazio kulturalaren kontra.
  • Alternatiba sozial eta ekologikoetan parte hartzeko konpromisoa hartzen dugu.

Jarraian aurkituko dituzue ebazpenak garatuta:

Hemen ebazpenak euskaraz